Larunbatean Bizkaira joan ginen CDF Zierbenaren aurka jokatzeko, eta jaitsieratik aldentzea lagunduko ziguten 3 puntu batzen saiatzeko. Aurrean, Liga hasieratik izan duen bilakaera positiboari esker Play Offeko lehen lau postuetan sartzeko lehian sartu den taldea.
Horrela, Jorge, Boli, Eric, Oscar eta Chuky bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Christianek Iliasi baloia area barruan utzita etorri zen gure lehen aukera garbia. Atezainaren aurrean bakarrik jaurtitzen zuen azkenak, baina pilota ez zen sartzen. Gutxinaka, etxekoak ere hurbiltzen hasi ziren ekintza arriskutsuren batekin. Intentsitatea medio, aurkariak Chukyren kamiseta hautsi zuen, metro gehiago aurreratzea eragotzita, eta epaile bikoteak azaldu zuen gure jokalariak ezin zuela zelaian jarraitu. Egoera ulertu gabe, gure entrenatzailea aulkitik kanporatua izan zen bi txartel hori jasotzean, eta, ondorioz, partidari aurre egin behar izan genion haren esanik gabe, horrek dakarren guztiarekin. Gainera, nahiz eta helburu desberdinak izan, jokoaren erritmoak argi uzten zuen inork ez ziola batzeko aukera horri ihes egiten utzi nahi. Horrekin batera, bosgarren falta igo zuen aurkariak.
Ildo horretan, lehen zatiko 15. minutura arte itxaron behar izan genuen arratsaldeko lehen gola ikusteko, Chukyk Christianen jaurtiketa baten ondoren aldaratze batean baloia barrura sartu zuenean (0-1). Minutu eta erdi geroago, atsedenaldirako 3:26ra, Christianek berak egin zuen bigarrena, penalti bikoitza jaurtiz etxekoen seigarren faltaren ostean. Hortik aurrera, Jorgeren esku-hartzeak eta Zierbenak azken metroetan asmatu ez izanak atsedenaldira aurretik joatea eragin zuten, 0-2koarekin. Bertako jokalari baten kanporatzea zela eta gehiago urrundu ahal izan bagina ere, ez genuen ondo aprobetxatu nagusitasuna.
Aldageletatik itzuli ondoren, Jorgek, Oscarrek, Ericek, Chukyk eta Bolik osatu zuten hasierako boskotea. Jokoaren intentsitatea mantendu egin zen, baita handitu ere. Bi taldeak dena ematen ari ziren eta ez zeuden barkatzeko prest. Ondorioz, oraingoan guk igo genuen seigarren falta. Hala ere, huts egin zuen aurkariak, zutoinera jaurtiz. Handik gutxira, beste falta batek bigarren penalti bikoitza eragin zuen eta, orduan bai, ondo asmatu eta 1 eta 2-koa islatu zuen elektronikoak. Estuegia zen emaitza, eta bultzada bat eman behar zitzaion.
Antsietatea eta tentsioa alde batera utzi ezinik, jokoa etengabe gelditu zuten txartel ugari ikusi genituen bi taldeen aurka. Horren artean, Zierbenak 5eko jokoa aukeratu zuen, eta, gure lasaitasunerako, Oscarrek ate hutsera jaurti eta behin-betiko 1 eta 3-koa jartzea lortzen zuen amaierarako minutu baten faltan. Aipatzekoak dira, halaber, Jorgeren ekintzak, Bizkaikoek markagailua aldatzea eragotzi zutenak.
Nuerketa zail baten ondoren, puntu garrantzitsuak gehitzen ditugu sailkapenera. Pilak animo handiz kargatu ditugu, eta ahalik eta gehien borrokatzen jarraitzeko gogoa eta ilusioa mantentzen dugu. Hala ere, beharrezkoa da gelditzen den jardunaldietako bakoitzean garaipena lortzen jarraitzea, batez ere, asteburu honetan gure multzoan egon diren emaitzak kontuan hartuta. Lortuko dugu! GOAZEN LAUBURU!!!!