Lauburu K.E. Ibarra, Kadeteen maila, Areto Futbolean beren lehendabiziko urtea izanik, Euskadiko txapelduna bilakatu zen Muskizen jokatu zen finalean, honela, espainiar txapelketan sartuz.

Euskal Kopako finalean eta Zierbena bezalako aurkari baten aurrean, ibartar kadeteek jokatutako partida izugarria izan zen. Ibartarrak, kokildu ordez, konpromezuak eskatzen zuen kontzentrazio eta intentsitate mailarekin ekin zioten neurketa zailari.

Bietako inork ez zuen finala galduz hasi nahi eta lehendabiziko zatia, bi taldeek defentsan egindako lan bikainaren ondorioz, golik gabe amaitu zen. Piparreroak izan ziren gol-aukera garbienak sortu zituztenak lehendabiziko zatian, baina bizkaitar atezainaren lanagatik, batzuetan, eta bestetan berriz, azken metroetan ez zutelako asmatzen, aukera guztiak zapuzten zitzaizkien.

Bigarren zatia txarto hasi zen Lauburukoentzat. Bigarren minutuan Zierbenak 1-0 ezarri zuen markagailuan, Lauburuko atezainak urrutiko jaurtiketa bat ezin izan zuenean gelditu. Ibartarrek, hondoa jo beharrean, azkar erreakzionatu eta seigarren minutuan berdinketa egitea lortu zuten, Liherrek sartutako golarekin.

Lauburu, bere jokoan konfiantza izugarriarekin, markagailuan abantaila emango zion golaren bila joan zen. Gol-aukera batzuk sortu zituzten eta aldi berean, aurkaria faltak pilatuz joan zen. Honela, bi minutu falta zirela, penalti bikoitza jaurtitzeko aukera izan zuten Lauburukoek. Gurruk jaurti zuen baina atezainak lan bikaina egin zuen.

Amaierarako segundo gutxi falta zirela, piparreroek azken aukera izan zuten, baina konbinazio bikaina egin bazuten ere, ez zuten amaitzen jakin izan. Neurketa banako emaitzarekin amaitu zen, beraz, finala erabakiko zuen penaltien txandara pasa behar izan zuten.

Penaltietan, Zierbena izan zen jaurtitzen lehenengoa, eta bere buruan konfiantza osoa ezarrita zuen Javi batek gelditu egin zuen. Laubururen txanda zen eta une garrantzitsu horretan, Asier Aierbek ez zuen huts egin. Bigarren jaurtiketan Zierbenak kanpora bota zuen, baina epaileak errepikatzea agindu zuen eta oraingoan ere, Javik gelditzea lortu zuen. Gurru izan zen jaurtitzen jarraian, golak titulua lortzea esan nahi zuen, baina langan jo zuen txanda luzatuz. Zierbenak segidako jaurtiketa kanpora bota zuen eta titulua ibartarrek eraman zuten.

Piparrero gazteak zoriondu nahi ditugu, erakutsi duten ilusio, esfortzu eta lanagatik ez ezik, TALDE izateagatik; lortutako sarien gainetik inguruan gabiltzan guztiok harro sentiarazi gaituztelako.

IMG-20160522-WA0014

Lauburu K.E. Ibarra de división Cadete, vence a Zierbena F.S. en la final de Muskiz, se proclama campeón de Euskadi en su primer año en el Fútbol Sala y accede al campeonato de España.

Partidazo de los cadetes ibartarras en la final de Copa Vasca ante un gran rival como es Zierbena. Los de Ibarra, lejos de amedrentarse, dieron un paso al frente y entraron en el partido con la concentración e intensidad que requería el compromiso.

Ninguno de los dos quería empezar perdiendo la final, y la primera parte no tuvo goles debido a un gran trabajo defensivo desplegado por ambos conjuntos. Los piparreros fueron los que generaron las ocasiones más claras en el primer asalto, pero fueron desbaratadas unas veces por el meta vizcaíno, y otras por la falta de acierto en los últimos metros.

La segunda parte no pudo empezar peor para los intereses de Lauburu. A los 2 minutos Zierbena puso el 1-0 en el marcador de un disparo lejano que no pudo atajar el guardameta piparrero. Lejos de venirse abajo, los de Ibarra reaccionaron rápido y a los 6 minutos pusieron el empate por mediación de Liher.

Lauburu, pleno de confianza en su juego, se va en busca del gol que de ventaja en el marcador aún a riesgo de cometer algún error que provoque una contra rival, pero la apuesta tiene sus frutos, ya que generan ocasiones y van cargando de faltas al rival, así, a falta de 2 minutos, disponen de un doble penalti que Gurru se encarga de lanzar, pero el portero realiza una gran intervención.

A falta de pocos segundos para el final, los piparreros tienen una última ocasión en una buena combinación que no acertaron a finalizar. El encuentro concluye con 1-1 en el electrónico, con lo cual la final se decidiría en una tanda de tres penaltis.

En los penaltis, Zierbena es el primero en lanzar, pero Javi pleno de confianza en sus posibilidades detiene el primer disparo. Turno para Lauburu, Asier Aierbe no falla en un momento tan importante. En el segundo Zierbena dispara fuera, pero el árbitro manda repetir el lanzamiento, y ahí nuevamente aparece Javi para detener el lanzamiento en una gran intervención. Gurru es el siguiente en lanzar y si marca decidiría el título, pero su lanzamiento se va al larguero, alargando la tanda. En el siguiente turno de Zierbena el lanzamiento se va fuera dando el título a los de Ibarra.

Felicitar a los jóvenes piparreros por su esfuerzo, trabajo e ilusión, y por ser sobre todo un EQUIPO, que hace sentir muy orgulloso a todos los que les rodean mas allá de los logros obtenidos.