Piparreroen azken irteera berdinketarekin amaitu da, Zaragozan. Orain, Ibarrak bere kabuz lortu beharko du zazpigarren postuan mantentzea. Ohikoa den bezala, ibartarrak lantaldean baja ugarirekin egin behar izan die aurre partidari, aulkitik hasita, izan ere, Juanan Rodriguezek Mikel Diestro ordezkatu baitu, azken hau, emakumezkoen selekzioa zuzentzeko deitua izan delako. Juananen mutilak, ordea, ez ziren denbora pasatzera joan eta irabazteko gogoa erakutsi zuten.

Menderatzeari dagokionez, bi taldeak berdintsu hasi ziren, laster izan zituzten, gainera, markagailua irekitzeko gol-aukerak. Bi aurkariak eraso-trantsizioak egiten zituzten baina atezainen lan bikainak partidako aukera guztiak zapuzten zituen. Hiru hilabetez jokatu gabe egon ostean, Joseba Balerdiren itzulera azpimarratzekoa da. Atsedenaldirako bost minutu falta zirela, baloia ateratzean egindako oker bat medio, aragoiarrak, Hectorren bidez, lehendabiziko tantoa egin zuten. 1-0ekoarekin atsedenaldira joan ziren.

Bigarren zatian, piparreroak defentsan indartu ziren, trantsizioan arin irteteko. Lan onak izan zuen saria: Xabik Ioritzi baloia eskura utzi eta honek, atera sartu zuen. Banako berdinketa markagailuan eta oraindik 17 minutu aurretik. Baloiaren jabetza etxekoentzat bazen ere, aukera garbienak bisitariek izan zituzten. Minutuak aurrera joan ahala, nekea jokalariengan eragiten hasi zen. Juananek, urteetako esperientzia agirian utziaz, atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen, taldeak arnasa hartu zezan. Azkenean, hala ere, bi taldeak berdinketarekin etxeratu behar izan zuten eta Quinto de Ebro pabilioian bildu ziren ikusleen txaloen artean agurtu ziren.

Berdinketa honekin, ibartar taldea taularen zazpigarren postuan kokatzen da, eta beren esku dago postu hori, azken jardunaldian ere, bere horretan mantentzea. Datorren larunbatean ibartarrak afizioaren aurrean agurtuko dira, Gasteizko Aurrera taldearen aurka jokatuko duten partidan. Bi taldeak zazpigarren postua dute jokoan; denboraldia amaitzeko euskal derbia ikusgai.

IMG_0339-2

La última salida del conjunto piparrero se salda con un empate en tierras zaragozanas. De esta forma Ibarra depende de sí mismo para obtener el séptimo puesto. Tal y como viene siendo habitual, la escuadra piparrera afrontaba el partido con numerosas bajas. Empezando desde el banquillo, Juanan Rodríguez suplía la baja de Mikel Diestro por su convocatoria con la selección femenina. Los chicos de Juanan sin embargo, no fueron a pasar la tarde y demostraron la ambición para llevarse el partido.

El partido empezaba sin dominio claro de ninguno de los dos equipos, que pronto disponían de ocasiones para inaugurar el marcador. Ambos equipos gozaban de transiciones ofensivas, pero el buen hacer de los porteros desbarataban las diferentes ocasiones del partido. Cabe destacar la vuelta de Joseba Balerdi después de estar en el dique seco durante tres meses. A falta de 5 minutos para el descanso, un error en la salida del balón propiciaba el gol del conjunto aragonés por parte de Héctor. Con un 1-0 en el marcador los dos equipos se dirigían a los vestuarios.

Tras la reanudación, el conjunto piparrero se hacía fuerte en defensa para salir rápidos en transición. Gracias al buen hacer de los piparreros, Xabi le dejaba en bandeja el esférico a Ioritz para que este definiera con gran sutileza delante del portero. Empate a uno en el marcador y 17 minutos por delante. Aunque la posesión era del conjunto de casa, las oportunidades más claras las tuvo el conjunto visitante. Según avanzaban los minutos, el cansancio hacia mella en los jugadores. Juanan optó inteligentemente demostrando sus años de experiencia por sacar portero jugador para oxigenar el equipo. Al final los dos equipos tuvieron que conformarse con el empate y se despidieron ovacionados por el público que se reunió en el pabellón Quinto de Ebro.

Con este empate el conjunto piparrero se sitúa en la tabla en la séptima plaza que depende de ellos mismos para mantener esa posición en la última jornada ante el Aurrera de Vitoria. El sábado que viene Lauburu se despedirá delante de su público donde los dos equipos lucharán por la séptima plaza. Derbi vasco para finalizar la temporada.