Mikel Diestrok deitutako 10 jokalarietatik, lau jubenil eta lehendabiziko urteko bi senior zeuden taldean.

San Juan sailkapeneko laugarren postutik Errege Kopa jokatzeko lehenengo postuengatik lehian bizian dagoenez, gazte hauentzat erronka zaila izatea espero zen.

Ligan gol gutxien jasandako bi taldeak neurtu ziren eta horrek, gol-aukera gutxi sortutako partida izatea eragin zuen.

Ibarrak lehenengo aukera norgehiagokaren hasieran ikusi zuen, Xabik baloia ostu zuenean, baina aurkari batek gol-marratik baloia atera eta Andonik tantoa egitea eragotzi zuen.

Neurketak aurrera jarraitu zuen, etxekoek baloiaren jabetza handiagoarekin baina menderatze argirik gabe.

Hamargarren minutuan, trantsizio baten bidez, San Juanek 1-0ekoa egitea lortu zuen. Hala eta guztiz ere, norgehiagokak lehengo dinamikarekin jarraitu zuen eta atsedenaldira emaitza horrekin iritsiko zirela ematen zuenean, 41 segundo besterik falta ez zirela, gurutzatutako jaurtiketa batek piparrero bat ukitu eta abantaila handitu zuten nafarrek. Kolpe gogorra izan zen ibartarrentzat.

Atsedenaldiaren ostean erreakzionatzen saiatu ziren baina konturatzerako 3-0ekoa etorri zen. Jokaldi estrategiko batean, ibartar jokalari bat jo eta baloia berriro Endikaren atean sartu zen. Honek partidari itzuli bat emateko aukera baztertuta utzi zuen erabat.

Partidak lehengo joerarekin jarraitu zuen eta Lauburu azken minutuetan atezain-jokalariarekin saiatu bazen ere, emaitza aldatzeko aukerarik ez zuen izan.

Puntuak Iruñean geratu ziren baina piparreroak kanteratik etorritako beste bi gazteen debutaren alde onarekin eta Unaik, aste zailak igaro ondoren, partida osoa jokatu ahal izan zuela ikustearekin konformatu behar izan zuten.

IMG_1476

Nada más y nada menos que 4 juveniles y 2 sénior de primer año estaban entre los 10 convocados por Mikel Diestro.

Se preveía un reto difícil para la joven plantilla, ya que enfrente se encontraba San Juan, cuarto clasificado y en plena lucha por los puestos que dan acceso a jugar Copa del Rey.

Se batían los dos equipos menos goleados de la liga y esto hizo que fuera un partido con pocas ocasiones de gol.

La tuvo el Ibarra nada más empezar el partido tras un robo de Xabi, pero Andoni se topó con un jugador rival que sacó el balón de la línea de gol.

El encuentro continuó con algo más de posesión de los locales, pero sin un dominio claro.

En el minuto 10, tras un robo y una transición, San Juan conseguía poner el 1-0 en el marcador.

Pese a ello, el partido continuó con la misma dinámica y cuando parecía que se llegaría así al descanso, a falta de 41 segundos un tiro cruzado golpeaba en un jugador piparrero y ampliaba la renta para los navarros. Duro y excesivo golpe para los de Ibarra.

Se intentó reaccionar tras el descanso, pero el 3-0 de los locales llegaba nada más empezar la segunda parte. Fue una jugada de estrategia en la que el balón se introducía nuevamente en la meta de Endika tras golpear en otro jugador ibartarra, y esto hacía que la remontada se volviera prácticamente imposible.

El partido continuó por los mismos derroteros, y pese a que Lauburu lo intentó con portero-jugador, los últimos minutos no hubo forma de cambiar el resultado.

Los puntos se quedaban en Pamplona y los piparreros se tuvieron que conformar con lo positivo de ver debutar a otros dos jóvenes canteranos, Arra y Urko, y de ver como Unai podía jugar el partido completo tras unas semanas difíciles.