Gure taldeak Tafatrans Vulcanizados Ruiz-en aurka jokatu zuen atzo Tafallan. Gehiago merezi arren, Jotak zuzentzen duen taldeak eginiko esfortzu handiak ezin izan zuen aurkaria mendean hartu (3-1)
Hasierako bostekoa Peña, Iñigo, Dani, Zumeta eta Antxon izan ziren. Etxekoak pista erdian zain zeuden bitartean, ibartarrak azken metroetan hurbiltzen saiatzen ziren. Lehenengo 5 minutuetan, jokoari eusten jakin izan zuten bi taldeek eta ekintza arriskutsuak gelditu zituzten. Hala ere, hain zuzen 5. minutuan, Tafallak markagailua estreinatu zuen eskuin hegaletik (1-0). Horrek urduritasunari eta hasierako berdintasunari konfiantzazko plus batekin aurre egiteko balio izan zien.
Hortik aurrera, gure taldeak ere defentsa jaitsi zuen, baina ez animoa. Juaristiren bi jaurtiketa indartsuek partida berdintzeko aukera izan zuten. Tafallak ere aldea handitzeko zorian egon zen behin baino gehiagotan, baina baloiak gora joan ziren.
Apurka-apurka, gehiago presionatzen hasi ginen eta lapurtzea lortu genuen, zenbait kontra eraso gelditzea lortuz. Etxekoak harrapatzeko erasoko bultzada txiki bat baino ez zitzaigula falta zen denon sentsazioa. Atsedenaldirako 6 minuturen faltan, ordea, bigarren gola sartu zuten nafarrek area barrutik (2-0). Hori ikusita, gureak oraindik ere helburua lortzeko zorian zeudela zirudien. Izan ere, atsedenaldirako 1:46ra, Zumetak areako bihotzetik jaurti zuen, baina baloia kanpora joan zen. Oso aukera argia eta polita gureentzat. Antxonek ere bigarren zutoinean izan zuen aukera ona eta Peñak 1xatezain jokaldi batean salbatu zuen gure taldea segundo gutxi batzuen faltan. Ikuskizun handi horrekin eta gehiagorako gogoarekin, onena ematen jarraitzeko itxaropenarekin iristen ginen erdigunera.
Iñigo, Antxon, Zumeta, Dani eta Jorge izan ziren bigarren zatiari hasiera eman ziotenak. Presio altua egin genuen eta Jorgeren geldiketa bikoitzak publiko guztia txundituta uzten zuen. Handia Zarauzko atezaina eta handiak bere erreflexuak, ia gelditu ezin diren baloiak eskuratu ditzakela erakutsiz.
Geroago, amaierarako 11:58ra, Bolik gola sartu zuen kanpoko jaurtiketa baten ostean (2-1). Golak ilusioz betetzen zuen ibartar gaztea eta gure jokalari guztiak. Hain lehiatua izaten ari zen partidatik punturen bat ateratzeko helburua gero eta gertuago zegoen.
Hala ere, aurkariak bere jokoa nabarmentzen jarraitu zuen eta, atsedenaldirako 10 minutu falta zirenean, inor ezin zen lasaitu. Iñigok ere oso indartsu egiten zuen tiro, baina baloia defentsa baten bizkarrean gelditu eta harmailetan amaitzen zuen.
Amaierarako 9 minuturen faltan, sake azkar batek ustekabean harrapatu zituen moreak eta etxekoek 3 eta 1-ekoa jartzen zuten markagailuan bigarren zutoinetik. Ondoren, 5 minuturen faltan, 5eko jokoarekin saiatu ginen eta, estrategiazko bi aukera garbi medio, gola egin eta gauzak oso zail jarri ahal izan genizkien Nafarroakoei. Antzera, haiek ere azkenera arte saiatzen ziren, bat bera ere barkatu gabe. Bi taldeak erakusten ari ziren maila on horrekin, emaitza ez zen gehiago aldatu eta azken txistua entzun genuen Laboralean, 3 eta 1-ekoarekin.
Zapore gazi-gozoa uzten duen porrota, baina gureek duten gaitasun handia erakusten duena. Bazekiten oso aurkari gogorrari aurre egin behar ziotela eta ez ziren gelditu beren onena eman arte. Bi taldeek maila ona eta laguntasuna erakutsi zuten. Partidaren amaieran Jotak honakoa adierazi zuen: “Oro har, taldea ondo aritu da, gauza ezberdinak proposatu ditu eta partida osoan joko alaia egiten saiatu da. Ez dugu burua galdu emaitzagatik. Hobekien geundenean, korner saketik hasitako zorigaiztoko jokaldia iritsi da. 3 eta 1-ekoarekin atezain jokalariarekin saiatu gara. Nahiko ondo mugitu dugu baloia eta gola sartzeko aukera argiak izan ditugu. Zapore gazi-gozoa uzten digu porrotak, baina pozik nago. Jokalariak lanean jarraitzera animatu nahi ditut, oraindik 4 jardunaldi garrantzitsu geratzen baitira”.
GOAZEN LAUBURU!!!!