Bihar Errioxara joango gara CFS Albeldaren aurka jokatzera. Egun, 19 puntu soilik pilatzen ditu aurkariak, eta ondorioz, arrisku egoeran kokatzen da. Gure taldeari dagokionez, azken bi jardunaldiei esker, behar genuen bultzada lortu dugu; izan ere, buru-belarri aritu gara lanean, bietan gehitzea lortu dugu, eta hainbeste behar genuen jarrera ikusi eta erakutsi dugu jokoan.

Horrela, aste honetako helburua da 3 puntu lortzen jarraitzea, San Juanek Almonaciden aurka galtzen badu, laugarren postua berreskuratu ahal izateko. Era berean, garrantzitsua da Nafarroako Tafaren aurretik mantentzen jarraitzeko, hurbil-hurbiletik jarraitzen gaituelako eta oraingoan Antxoko bizilagunei aurre egin behar dielako. Horrekin guztiarekin, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, Eric eta Ilias izan ezik. Ekainek eta Be├▒atek ere bidaiatuko dute, igandean jokatuko baitu Euskal Ligako taldeak.

Gero eta gutxiago geratzen da 22-23 denboraldiko azken txanpa iristeko, eta gure ametsa Play Off-aren esperientzia bizitzea da. Goazen bada horren bila!

GOOOOOOAZEN EKIPO!!!!