Bihar, arratsaldeko 18:30ean, Belabietara itzuliko gara Burgosko Juventud del Círculo Católico taldearen aurka jokatzeko Ligako 19.jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Puntu berdintasunak jarraitzen du izaten nagusi sailkapenean eta, horregatik, oso argi izan behar dugu puntu bakoitzak urrea balio duela eta ezin dugula aukera bakar bat ere alde egiten utzi.
CD Otxartaberekin berdinduta eta 24 punturekin, sailkapeneko zazpigarren postuan dago Juventud del Círculo. Jokatutako 18 jardunaldietatik, 7 irabazi dituzte, 3 berdindu eta 8 galdu. Horrela, 3 besterik ez dira berdeengandik urruntzen gaituzten puntuak, eta irabazteak haien pareko jartzea suposatuko luke.
Partidari aurre egiteko deialdiari dagokionez, aurreko asteko bera izango da, Alvaro eta Juaristik min hartuta jarraitzen baitute. Horrela, gaudenok, dena eman eta kategoria honek eskatzen duen maila hori guztia erakutsi beharko dugu.
Badakigu zer aldatu behar dugun. Hurrengo urratsa da teoria praktikara eramatea. GOAZEN LAUBURU!!!!