Lauburun oso barneratuta daukagu emakumeen areto-futbola indartzeko apustu sendoa egin nahi dugula. Funtsezkotzat jotzen dugu, oinarritik, gure neskak haztea aukera-berdintasuna ezinbesteko baliotzat jotzen den ingurune batean.
Badakigu gure kirola gutxienena dela, eta horri Gipuzkoako oinarrizko kategorietan emakumezkoen talderik ez dagoela gehitzen badiozu, egoera asko zailtzen da gure neskentzat. Urrutira joan gabe, gure infantilen taldea gizonezkoen Ligan lehiatu behar izan du denboraldi osoan zehar, eta kadeteek senior mailan parte hartu behar izan dute eskualdeko emakumezkoen taldeen aurka jokatu ahal izateko.
Hori guztia kontuan hartuta eta gure jokalariei ahalik eta gehien gozatzeko aukera eskaintzeko asmo argiarekin, datorren igandean, apirilaren 24an, alebin, infantil eta kadete kategorietara zuzenduta dagoen emakumezkoen txapelketako bigarren edizioa antolatu dugu. 2019-2020 denboraldian ospatu zen lehena, eta arrakasta handia izan zuen. Horregatik, antzeko formatua diseinatu dugu aurten, eta oraingoan ere hiru klub gonbidatu ditugu txapelketa ahalik eta osoena izan dadin: Iruñeko Lacturale Orvina, Kantabriako CDE Muslera eta Zaragozako FSF César Augusta. Kopuruari dagokionez, alebin eta kadete mailako talde bana ekarriko dituzte nafarrek. Bestalde, infantil talde batekin bisitatuko gaituzte Kantabriakoek. Azkenik, talde bat ekarriko du kategoria bakoitzetik Zaragozako klubak. Txapelketa goizeko 9:00etan hasita, Xepla Elkartean egingo dugu atsedenaldia bazkaltzeko eta, ondoren, 17:45ak arte luzatuko dira arratsaldeko finalak.
Horrekin guztiarekin, emakumeen kirolaren aldeko deialdi sendoa egin nahi dugu. Haiek irekiko diete bidea atzetik datozen guztiei, eta funtsezkoa da egunerokotasunean egiten duten borrokaren eta ahaleginaren garrantzia sentiaraztea.
GOAZEN LAUBURU!!!!