Pasa den asteazkenean Jubenil Ohorezko Mailako jokalari eta teknikoek gure babesle den MAHALA Baserriko Produktuak-en instalazioak bisitatu zituzten. Jokalariek produktu ezberdinen fabrikazio prozesua ikusteko eta instalazioak barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Gainera, gure babesleak etxeko produktuen saski bana oparitu zien bakoitzari, produktu ezberdinak dastatu ahal izateko. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztiagatik eta baita denboraldi guztian zehar eskainitako laguntza eta babesagatik.

Mahalari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta eskaintzen dituzten produktuak ezagutu nahi badituzu, sar zaitez bere Facebook-ean. Egin KLIK!