Bigarren itzuliko lehen norgehiagokan harte zuen min Iliasek, hain zuzen, Antxoko gure bizilagunen aurka urtarrilaren 14an etxean jokatu genuen partidan.

Orain, erresonantzia eginda, hezurretako edema endomeduarra nabari da pubiseko bi mutur artikularretan. Horren ondorioz, jokalariak kantxatik urrun egon beharko du lesioaren egoeraren eta bilakaeraren beste balorazio bat egin baino bi hilabete lehenago, gutxienez. Beraz, baieztatu dezakegu Melillakoa baja izango dela 22-23 denboraldiaren baitan gelditzen diren jardunaldi guztietarako.

Dena dela, Ibarran geldituko da Ilias, eta fisioterapeutarekin errekuperazio-lana egiten jarraituko du, gutxi gora behera duela hilabete batetik egiten zuen bezala; izan ere, ez da lehen aldia kirol-jarduera bertan behera utzi behar izan duela, orain min hartutako eremuan molestiak zituelako lehendik ere.

Klubak eta taldeko kide guztiek lehenbailehen osatzea espero dute!! ANIMO ILIAS!!!!!!!