Igande honetan, eguerdiko 12:00ean, Jotak zuzendutako taldeak Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatuko du Bilbon, ligako lehen jardunaldiari dagokion partidan. Aurkariak 6 partida jokatu ditu orain arte, 4 irabaziz eta 2 galduz. Horrela, ligari hasiera bikaina eman ondoren, 12 puntu pilatu dituzte eta gaur egun sailkapeneko 2. postuan daude.

Zentzu horretan, gure entrenatzaileak aurkaria “defentsan oso gogorra” dela esan digu, erasoan “gauzak argi” dituelarik eta “lehiaketaren erritmoa hartzen” jakin duelarik. Gainera, bilbotarrek Otxartabe eta Zierbena faborito nagusien aurka jokatzea egokitu zaienean bakarrik ezagutu dute porrota eta, beraz, neurketako zailtasuna ziurtatuta dago.

Gure jokalariei dagokionez, hasiera batean, guztiak daude deituta eta, hortaz, Arreguik ez du oraingoan Ohorezko Jubenil Mailako gazteen laguntza eskatu. Hala ere, Andoni zalantza izango da azken momentura arte, zenbait molestiekin jarraitzen baitu bere lesioa dela eta. Ikusiko dugu nola dagoen ibartarra gure taldeak larunbatean egingo duen entrenamendu eta iganderako prestaketa saioan.

Horrela, asteburuko norgehiagoka etxetik kanpoko bigarrena izango da gure jokalarientzat. Dena den, etxetik kanpo jokatu zen lehen partida Tolosan izan zen eta, ondorioz, “animo berrituekin” heltzen den lehen bidaia izango da. Halaber, Lauburu Ibarra Mahala Ohorezko Jubenil Maila igande honetan estreinatuko dela gogorarazi nahi dugu, eta hauek ere beren kategoriako Gora Grupo Ironen aurka jokatuko dutela Bilbon (10:00). Hortaz, elkarri indarrak emanez, bi espedizioek elkarrekin bidaiatuko dugu. 

Azkenik, ahal den neurrian minutu bakoitzaz goza dezazuen, partida Twitter-en jarraitu ahal izango duzue klubeko kontuaren bitartez (@LAUBURUKEIBARRA). Urrunetik bada ere, ziur gaude zuen animoak jaso eta sentituko ditugula! 

Urte hasiera ona izan eta mila esker beti gurekin egoteagatik! GOAZEN LAUBURU!!!!