Buelta Belabietara gure taldearentzat suzko proba izango den horretan

Jotak zuzentzen duen taldea bihar itzuliko da Belabietara, 18:30ean, Ligako bederatzigarren jardunaldiko partida jokatzeko. Zierbena FSren bisita jasoko dute, gaur egun, bi postu gorago daudenak sailkapen-taulan, 3 garaipen, berdinketa 1 eta porrota batekin. 

Gure entrenatzailearen arabera, “gustu ona” duen taldea da aurkaria, baloiaren jabe izatea gustatzen zaion horietako bat. Horri dagokionez, kontuan izan behar dugu aurten ziklo-aldaketa izan duen plantilla dela eta, zentzu horretan, gureen antz handia duela.

Jotaren deialdiari dagokionez, Juaristik lesionatuta jarraitzen du ondo dakizuen bezala. Bestalde, Oscar zalantza izango da azken unera arte, soleoan dituen zenbait molestiengatik. Hala ere, badugu albiste on bat: Alvarok, alta jaso ondoren, astean zehar taldekideekin batera entrenatu du eta tekniko gasteiztarrak minutuak eskaini ahal izatea espero du. Bestalde, Euskal Ligako taldeko Eñaut, Ekain, Iker eta Marcos ere deituak izan dira.

Bihar, landutako guztia pistara eramateko ordua iritsiko da, Arreguik esan bezala, “txapelketak eskatzen duen mailari 40 minutuz eusten jakinik”. Zalantza gabe, ez dago besterik.

Zuen zain egongo gara!!

GOAZEN LAUBURU!!!!