Lauburu K.E Ibarrak, Iñigo Iribarren Tornaria jokalaria jasoko du. C.D. XOTA-tik datorren arren, Nafarroakoek egun kategoriako lider den Bigarren Mailako Universidad de Malaga klubari utzia zion jokalaria da Iribarren.

Suarbeko (Ultzama) gazte promesa kirol zuzendaritzak joan den udan egin nahi zuen fitxaketetako bat zen arren, gazteak aurrera egiteko aukerarik onena hura Unibertsitarioei uztea zela erabaki zuen Nafarroako klubak. Dena den, Andaluziako lurretan bizitako abentura ez da guztiz gustukoa izan jokalariarentzat eta, horrela, aurreko urriak 26ean, bere azken partida jokatu zuen Malagako Fernando Argüelles-en. Era berean, orain arte jokalari profesional bezala jokatzeak, ez dio lizentzia formalizatzen utzi. Horrez gain, afizionatu gisa birkalifikatu ahal izateko hilabete itxaron behar izan du, Bigarren Mailan Barça B-ren aurka jokatu zuen azken partidatik.

Aurreko asteazkenean 20 urte bete berritan, hegaleko pibot ezkerrra jokoan duen sendotasun fisikoagatik eta 1×1-ekoan duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Eta horiek dira, hain zuzen, talde moreak faltan botatzen dituen ezaugarriak. Horregatik, perfil erasotzailea duen jokalari ezkertiar baten fitxaketa talde teknikoak aspalditik eskatzen zuen desira bat zen.

Jokalariak ilusio handiz hartu du proiektu more hau eta hurrengoak dira bere lehen adierazpenak: “gogo handiz nator Ibarrara. Izan ere, jokalari asko eta talde teknikoa ezagutzen ditut eta jokalari bezala hazten jarraitzeko aukerarik onena dela uste dut. Klubak proiektu serio bat du, maila handiagoko beste klub batzuei inbidiarik ez izateko modukoa. Ahal dudan laguntza guztia ematea espero dut, guztion artean jarritako helburuak bete ahal izateko”.

Ibarrako kluba mugitzen den merkatua oso konplexua da eta, bertan, antzeko kategoriako eta antzeko helburuak dituzten taldeak daude. Horren adibide dira, esaterako, Tafatrans taldea (Xota Kirol Elkartearen filiala), Nafarroako jokalariengan eragin handia duten San Juan eta Ibararte, gure bizilagun den Laskorain edota Otxartabe, Zierbena eta Kukuiaga bezalako klubak. Horiez gain, aipatzekoa da Castro Urdiales, zeinak Bizkaiako zein Kantabriako merkatuan influentzia handia duen. Horiek horrela, kontuan hartu beharrekoa da, zonaldean ondo finkatuta dagoen kategoria bat izanik eta klubek kirol zein egiturazko alorretan jauzia emateko beldurra gaindituta edukiz, taldeak indartzea gero eta zailagoa bihurtzen dela.

Errefortzua momentu ezin hobean dator. Izan ere, plantilla ez da oso handia eta, Kopako abenturaren ondorengo lesioen ondorioz, asko murriztu da. Gainera, aurreko denboraldian taldera gehitu ziren Juaristi bezalako jokalariek, ezin izan dute euren ahalmen guztia erakutsi; molestia eta berrerortze batzuk medio, ezin izan baitute beharrezko jarraipena eduki. Beraz, espero dugu horiek guztiak azkar desagertu eta Tolosarrak talde moreaz disfrutatzeko eta gauzak aportatzeko aukera izatea.

Horiek horrela, kluba indartu egingo da plantilla hobetzen jarraitzeko eta denboraldi hasieran proposatutako helburuak lortzeko: lehenengo lau taldeen artean sartu eta Play-Off-a eta Errege Kopa hirugarren urtez jokatzea ahalbidetuko duen plazetako bat denboraldi honetako lehiaketa-sistema berriarekin lehiatu.