Bihar Quelera (Errioxa) joango gara 18: 30ean Gabonetako atsedenaldiaren aurreko azken partida jokatzeko. Gainera, lehen itzuliko azken-aurreko partida ere bada, eta emozioz beteta dago sailkapena.
Aurkariari dagokionez, 11. postuan kokatu da 16 punturekin, 5 garaipen, berdinketa 1 eta 7 porroten ostean. Zentzu horretan, asteroko entrenamenduetako batean, Ikerrek kontatzen zigun 3 norgehiagoka galtzetik datozela, eta horrek, ziur, urtea ahalik eta aho zaporerik onenarekin bukatzera eramango dituela, azken jardunaldietako egoera horri buelta eman nahian.
Horrela, badakigu, beste behin ere, 40 minutu gogor izango direla eta, horretarako, jokalari guztiak deitu ditu Jotak, Ekain eta Beñat Euskal Ligakoak barne, baita Oscarri ere, pixkanaka dinamikan sartuko baita. Azken hau albiste bikaina izan arren, ezin dugu ahaztu Chuky zigortuta dagoela joan den asteko txartel gorriagatik, eta, beraz, indarra transmititu beharko die harmailetatik.
Ihes egiten utzi ezin ditugun beste 3 puntu taulako lehen postuetan jarraitu ahal izateko!!! GOOOOOAZEN!!!!!