Larunbatean Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen, eta Chukyren eta Oscarren bajak direla eta, hasiera-hasieratik izan zen partida oso gogorra. Gainera, horri gehitzen badiozu Ericek, pasa den asteko lesiotik sendatu arren, min hartu zuela jokoaren lehen minutuetan, are gehiago zaildu zitzaigun egoera. Hala ere, hainbeste ezbeharren erdian, alderdi oso positiboa atera genuen; izan ere, Beñat Euskal Ligako jokalariak aurtengo lehen minutuak jokatu zituen 2B mailan, eta izugarria izan zen egin zuen lana.

Horren guztiaren artean, Dani, Eric, Uri, Txiki eta Boli izan ziren hasierako bostekoa osatu zutenak eta, bi taldeek defentsa altua mantenduta, Quelek ondo zehaztutako trantsizioarekin estreinatu zuen markagailua 5. minutuan (1-0). 1-0ekoaren ondoren, oso parekatua jartzen hasi zen neurketa eta, bi taldeek asko estututzen zutelarik, bonusa iritsi zen bai alde batentzat, baita bestearentzat ere. Ondorioz, zertxobait lasaitu behar izan ginen. Hala ere, aukera ugari sortu genituen, eta, horietako batean, Urik gol ikusgarria sartu zuen atsedenaldirako 7 minuturen faltan. Gero, markagailuak ez zuen gehiago mugitu nahi izan (1-1).

Aldageletatik bueltan Dani, Alvaro, Ilias, Boli eta Urirekin hasi ginen. Alvarok zutoinera egindako jaurtiketa batek berdinketa oso azkar ekarri zezakeen, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan, eta bigarren zati honetako 4. minutura arte ez ginen aurretik jarri. Beñaten eskutik iritsi zen gola (1-2).

Pozak, ordea, gutxi iraun zuen, etxekoek berriro berdindu baitzuten partida (2-2) eta, are gehiago, aldeak handitu zituen korner baten ostean (3-2). Horrela, Jotak 5eko jokoa aukeratu zuen egoera iraultzeko, eta azkenean, Iliasek partida erabakita utzi zuen 13 segundoren faltan (3-3).

Garaipen zaporea duen berdinketa izan zen larunbatekoa, batez ere, gainditu behar izan genituen zailtasun guztiak medio. Orain, deskonektatu eta atseden pixka bat hartzeko garaia heldu da, urtarrilean energiarekin, gogo handigoarekin eta ilusioarekin beteta itzultzeko. GOOOOOAZEN!!!!!