Lauburu Ibarra Mahala La Esperanza Rangers taldearen aurka arituko da igande honetan Belabietan 13:30ean. Bigarren faseko hirugarren jardunaldiari dagokio partidak eta Arevalok zuzentzen duen taldeak emaitza onak izaten jarraitzeko asmoa du.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 5. postuan dago 28 punturekin. Talde moreak, berriz, 48 pilatu ditu jada. Hala eta guztiz ere, maila taktikoari begira, asturiarrak “kategoriako onenak” direla adierazi du Arevalok. Gure entrenatzaileak azaldu duenez, 3-1 zein 4-0 sistema txandakatzen duen talde gogorra dira. Era berean, Diego jokalariarengan jarri du indarra, hegaleko atzelari menderatzaile eta autoritarioa, bere dohain tekniko onengatik eta indar fisikoagatik nabarmentzen dena eta erasoan etengabe mehatxatzen duena. Azkenik, “kontrako defentsa desdoitzeko asmoz gainjarreren mugimenduak etengabe lantzen dituen” talde bati egin beharko diotela aurre gaineratu du Aitorrek eta, defentsa mailan, “pistako hiru laurdenetan zein pista erdian aldaketak egiten dituztela, erasoko trantsizioetan indar handia mantentzeko gaitasuna edukiz”.

Horrela, igandeko partida proba ona izango da beste behin gure taldearentzat, batez ere, defentsako kalibrea neurtzeko.

Gogoratu norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango duzuela gure YouTubeko kanaletik (Lauburu K.E Komunikazioa). Zuen zain egongo gara!

GOAZEN LAUBURU!!!!