Areto futboleko arratsalde eta partida ikaragarria Belabietan bizitakoa, bi lehiakideek joku ona eta ikuskizun paregabea eskaintzen zutelarik. Lauburuk bere aukera guztiak jokatu zituen eta, azkenean, defentsa on bati esker eta azken txistua entzun arte sufrituz, garaipena lortu zuen.

Partidaren hasieratik, jokuko intentsitatea beste arratsalde batzuetakoa baina handiagoa zela ikusi zen. Lehen minutuetan, Lauburu maiztasun gehiagorekin iritsi zen Gomezek defendatutako palentziarren atera, bai joku zuzenaren edota estrategiazko jokaldien bidez. Modu horretara, 1-0 markagailua iritsi zen, Zumetak baloi luze bat kontrolatu eta, ia angulorik gabe, baloia sare-hondoraino askatu zuenean. Handik gutxira, baloia presioko lehen lerroan lapurtuz, gola lortzeko beste aukera garbi bat izan zuen Oihanek. Guardok baloiaren edukitza menperatzen bazuen ere, kanpotik egindako jaurtiketekin bakarrik egiten zuen min. Lehen ekintza honen erdialdera, ibartarren presio irteera batean, Aitzolek baloia Daniri defentsaren atzetik zintzilikatu eta honek Gomez garaitu zuen altura erdira egindako jaurtiketa ikaragarri baten bidez. Momentu horretan, aurkariek “haragi guztia erretegian jarri” eta Lauburu bere kantxan sartzea lortu zuten, bereziki, jokalarien kalitateari esker. Modu horretara, Chochyk, Endikarekin izandako eskuz eskuko batekin, sarera eramatea lortzen ez zuela jakinarazten zuen, etxeko atezaina lurrean utzi ondoren. Handik gutxira, Ibarrako arean galdutako baloia sarera bultzatuz, Guardoko goleatzaileak ez zuen barkatu eta 2-1eko markagailua lortu zuen. Piparreroak partidara eutsi ziren defentsa goraipagarri bati esker. Gainera, hirugarren bat igotzeko aukera ere izan zuen Oihanek, talde guztiaren jokaldi estrategiko paregabe baten ostean. Horrela, indar handiz erretiratzen ziren bi taldeak.

Aldageletako egonaldiak ez zuen egoera aldatu, bi aldeek gola bilatzeko jarrera irmoa hartu baitzuten. Guardok jabetza luzeekin egiten zuen min, baita bere jokalari hoberenen 1x1a bilatuz ere. Lauburuk, bitartean, kolpeak lapurketa eta trantsizio azkarrekin bueltatzen zituen. Eta horrela iritsi zen 3-1a markagailura. Zumeta eta Antxonek baloia pista erdian lapurtu eta bi pareta asmatu zituzten, tolosarra Palentziako atezainaren parean jarriz eta baselina batekin hura gaindituz. Nola edo hala, errenta hori defendatzea tokatzen zen. Eta horrela gertatu zen, moreek lan-jantzia jarri eta aurkariaren erasoak eutsi zituzten. Azken 5 minutuetan, Eloy Alonsok 5eko jokuaren alde egin zuen apostu. Dena den, soilik azken minutuan lortu zuten anotatzea, Juanluk distantziak mugatzea lortzen zuelarik kanpoko jaurtiketa baten bidez. Momentu horretatik aurrera eta partidaren amaiera iritsi arte, Lauburuk defentsan sufritzen jakin izan zuen, azken txistuaren ondoren zorionez betetako altxorra izango zena defendatuz.

Beste garaipen bat Belabietan eta beste hiru puntu Ibarrako markagailura igotzen direnak. Jardunaldiko emaitzekin, hiru puntu horiek Lauburu sailkapeneko buru izatea ahalbidetu eta taldearen hobekuntza baieztatzen dute. Era berean, gertakizun handiz betetako astea duten jokalariei konfiantza emateko ere balio dute. Asteartean (azaroak 12), kopako kanporaketa jokatuko dute bigarren mailan jolasten duen Colo Colo-ren aurka eta hurrengo larunbatean, berriz, ligako 10.jardunaldia Tafatrans-en aurka, zeina, talde ibartarretik soilik bi puntura dagoen eta, beraz, sailkapeneko lehen postuetan kokatzen den.

Atsedenaldiko zozketan, bazkide saritua Oskía Urdangarín izan zen. Saria: DANON TXOKOAn bi pertsonentzako afaria. Zorionak!!!

Gogoan izan harpidedunen kanpainak irekita jarraitzen duela 2019-20 denboraldian gure talde morea ikusi eta animatzeko. Aukeratu MORE, aukeratu LAUBURU!!!!

GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Antxon, Andoni, Javi Saldise eta Zumeta (2).

Horiez gain:  Beñat, Aitzol, Dani G. (1), Oihan, Juaristi eta Aierbe.

DEPORCYL GUARDO FS: Gómez, Rober, Iván, Joselu (1) eta Chochy (1).

Horiez gain: Mike, Joni, Albert, Christian, Abraham eta Edu.

TARJETA HORIAK:

LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan eta Andoni

DEPORCYL GUARDO FS: Joni, Iván eta Edu.

GOLAK

1-0 MIN 06 ZUMETA
2-0 MIN 12 DANI GARCÍA

2-1 MIN 14 CHOCHY

ATSEDENALDIA

3-1 MIN 29 ZUMETA

3-2 MIN 39 JOSELU

ARBITROAK 

Fernando Otamendi Lascarro  (Comité Navarro) 

Manuel Pérez Werner (Comité Navarro)

KRONOMETRATZAILEA

Daniel Dos Anjos De Célis (Comité Guipuzkoano)