Asteburu honetan, Madrilera bidaiatuko dugu mailara igo berri den Futsal Villaverde taldearen aurka lehiatzeko. Belabietatik garaiz irten, bidean bazkaldu, eta asmoa da atseden hartzeko denborarekin iristea gure helmugara, horrelako bidaia luze baten ondoren garrantzitsua baita.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 11. postuan dago 22 puntu pilatuta. 7 partida irabazi, 1 berdindu eta 10 galdu ditu, eta bere estreinaldia oso ona izan ez bazen ere, egoera iraultzen hasi da. Izan ere, ezin dugu ahaztu madrildarren aurka jokatu genuen lehen partidan izugarri kostatu zitzaigula garaipena lortzea eta euren 5eko jokoari aurre egitea.

Zentzu horretan, gure entrenatzaileak oraingoan ere gogoratu nahi izan du “oso partida zaila” izango dela. Beraz, dena hain zaila izan ez dadin, gure jokalari guztiak deitu ditu, Ilias eta Eric izan ezik. Iliasek min hartuta jarraitzen du eta, jada ofizialki iragarri genuen bezala, Eric baja izango da denboraldi osorako. 

Helburua argi dago eta, errepikatu behar ez diren arrazoi askorengatik, garrantzitsua da hura ez ahaztea. Gainera, beste jardunaldi batez, mantendu egin da sailkapeneko berdintasuna eta, galduz gero, San Juanek eta Zierbenak aurrea hartzea eta 2 postu jaistea arriskatzen gara. Hala ere, ez da nahikoa gauzak argi izatea: martxan jarri behar da, arriskatu egin behar da eta ekintza bakoitzean dena eman behar da.

GOAZENNNNN!!!!!