Bihar (Zubirin, 16:30ean) Nafarroako CD Ibararteren aurka jokatuko dugu Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion partida. Horrekin lotuta, lehen itzulia bukatzeko beste bost bakarrik falta direla kontuan hartuta, mentalki indartsu mantentzea besterik ezin dugu izan buruan. Helburua da ez desbideratzea iraileko asteburu hartatik aurrera ahalegin handiarekin sortu dugun bidetik.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 12. postuan dago 9 punturekin, 2 garaipen, 3 berdinketa eta 4 porroten ostean. Datu horien artean, San Juanen etxean 1-1 berdintzetik datozela azpimarratu behar dugu, lan ona egitearen isla baita halako pista zail batean puntu bat lortzea. Era berean, gogora dezagun iaz oso neurketa gogorrak jokatu genituela guk geuk Zubiriren aurka eta, batez ere etxean, oso talde indartsua direla, asko estutzen dutela eta zaleen laguntza handia dutela. Pistan egin ohi duen hotzak ere kezkatzen gaitu nolabait, baina espero dugu hori arazo ez izatea gure jokalarientzat.

Beraz, beste erronka bati heldu behar diogu asteburuan, eta, Oscar izan ezik, jokalari guztiak izango ditugu horri heltzeko prest; izan ere, dagokionez, baieztatu dezakegu Burgoskoak haustura txiki bat duela tibiaren kanpoko aldean. Jakina, gure babes osoa bidaltzen dizugu Oscar, zu noiz itzuliko zain gaude jada!!

DENA EMANGO DUGU!!! GOAZENNNN!!!!