Mahalak ligako azken neurketan Tolosako Laskorain K.E. taldearen aurka galdu zuen, lehiakortasun handiko derbi batean. Emaitzak ez zuen inolako eraginik izan bi taldeengan, ligako azken partida honetarako jada, guztia erabakita baitzegoen.

Lauburuk jokalari batzuk lehenengo taldera eraman zituenez lantalde urriarekin aurkeztu zen norgehiagokara. Neurketa Urtziren golarekin hasi zen baina Laskorainek zortzigarren minutuan, Lasaren bidez, berdinketa lortu zuen bandako sake baten ostean.

Bederatzigarren minutuan Tobik 1-2koa ezarri zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Hamaseigarren minutuan Aldalurrek berriro berdinketa ezarri zuen falta zuzen batean egindako jaurtiketa baten bidez eta 17. minutuan Lakunzak 3-2koa egin zuen talde guztiaren artean landutako jokaldi batekin. Emaitza honekin lehen zatia amaitu zen.

Bigarren zatian, partidak bere horretan jarraitzen zuen, bi taldeak intentsitate handiarekin jokatzen ari ziren eta jokoa ematen ari zirela zirudien, honelako partidetan bi talde ezagunen artean sortzen den lehia ikusita, ulertzekoa gainera.

Emaitza ez zen gehiago mugitu; eguneko alderik onena, piparreroek neurketa guztian erakutsi zuten portaera eta pistan egoten jakitea izan zen, Txubelek aurkeztu behar izan zuen lantalde urria kontuan hartuta. Orain, Euskal Kopan emango diren bi neurketa berrien zain egotea besterik ez dute, berriro neurtuko baitira Mahala eta Laskorain, Bilbon ospatuko den finalerako postu bat lortzeko.

Lauburu K.E. Ibarra, Lehen Probintzialak ostiralean irabazi egin zuen Tellatu Berri Zaldibi taldearen aurka, partida zirraragarri batean 3-2 gailenduz. Txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta ez direnean, piparreoak taulan laugarren postura igo dira eta lehenengo lau sailkatuak jokatuko duten ligako tituluaren play off-a jokatzeko postua lortu dute berriro.

Kadeteek ere irabazi egin zuten 2-4ko emaitzarekin Arizmendi Torrebaso taldea bezalako aurkari zuzenaren aurrean. Neurketa ez zen Laubururentzat ongi hasi, etxekoek 2-0ekoa egin baitzuten lehen minutuetan. Ibartar entrenatzaileak eskatutako hutsarte baten ostean, Alexek, atsedenaldira joan aurretik, 2-1ekoarekin, bien arteko aldea murriztea lortu zuen. Bigarren zatia oso borrokatua izan zen baina piparreroak hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuten 2-4ko emaitza batekin. Golegileak Alex (2), Iker eta Julen izan ziren.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak, hiru taldeen artean jokatzen ari diren finalaurrekoetan hiru puntuak irabazi zituen. Piparrerak Samaniego Orixeri, bere etxean, 1-6ko emaitzarekin gailendu zitzaien. Uzturpe Lauburu, infantilek Zarautz taldearen aurka 6-1 galdu zuten.

jDSC_0235

Derrota de Mahala en el último encuentro de liga ante Laskorain K.E. de Tolosa en un derby de mucha rivalidad. El resultado no tuvo transcendencia alguna, ya que todo estaba decidido para los dos conjuntos en este último partido de liga.

Lauburu presentaba una plantilla muy corta y dejaba para el primer equipo efectivos muy importantes. El encuentro dio inicio con un gol de Urtzi, pero Laskorain empataba el encuentro en el minuto 8 tras un saque de esquina por mediación de Lasa.

En el minuto 9, Tobi ponía el 1-2 desde el exterior del área. En el minuto 16 Aldalur ponía las tablas de un disparo de falta directa, y en el 17 Lakunza ponía el 3-2 en una jugada elaborada por todo el equipo. Con este resultado acababa la primera mitad.

En la segunda mitad el encuentro seguía en la misma dinámica, los dos conjuntos seguían con un alto grado de intensidad, parecía que el partido tenía algo en juego, y es de entender, dada la rivalidad que generan este tipo de partidos entre dos equipos vecinos.

El resultado no se llegó a mover, el comportamiento y la cabeza fría que demostró el conjunto piparrero durante todo el encuentro, y el saber estar en pista con la corta plantilla que se presentaba, fue la nota positiva del día para los dirigidos por Txubel. Ahora a esperar los dos nuevos enfrentamientos de Copa Vasca donde se volverán a enfrentar Mahala y Laskorain por un puesto en la final que se disputa en Bilbo.

Lauburu K.E. Ibarra de Primera Provincial logró la victoria el pasado viernes frente a Tellatu Berri Zaldibi al imponerse por 3 goles a 2 en un emocionante partido. A falta de tres jornadas para finalizar el campeonato, los piparreros se alzan al cuarto puesto de la tabla y vuelven a ocupar una plaza para el play off por el título de liga que disputarán los cuatro primeros clasificados.

El conjunto de los cadetes cosecharon una importante victoria a domicilio por 2 goles a 4 ante un rival directo como es Arizmendi Torrebaso. El encuentro no comenzaba bien para Lauburu, ya que los locales les endosaban un 2-0 en los primeros minutos. Tras un tiempo muerto pedido por el míster ibartarra, Alex conseguía recortar distancias antes de irse al descanso con 2-1 en el marcador. La segunda mitad fue muy reñida, pero gracias al acierto de los piparreros de cara a gol, consiguieron traerse los tres puntos para Ibarra con un resultado de 2-4. Los goleadores fueron Alex (2), Iker y Julen.

Lauburu Berastegi de categoría femenina, se adjudicó los tres primeros puntos de las semifinales que están disputando en un grupo formado por tres equipos. Las piparreras consiguieron imponerse a domicilio a Samaniego Orixe por 1-6. El infantil Uzturpe Lauburu salía derrotado de Zarautz con un resultado de 6-1.