Lauburu K.E. Ibarrak 7-1 irabazi zion Villa de Murillori. Mikelen mutilak ez zuten barkatu eta emaitza jada erabakita utzi zuten bigarren zatian.

Etxekoen nagusitasuna hasieratik nabarmendu zen. Bigarren minutuan 1-0ekoa etorri zen Unairen eskutik, baloia eskubiko bandan jaso eta gurutzatutako jaurtiketa baten bidez sareetara bota zuenean. Golaren ondoren piparreroen nagusitasunak agintzen jarraitzen zuen baina aurkariek hainbat jokaldi arriskutsu egin zituzten, trantsizio azkar batzuk medio etxekoei baloiak galduaraziz, 9. minutuan 1-1 berdintasuna iritsi zelarik.

Ibartarrek ez zuten berdintasuna merezi eta gogor saiatu ziren aurkariaren sarera iristen. Eta baita lortu ere, atsedenaldirako 5 minutu falta zirela, Cristianek bigarren gola sartu zuen aurrez landutako jokaldi batekin. 2-1 egin eta atsedenaldia iritsi zen.

Atsedenaldiaren ondoren Lauburu indarberrituta atera zen, puntuak lortzea ezinbestekoa zen Diestroren mutilentzat eta azken postuan dagoen aurkariaren bisitaz baliatu nahi izan zuten denboraldi hasierako porrotei itzuli bat emateko.

Azken zatiko 6. minutuan iritsi zen 3-1ekoa, Unai bitarteko zelarik. Hirugarren gol honek bisitarien aurreratzea ekarri zuen baina bertakoen defentsa onak eta atean Endikaren lan ezin hobeak, errioxarren aukerak ezerezean uzten zituen.

Partiduaren 34. minutuan, Garmen eta Aitzolen bandako jokaldi bat medio Cristianek area barruan jaso zuen baloia eta ez zuen barkatu, aurkarien atean sartu zuen markagailuan 4-1ekoa ipiniz.

Handik aurrera, eta sei minutu falta zirela, bisitariak atezain-jokalaria atera zuten baina saria berriro piparreroentzat izan zen, izan ere Unai, David eta Aitzolek markagailua beste hirutan ere igo zuten azken emaitza 7-1ean finkatuaz.

IMG_0927-2

Lauburu K.E. Ibarra vence por 7-1 al colista de la categoría, Villa de Murillo. Los de Mikel no perdonaron y sentenciaron en una segunda buena mitad en la que pasaron por encima del conjunto riojano.

Ya desde el principio el dominio de los locales era claro. Para el minuto 2 llegaba el 1-0, Unai recogía una pelota en banda derecha y la ponía en la red de un gran disparo cruzado. Tras el gol seguía el dominio piparrero, pero los visitantes comenzaron a llegar con peligro en rápidas transiciones que generaban las pérdidas de los locales, y en el minuto 9 llegaba el empate 1-1.

Los ibartarras no se merecían ese empate y seguían buscando con ahínco la portería del rival, así, a falta de 5 minutos para el descanso Cristian hacía el segundo en una buena jugada prefabricada. Con el 2-1 se iban a los vestuarios.

Tras el descanso Lauburu salió muy enchufado, los puntos para los de Diestro eran de vital importancia, había que aprovechar la visita del colista para resarcirse de las derrotas de este inicio de temporada, y así lo hicieron.

En el minuto 6 de la reanudación llegaba el 3-1 por mediación de Unai. El tercer gol de los ibartarras hacia que el equipo visitante adelantara ligeramente sus líneas, pero una buena defensa local y un buen Endika defendiendo la portería hacían que las ocasiones de los riojanos se quedaran en nada.

En el minuto 34 de partido, Cristian recibía una pelota en el área tras una jugada en banda entre Garmen y Aitzol, el 3 ibartarra no perdonaba, y la colocaba sutilmente dentro de la meta contraria para subir el 4-1 al electrónico.

A partir de ese momento, y a falta de 6 minutos, los visitantes apostaban por el cinco para cuatro, sin embargo los goles fueron nuevamente para los piparreros, que incrementaron el marcador hasta en tres ocasiones por mediación de Unai, David y Aitzol para dejar el resultado en el definitivo 7-1.