Larunbatean etxean izango gara, berriro 18:30ean, eta CD Otxartabe talde bilbotarraren bisita jasoko dugu. Larunbat bat gehiago izan arren, ez da edozein larunbat. Izan ere, denboraldi hasieratik Belabieta betetzeko asmoz zuzendaritza batzordetik martxan jarri ditugun ekimenen arrakasta ikusita, oso larunbat berezia antolatu dugu. Ideiak betiko ildoari jarraitzen dio: batetik, zaleei areto futboleko ikuskizun on bat eskaintzea eta, bestetik, zale horiek ahalik eta gehien inplikatzea, jokalariei indarra emanez. Hauek dira aurreikusitako jarduerak:

  • 17:30: Klubeko talde guztien familia-argazkia
  • 2B-ko jokalariek sinatutako baloi ematea joan den asteko argazki lehiaketako irabazleari
  • 18:30: Izarne Sarasola ibartarraren ohorezko sakea
  • Benjaminen partida atsedenaldian

Izugarri gustatzen zaigu dena, eta ezin dugu eguna iristeko gogo handiagoa sentitu!!!!

Orain, neurketan zentratuta, eta bereziki aurkarian: guztira 21 puntu ditu (7 garaipen eta porrot bakarrarekin), SCDR Anaitasuna nafarrak adina. Talde horiek sailkapeneko lehen bi postuetan daude gaur egun, baina gu ez gabiltza batere urruti, puntu batek bakarrik urruntzen gaituelako hainegandik. Horrela, irabaziz gero, gutxienez Bilbokoei aurrea hartuko genieke, eta merezimenduzko postu horietako bat eskuratuko genuke. 

Deialdiari dagokionez, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, oraingoan baita Ekain ere, baina, tamalez, Oscarrek ezin izango du jokatu, lesionatu egin baita asteroko saioetako batean (erresonantzia baten zain gaude zehazki zer duen jakin ahal izateko). Dena den, ziur gaude gogor animatu eta lagunduko dituela bere taldekideak beste aldetik.

Horregatik guztiagatik, espero dugu Belabieta jai handia izatea larunbat honetan. Inoiz baino gehiago, GOAZENNNNN!!!!