Ibartarrek 5-4 galdu zuten Gurpea Xotaren aurka. Lehenengo zatia nahiko txarra izan ondoren, bigarrengoan iritsi zen oldarraldia baina ez zen nahikoa izan ongi antolatutako Xota B garaitzeko.

Norgehiagokaren hasieran Mikelen jokalariak ez zuten asmatzen ez defentsan ezta erasoan ere. Bertakoak maila handiagoa erakusten zuten eta aukera guztiak ere beraientzat ziren. Horrela, Andonik lehenengo gola sartu zuen partiduaren 3. minutuan.

1-0 eta partiduak berdin jarraintzen zuen, Lauburu berdinketaren bila zebilen baina Xotakoek aukera garbiagoak izaten jarraitzen zuten. Minutuak aurrera eta markagailua lehengoan, 15. minutuan Txipik maisu-laneko jokaldi baten ondoren berdinketa lortu zuen arte.

Hala ere, pozak ez zien denbora luzez iraungo piparreroei, izan ere, minutu bat beranduago Xotak markagailuan 2-1 jarri baitzuen, Oihanek bigarren zutoinean egindako erremate batekin. Lehenengo zatia amaitzeko 3 minutu besterik falta ez zirela, 3-1ekoa etorri zen, eta gol horrekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian Laburu bizkorrago ikusten zen, Diestroren mutilak partidua gidatzen zuten eta aukerak iristen hasi ziren. Bederatzigarren minutuan 3-2koa iritsi zen Unairen eskutik eta markagailua estu hartu zuten berriro. Hurrengo minutuetan bisitariak saiatu ziren markagailuan tantoa egiten baina Xotakoen kontraeraso baten ondoren 4-2koa iritsi zen.

Partidua amaitzeko 6 minutu falta zirela Lauburuk atezain-jokalariaren apustua egin zuen eta 4 minutu falta zirelarik Aitzolen golak 4-3 jarri zuen markagailua, geroxeago kaleratua izan zen aurkari bati atzetik egindako sarrera batengatik. Ibartarrak kopuruz gutxiago ziren eta beraiena babesten zuten baina baloia lapurtzea lortu zuten eta Unaik penaltia ez zuen barkatu 4-4ko berdinketa lortuaz.

Partiduaren azken minutuetan nafarren entrenatzaile, Alfredo Hualdek, norgehiagoka irabazteko helburuarekin atezain-jokalaria atera zuen. Bertakoek ibartarrak estutu zituzten eta bi minutu besterik falta ez zirenean Andonik azken gola sartu zuten Xotari garaipena emanaz. Lauburu atezain-jokalariarekin saiatu zen azken momentuetan baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta partida 5-4 amaitu zen.

078-3

Los ibartarras salieron derrotados por 5 goles a 4 de la cancha de Gurpea Xota. Después de una mala primera mitad, llegó la reacción en la segunda, pero no fue suficiente ante un buen plantado Xota B.

El encuentro comenzaba con los de Mikel algo imprecisos tanto en defensa como en ataque. Los locales eran superiores, y las ocasiones eran para ellos. Así, en el minuto 3 de partido Andoni inauguraba el electrónico tras culminar una buena contra de los navarros.

Tras el 1-0, el partido seguía en la misma tónica, Lauburu subía a por el empate, pero Xota gozaba de las más claras ocasiones en rápidas transiciones. Los minutos pasaban y el marcador no se movía, hasta que en el minuto 15 Txipi hacía el empate tras rematar una magistral jugada de estrategia.

La alegría no les duraba mucho a los piparreros, ya que un minuto más tarde Xota ponía el 2-1 en un remate de Oihan en el segundo palo. Quedaban 3 minutos, y todavía Lauburu encajaba el 3-1 con el que se llegaba al tiempo de descanso.

La segunda mitad comenzaba con un Lauburu más entonado, los de Diestro manejaban el partido y las ocasiones comenzaron a llegar. En el minuto 9 de la reanudación, Unai ponía el 3-2 en una rápida transición y volvía a apretarse el marcador.

En los minutos siguientes los visitantes seguían intentando poner las tablas en el luminoso, pero era Xota quien hacía el 4-2 en otro contraataque.

Quedaban 6 minutos para el final y Lauburu apostaba por el cinco para cuatro. La decisión daba sus frutos a falta de 4 para el final, en unos locos minutos. Aitzol hacía el 4-3, y un minuto más tarde era expulsado tras una entrada por detrás a un contrario. Los de Ibarra quedaban en inferioridad numérica durante 2 minutos, se defendían con uñas y dientes, pero supieron robar una pelota y lanzar un rápido contragolpe que terminaba en penalty, Unai no perdonaba y ponía el empate en el electrónico.

Quedaban 4 para el final y el míster de los navarros, Alfredo Hualde, fue a por el partido y salió con portero jugador. Los locales embotellaron a los de Ibarra, y a falta de 2 minutos para el final Andoni hacia el gol que volvía a poner en ventaja a Xota. Lauburu lo intentó con el cinco para cuatro en los últimos instantes, pero el marcador no volvería a moverse y se llegaba al final con el 5-4.