Lauburu Mahalak errukirik gabe goleatu zuen Errioxako C.D. Valle del Ebro / El Lauburu Mahala goleó sin piedad al C.D. Valle del Ebro riojano
Gol zaparrada Belabietan, non ligaren azken itzuliari hasiera eman zioten ibartarrak Pasa den asteburuan Jubenilen Ohorezko Mailaren 3. multzoko ligako txapelketaren azken itzulia hasi zen; multzoa baldintzatua dago, izan ere, zazpi talde bakarrik egonik, bi itzuli oso jokatu behako baitira, kategoriako beste multzo guztiekin txapelketako egutegia era orekatuan itxi ahal izateko. Beraz, taldeak elkarren artean lau aldiz jokatu beharko dute eta aurreko asteburuan laugarren erronda honen hasiera izan zen. Hau gogoratzea garrantzitsua da, ez baita ohiko egoera eta zazpi klub hauek egin duten esfortzuak gure inguru geografikoari egokitzen zaion multzoa desagertzea ekidin baitu; Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Euskal komiteak osatzen [...]