Gaur osteguna, Lauburuko zenbait jokalari Extremadurara bidaian doaz 16 eta 19 urtez azpiko Euskadiko selekzioekin, areto-futboleko Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketaren aurreko fasea jokatzera.
Alde batetik, 19 urtez azpiko selekzioari dagokionez, klubeko Ohorezko Jubenil Mailan jokatzen duten Álvaro Alonso eta Oier Goikoetxea izan dira deituak. Bestalde, 16 urte azpiko selekzioaren kasuan, Eñaut Gil, Bari Abarchih, Iker Sánchez eta Marcos Alonso kadeteak izan dira deituak. Azken hauek Ohorezko Jubenil Mailarekin entrenatzen dute eta, beharren arabera, talde honekin edo Gipuzkoa mailan lehiatzen den taldearekin jokatzen dituzte partidak.
Txapelketako partidak urtarrilaren 17tik 19ra jokatuko dira Udal Pabilioian eta baita Extremadurako Antonio Jara Pabiloian ere. Euskadiko Selekzioaz gain, Galiziakoak, Extremadurakoak eta Melillakoak ere hartuko dute parte. Ostiraletik igandera bitartean, egunero 4 partida jokatuko dira. Ostiralean Galiziako selekzioaren aurka lehiatuko dira bi kategoriak; 16 urtez azpiko selekzioak 10:30ean eta 19 urtez azpikoak 12:30ean egingo duelarik. Halaber, txapelketako gainerako egunetan, ordutegi horri eutsiko zaio; larunbatean Extremaduraren aurka eta igandean Melillaren aurka jokatuko dutelarik.
Kategoria horretako jokalariak prestatzeko eta garatzeko klubean oso positiboki baloratzen den esperientzia nabarmena da hau. Urtetik urtera, hainbat jokalari sartzen dira euskal selekzioetan eta, beste erkidegoen maila ezagutzeaz gain, beste maila batzuetako jokalari zein selekzioei aurre egiteko aukera ematen zaie. Izan ere, horiek maila altuagoan egon ohi dira eta hori ikasketa-master bihurtzen da euskal jokalarientzat.
Aurten, Lauburu izango da aipatutako bi selekzioetara jokalari gehien eramango dituen kluba. Horrek bereziki harro sentiarazten gaitu erakunde gisa eta oinarriaren alde egiten jarraitzera bultzatzen gaitu; bereziki klubaren arrakasta kolektiboaren funtsezko zati diren teknikarien alde.
Klubetik gure babes guztia helarazi nahi diegu abentura honetan bi selekzioei eta, bereziki, gure jokalariei eta sperientziaz ahalik eta gehien goza dezaten espero dugu.
AUPA LAUBURU!!!!