Une honetan pandemia, birus madarikatua eta haren inguruko guztia ez den beste gai bati buruz idaztea ez da erraza ez osasunaren ikuspegitik, ezta kirolean dituen ondorioen ikuspegitik ere. Dena den, utzi iezadazue haren inguruan hitz egiten, ez aurretik gaixotasun hori zuzenean pairatzen ari diren pertsona guztiei besarkada handi bat bidali gabe; batez ere, egoera honen aurrean pertsona maitatuak galdu dituzten haiei. Besarkada bero bero bat zuek guztiontzat. 
Lehiaketa profesional edo amateurrekin eta nazionalekin edo lurraldekoekin gertatu behar duena, erabakia hartu behar duten haien esku dago. Iritzi eta desio guztiak errespetagarriak izango dira eta, unea iristen denean, Klubak egoera berri horretatik jarriko dira lanean.
Dena den, Lauburu hipotesi posible batzuen gainean ari da lanean jada eta jakitun da denbora kirol amateurraren aurka doala. Ondorioz, entrenamendu eta lehiaketei laster berrekingo ez balitzaie, 19/20 denboraldia bukatutzat emango litzateke. Testuinguru horretatik abiatuz, jardueraren azken egunetik (joan den martxoaren 12a) hurrengo denboraldiaren hasierara arte luzatuko litzakeen kirol-deskonexioa saihestuko luketen alternatibak bilatuko dira.  
Aldi berean, aipatutako krisialdian, ikuspegi sozialago batetik nola lagundu daitekeen ere aztertzen ari da Lauburu; egoera ahulenean dauden kolektiboei laguntzeko asmoz. Ekintza horiek orain arte egin izan badira ere, Klub gisa, konfinamendua amaitu arte itxaron beharko dute.
Kirol arloari dagokionez eta albistearen berri izan zenetik denbora bat igarota, datorren urtean Alfredo Hualde gure entrenatzaileak ez du Bigarren B Mailako talde nazionalaren buru izaten jarraituko. Bi aldeak ados jarrita hartutako erabakia izanik, Nafarroako entrenatzaileak arrasto ezabaezina utziko du Belabieta kiroldegian. Lauburun hiru denboraldi igaro ondoren (zeinetan kirol-emaitza onenak lortu diren Klubaren gertuko historiaren ikuspegitik), horietako bakoitzean egunero egin duen ahalegina kirol-emaitza guztietatik askoz harago doa. 
Belabietan sentsazio oso onak utzitako Errege Kopako 2 partehartze bikainekin, entrenatzaile nafarrak agur esaten dio Klub moreari, entitatean zein aldagelan balorez betetako kutxa bat utziz eta bai kantxan eta baita kantxatik kanpo jarrera eredugarria izanik. Bisitatutako pista guztiek goraipatutako jarrera izan du beti. Eskerrik asko Alfredo zure lanagatik, ahaleginagatik eta gertutasunagatik. Klub honetako ateak zabalik izango dituzu beti.
Ondorioz, Lauburuko kirol-zuzendaritza lanean ari da 20/21 denboraldirako teknikari berria bilatzeko asmoz. Hala ere, gaur egun, ziurgabetasunak zailagoa bihurtzen du denboraldi honen ondorengo kirol-proiektu bat marraztea edota plantillaren eta Staff teknikoaren maila mantentzeko eta hobetzeko behar diren babesak berrarmatzea. Martxoa, apirila eta hurrengoak negoziazioen, kaleratzeen, berritzeen eta inkorporazioen garaia izango dira. Horri guztiari, egungo agertokian hurrengo egunak ekar ditzakeen aldaketak ez ezagutzeak dakarren zailtasun erantsia gehitzen zaio. Dena den, bizitzea egokitu zaigun salbuespenezko egoera honetan, pixkanaka proiektu berriaren xehetasunak ixten doaz, eszenatoki probableenen simulaziotik abiatuta.
Era berean, ez da ahazten azken 8 denboraldietako harribitxia; funtsezkoa Klubaren gizarte eta kirol-susperraldian. Ilusioz betetako denboraldia zen aurtengoa, benjamin eta alebin kategorietako 50 haur baino gehiagorekin. Horrekin, parte-hartzaileen eta, ondorioz, taldeen gorakada nabarmenaren aurrean, batzorde berri baten bidez ari zen lanean Lauburu; Ibarrako Udalaren eskutik kirol-eredu eta egitura-eredua berriz marraztuz. Gainera, zuzendaritza-batzordeak proiektuaren hedapenean ere egin du lan; laguntzaile eta kolaboratzaile berriak bilatuz eta erakarriz, hazkunde horri euskarria emanez eta taldeentzako ordezkariak eta kategorietako teknikarientzako laguntzaileak gehituz. 
Lauburuk hori guztia berriz ere martxan jartzea espero du, ilusioz egindako lana ez dadin alde batera utzi zorigaiztoko birusaren erruz; betiere jakitun izanik momentu hauetan osasuna dela lehentasuna. 
Horrez gain, ez dugu ahaztu behar uda honetan udalak Belabieta kiroldegiaren eraberritzeari ekin behar ziola, instalazioaren teilatua osorik berrituko zuen lehen fasearekin. Gaur egun, ez dakigu honek zer espazio hartuko duen egutegian, ezta nola eragin ahal izango duen kiroldegian egiten diren jardueretara itzultzean. Laubururentzat ilusioz betetako erreforma bat zen, zeinak hainbeste buruhauste eragin dituzten itogin historikoekin amaitzeaz gain, pistako giro-tenperatura neurri batean egokituko lukeen sistema bat ezarri eta pistako edukiera 100 plaza inguru handituko lukeen. 
Klubaren ohar ofizial hau amaitzeko, konfinamendua errespetatzeko ideia indartu nahi dut. Guztion onerako, #etxeangelditu mezuari leial izan behar dugu; osasun-krisi honi aurre egiteko formula gisa. Eta, noski, denbora betetzeko modurik osasungarriena den aldetik, kirola etxetik egiteari utz ez diezaioten animatzen ditugu kirolari guztiak, beren ikasketekin eta gainerakoekin bateragarriak diren errutinak sortuz.
#lauburuzaleetxeangelditu
#goazenmorez
 #zurekingehiagogara
 #aukeratumoreeginlauburu
#lauburuzalequedateencasa