Lauburu K.E Ibarra Errege Kopako hamaseirenak jolasteko atarian gelditu da zaragozarren aurka garaitu ezin ostean. Partida 1 eta 5eko markagailuarekin amaitu bazen ere, gol aukera ugari izan zituzten moreek.

Espero bezala, partida bizitasun handiarekin hasi zen bi taldeen aldetik. Lehen minutuetan, biek markagailua martxan jartzeko aukera ugari sortu bazituzten ere, hura ez zen gertatu 7.minutura arte, Carlos Garcíak falta bat jaurti ondoren gola sartzen zuenean.

Zaragozakoek markagailua estreinatzeak ez zituen ibartarrak gehiegi beldurtu, zeinak behin eta berriz aurkakoen atera iristen jarraitu zuten, bere lekua bikain defendatzen zuen Guille Vela distiratsu baten aurrean parez pare jarriz.

Lehen zatiko minutuak aurrera jarraitzen zuten Belabietan eta, gauza guztien gainetik Lauburu animatzen zuten zaleekin batera, bi taldeek joko bizia eta txalotzeko modukoa eskaintzen jarraitu zuten. Piparreroek zaleen berotasuna sentitzen zutenean eta lehen zatia bukatzeko minutu gutxiren faltan, Pedro Monzonek bigarren gola sartzen zuen Colo Coloren alde. Era berean, segundo batzuk beranduago, Ángel Gascónek 0 eta 3koa jartzen zuen markagailuan. Horrela bukatu ziren lehen 20 minutuak Belabietan.

Aldageletatik bueltan, bizitasuna mantendu zen jokoan eta, bigarren zatiko lehen 5 minutuak pasata, Andoni Agirrezabalak izugarrizko gola sartu zuen talde guztiaren artean egindako estrategiazko jokaldi bati esker. 1 eta 3koak Belabietako harmaila oraindik eta gogotsuago eta indartsuago egotea eragin zuen; baita piparreroek partidaren noranzkoa euren alde aldatzeko aukera zutela sinisteko ere.

Lauburu topera zegoenean eta partida bukatzeko 9.44 minuturen faltan, Ángel Gascónek, beste behin, markagailua 1 eta 4ra igotzen zuen. Gol horrek ez zuen balio izan Alfredo Hualderen mutilek nibela jaisteko eta, azken honek bostekoarekin jolastea erabaki bazuen ere, Colo Colo-k Ibarrako markagailua 1 eta 5era igotzen zuen partidaren 37.minutuan. Azken txistua entzuteko minutu gutxiren faltan, piparreroen aukerek golean bukatu gabe jarraitzen zuten, modu horretara, partida 1 eta 5eko markagailu batekin amaituz.

Sekulako partida hainbat taldeek burututakoa Belabietan. Garaipena lortu ez bazuten ere, moreek ikuskizun paregabea eskaini zieten euren indar guztiarekin animatzera gerturatu ziren zale guztiei. Horrez gain, maila altuago batean dagoen talde baten jokoari eusteko gai zirela frogatu zuten.

Hona hemen partidaren inguruko Alfredo Hualderen adierazpenak: “Partidaren inguruan egiten dugun irakurketa hurrengoa da: taldea indartuta ateratzen da porrotaren ostean. Lehen zatian aurkariarekiko nagusi izan ginen eta gure aukeretan sinisten genuen. Baina 0 eta 3koarekin joan ginen eta horrek zer esana izan zuen bigarren zatirako. Bigarren zati horretan, partidara lotzeko aukerak izan genituen, haiek, berriz, hobeto kontrolatu zituzten partidako denborak. 1 eta 4ekoarekin, nahi eta ezin. Oso arro gaude talde guztiak egindako lanarekin, eta honek jokalariak indartu eta gugan sinisten jarraitzeko balio du. Orain, Ligan arreta jartzea tokatzen da, horrek ere larunbatero gure gehiengoa ematea exijitzen baitigu”.

Lauburuk, zeina bere taldeko buru den aurreko larunbatean Guardo F.S Deporcyl-en aurka irabazi ostean, lanean jarraituko du bere postua mantentzeko eta beste garaipen berri bat lortzeko hurrengo larunbatean, hilak 16, Tafatrans Vulcanizados Ruiz F.Sren aurka jolastuko duen partidan.

GOAZEN LAUBURU K.E IBARRA!

#aukeratumoreeginlauburu

#goazenmorez

#zurekingehiagogara

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Zumeta, Aitzol, Andoni Carlosena eta Aldalur

Horiez gain: Andoni Agirrezabala (1), Oihan, Javi Saldise, Dani y Endika

AZULEJOS MONCAYO COLO COLO: Guille, Carlos García (1), Aitor, Ángel Gascón (3) eta Muniesa.

Horiez gain: Basmalis, Condelly, Pedro, Pasamón, Chefo, Diego, Pedro (1) eta Escarda

TARJETAS HORIAK:

LAUBURU K.E. IBARRA: Javi Saldise, Andoni eta Oihan

AZULEJOS MONCAYO COLO COLO: Pasamón, Muniesa, Aitor eta Condelly

GOLAK:

0-1 MIN 07 CARLOS GARCÍA

0-2 MIN 19 PEDRO

0-3 MIN 19 ÁNGEL GASCÓN

Atsedenaldia

1-3 MIN 26 ANDONI AGIRREZABALA

1-4 MIN 31 ÁNGEL GASCÓN

1-5 MIN 37 ÁNGEL GASCÓN

ARBITROAK:

Areto Futboleko arbitroa: Felipe Madorrán, Aitor (C.T.A. Vasco)

Areto Futboleko arbitro laguntzailea: Dos Anjos De Celis, Daniel (C.T.A. Vasco)

Areto Futboleko arbitroa: Gomez de Salazar Fernandez, Eder (C.T.A. Vasco)