Lauburuk bere azken prestaketa astea hiru entrenamendu eta bi frogarekin osatu zuen, kategoria bereko hainbat taldeen aurka neurtuz.
Asteazkenean Elorriora joan zen talde moratua, Elorrioko taldearen aurka jokatzera. Azken emaitza 3-2koa izan zen eta defentsan agerian geratu zen sentsazioa, 2.B bezalako kategoria zorrotz batean lehiatzeko oraindik lan asko geratzen zela egiteko.
Larunbatean Donostia Hiriko Torneoa jokatu zuten, non lauen arteko neurketak egin zituzten, Inter Intxaurrondo, Tafatrans eta Juventud del Círculo taldeekin batera. Moratuak etapak erretzen joan ziren partida bakoitzean, hainbat alde taktiko lantzeko beharrarekin, erasoan bereziki, talde bakoitzak defentsa desberdin bat aurkeztu zuelako. Lehenbiziko partida etxeko taldearen kontra izan zen, oso bizia; derbia zen eta nabaritzen zen. Bi taldeak hainbat hurbilketa egin bazuten ere, Inter izan zen azkenean, tantoa egin zuena, bigarren zatiaren erdialdean. Hala ere, Lauburuk ez zuen etsi eta azken segundora arte borrokatu zuen, Aitzolek honela, Andoni Carlosenaren jokaldi eder baten ostean, berdinketa egitea lortu zuelarik.
Jarraian Tafatrans taldearen kontra jokatu behar izan zuten. Partida honetan moratuek, nafarren defentsa ordenatu baten aurrean, baloiaren jabetza mantenduz egin behar izan zuten lan. Ateraino makina bider iritsi baziren ere, ez zuten tantoa egitea lortu eta neurketa hutseko berdinketarekin amaitu zen.
Azken partidan, Burgosko taldearen kontra jokatzea tokatzen zen, jada lortutako garaipenei esker, torneoko txapelduna zena. Neurketa honetan jabetza Burgoskoek izan zuten, baina nagusitasun horrek ez zien, hala ere, aukera handirik eman, gehienbat, moratuek defentsa oso ongi landu zutelako, honela Gaztelakoen jokoaren progresioa ekidinez. Azken minutuetan Lauburuk bere irabazle gena atera zuen bosteko jokoarekin eta partidaren azken unetan jaso zuen saria, Andoni Carlosenak lagunduta, Javi Saldisek tantoa egin eta markagailua 1-0 jarri zuenean.
Donostiako torneoan parte hartu ostean, Lauburuk entrenamenduen azken asteari ekingo dio, Sala Quinto aragoiar taldearen kontra ligari hasiera eman aurretik. Belabietan izango da larunbatean 18:30ean.
Lau aste hauetan taldea gehitzen ari da eta entrenatzailearen aldaketak zein lantaldearen berrosatzeak sortutako zailtasun logikoak atzean utzi ostean, azken entrenamendu aste hau asmo zehatzekin hartuko du, hau da, larunbatean lehiatzeko bermearekin iristea afizioari lehenbiziko poza emateko. Belabietan espero zaituztegu: ez ahaztu LARUNBATEAN 18:30ean.
GOAZEN LAUBURU!!!