Intentsitate handiko partida izan zen, igandean Elgoibarko IMH eraikinean jokatutakoa; kantxan nagusitu zen parekotasunarekin batera, intentsitatearen tonika gailendu zen norgehiagoka guztian zehar. Markagailua ez bazen mugitu, Zuhaitz eta Endika, ibartar atezainen lanarengatik izan zen neurri handi batean, Debabarrenak bere eraso-jokoan egindako makina jaurtiketa alderatzen jakin izan baitzuten.

Lehenbiziko zatian etxeko taldeak pista erditik urrunagoko defentsarekin probatu zuen, ongi landutako bakarkako defentsa aldaketekin erabiliz; Lauburuk berriz, bere euste-lerroa marra banatzailearen inguruan finkatu zuen, eta handik aurrera, bakarkako defentsa landu zuen. Partidaren pisua eta arrisku sentsazio handiagoa norgehiagokaren zatirik luzeenean etxeko koadroari egokitu zitzaion. Hala ere, Lauburuk, bere defentsa lan bikainarekin jakin izan zuen hori arintzen.

Jokoaren lehenbiziko minutuetan Debabarrenak distantzia erditik egindako jaurtiketekin amaitu zituen sortutako arrisku egoera batzuk, eta hauek gainditu ondoren, ibartarrak kantxan egokitzen hasi ziren, Jota Arreguik gidatutakoen defentsa-lanak aurreikusiz. Minutu hauetan Ibarrakoek hainbat egoera izan zituzten erasoan baina benetako arrisku-egoerarik sortzen asmatu gabe. Aurrerapen honi Debabarrenak bere defentsan egindako aldaketa batekin erantzun zion, bakarkako defentsarekin hasi zirelarik. Aldaketa honekin parekotasuna iritsi zen berriro eta lehenbiziko zatia arrisku-egoera garbirik gabe amaitu zen.

Bigarren zatia berdintsu hasi zen, bi taldeak beren defentsa gailendu nahian, eta baloiaren jabetza etxeko taldearen esku denbora gehienean; Lauburuk defentsan indartzen jakin zuen, behar zenean sufritzen ere bai, eta horrek partidaren amaierara irabazteko aukera handiekin iristeko aukera eman zion.

Ez ziren aukera garbi asko egon bigarren zati honetan, baina IMH-ko harmailetan golaren zirrara sentiarazi zuten hainbat jokaldi amaiera bai, Endikak eta ibartar defentsak ekidin zituztelarik guztiak. Asier Aierberen ekarpena azpimarratu nahi dugu; lehenbiziko urteko jubenila izanik, jokoaren minutu luzeetan jolastu zuen defentsarako gaitasun handia erakutsiz, baita tentsio handiena zegoen momentuetan ere. Talka Debabarrenaren aldeko aukera garbi baten ostean amaitu zuen: 25 segundo faltan eta 10 metrotik egindako jaurtiketa Endikaren atearen zutoina ukituaz pasa zen. Azkenik, azpimarratzekoa izan zen, norgehiagokan zehar gailendutako kiroltasuna; lehia intentsitatearekin eta joko garbiarekin bideratu baitzen.

Laburbilduz, partidak irakurketa baikorra egitea eskatzen du, lan serioa eta ordenatua egin zelako; bisitarien azalean, berezko merituz lortutako postu gorenetan dagoen taldeari aurre egiteko balio izan zuen partidak. Orain gure lan-ildoan jarraitzea tokatzen zaigu, horrelako norgehiagoketara benetan irabazteko asmoekin joateko. Puntu honek aurrerapauso txiki bat suposatzen du eta honen ondoren Belabietan atzoko emaitza berrestea tokatzen da, Alfaroko Graccurrisen aurka garaipena lortuta. Aste honetako jai-eguna direla eta, aste bitxia izango da datorren hau, baina Lauburuk, Alfredo Hualdek gidatuta, astearte arratsaldez entrenatuko du, ohiko ordutegian eta ostegunean berriz, goizez. Klubetik Graccurris taldearen aurkako partida ikusgarriaz gozatzeko deialdia egiten diogu afizioari. GOAZEN LAUBURU!!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK
DEBABARRENA CONCEPTO EGILE: Mikel, Asier, Gabriel, Mikel eta Xabier. Montxi, Cristian, Javi eta Oierrek ere, jolastu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Carlosena, Andoni Zumeta, Xabi eta Agus. Aitzol, Nourdine, Javi Saldise, Garmen, Asier Aierbe eta Endikak ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Endika, Andoni Zumeta, Aitzol eta Joseba Balerdi (bi aldiz) (LAUBURU K.E. IBARRA).
EPAILEAK
Iker, De la Hoz Escudero (Euskal Komitea, Bizkaiko Territoriala)
Imanol, Egia Etxearte (Euskal Komitea, Bizkaiko Territoriala)
KRONOMETRATZAILEA
Dani, Dos Anjos De Celis (Euskal Komitea, Bizkaiko Territoriala)

2b8j29-txikitutaPartido de mucha intensidad el que se ha podido contemplar en la mañana de hoy domingo en el IMH de Elgoibar. Intensidad que, junto con la igualdad que ha reinado en la cancha, ha sido la tónica dominante del choque. El hecho de que el marcador haya permanecido inalterable, se ha debido en gran medida, al acierto de los porteros piparreros, Zuhaitz y Endika, a la hora de solventar los múltiples disparos en los que el Debabarrena ha fundamentado su juego de ataque.

La primera parte comenzaba con el conjunto local defendiendo algo más allá de la media pista, utilizando su trabajada defensa individual con cambios, mientras que el Lauburu ubicaba su línea de contención a la altura de la divisoria, ejerciendo a partir de ahí una defensa individual. El peso del partido, y la sensación de mayor peligro, ha correspondido al cuadro local en la mayor parte del encuentro, hecho que ha sido contrarrestado acertadamente con un buen trabajo defensivo por parte del Lauburu.

Superados los primeros minutos de juego, en los que el Debabarrena generó peligro con acciones que finalizaban en disparos de media distancia, el cuadro piparrero ha comenzado a asentarse sobre la cancha y a leer de manera más acertada la defensa que planteaban los dirigidos por Jota Arregui. En estos minutos, los de Ibarra han llegado a generar varias superioridades en ataque que finalmente no han logrado convertir en verdaderas acciones de peligro. Este avance territorial ha sido respondido por el Debabarrena con un cambio en cuanto a su defensa, pasando ésta a ser puramente individual. Este cambio propiciaba que se reinstaurara la tónica de igualdad, y que el primer tiempo finalizara sin claras ocasiones de peligro en ninguna de las dos porterías.

La segunda mitad ha comenzado de igual manera, con ambos conjuntos imponiendo su defensa, en un partido en el que la tensión y emoción lo ponían la rivalidad y lo incierto del resultado. En este segundo acto, el dominio del balón por parte del equipo local ha sido algo más plausible, ya que el esférico ha estado bajo su control la mayor parte del tiempo. Sin embargo, el conjunto lauburutarra ha sabido hacerse fuerte en la contención, sufrir cuando tocaba hacerlo, y eso le ha permitido llegar al final del choque con serias opciones de victoria.

No se han contabilizado ocasiones realmente claras en este segundo periodo. Sí en cambio varias finalizaciones exteriores que han llevado el `UY´ a las gradas del IMH, solventadas con acierto todas ellas por Endika y la defensa piparrera. Destacar la aportación realizada por Asier Aierbe, juvenil de primer año, que ha participado en muchos minutos del juego demostrando sus dotes defensivas cuando más tenso estaba el partido. El choque ha finalizado con una clara ocasión a favor del Debabarrena, al disponer a falta de 25 segundos de un tiro de 10 metros que ha salido rozando el poste de la meta de Endika. Por último, señalar que la deportividad ha imperado a lo largo de todo el encuentro y que la rivalidad ha sido siempre encauzada a través de la intensidad y el juego limpio.

En conclusión, partido que ofrece la lectura positiva de haber realizado un trabajo serio y ordenado, que ha valido para hacer frente, como visitantes, a un gran equipo que ocupa la parte alta de la clasificación por méritos propios. Por lo demás, toca concentrarnos en la línea de trabajo que nos permita seguir acudiendo a estos choques con aspiraciones reales de victoria. Tras el pequeño paso adelante que supone este punto, toca refrendar en Belabieta el resultado de hoy con una victoria con el Graccurris de Alfaro. En una semana un tanto atípica por los festivos que plantea el calendario, el Lauburu se entrenará, a las órdenes de Alfredo Hualde, el martes a la tarde, en horarios habitual, y el jueves a la mañana. Desde el club hacemos un llamamiento a seguir disfrutando de este magnífico bloque, en el que será un partido vistoso ante un buen equipo como es el Graccurris. GOAZEN LAUBURU!!!!  

DETALLES DEL PARTIDO 
DEBABARRENA CONCEPTO EGILE: Mikel, Asier, Gabriel, Mikel y Xabier. También jugaron: Montxi, Cristian, Javi y Oier.
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Carlosena, Andoni Zumeta, Xabi y Agus. También jugaron: Aitzol, Nourdine, Javi Saldise, Garmen, Asier Aierbe y Endika. 
TARJETAS AMARILLAS: Endika, Andoni Zumeta, Aitzol y Joseba Balerdi (Doble Amonestación) (LAUBURU K.E. IBARRA).
ARBITROS 
Iker, De la Hoz Escudero (Comité Vasco, Territorial Vizcaína) 
Imanol, Egia Etxearte (Comité Vasco, Territorial Vizcaína) 
CRONOMETRADOR 
Dani, Dos Anjos De Celis (Comité Vasco, Territorial Guipuzcoana)