Larunbatean Mikel Diestroren mutilek erraz lortu zuten garaipena Belabietan. Atsedenaldia 1-0rekin etorri bazen ere, bigarren zatian Sala Cadreteri ez zioten tarterik utzi eta 7-1 amaitu zen partida.

Partiduan, hasiera-hasieratik, piparreroen nagusitasuna begi bistakoa zen, parean, mailaz igo berria den eta ibartarren erasoei eutsi ezinik egon zen Sala Cadrete 2010 izan zuen. Etxekoentzat aukerak handitzen hasi ziren baina azken metroetako akatsek, 12. minutura arte markagailua geldirik eduki zuten.

Orduan iritsi zen 1-0ekoa, kantxa erditik baloia berreskuratu, Arrosek Ioritzeri bandara bidali eta gurutzatutako jaurtiketa baten bidez lortutako gola.

Hurrengo minutuetan partida modu beretsuan joan zen, ibartarrentzat aukera garbiekin eta defentsan ere erraz moldatzen zirelarik. Hala ere ezin izan zuten markagailua aldatu eta atsedenaldira 1-0rekin joan behar izan zuten.

Bigarren zatian gauzak aldatu ziren, lehenengo zatian azken metroetan ez bazuten asmatzen, bigarrenean alderantziz izan zen. Lehen minutura iritsi aurretik, Uzkudunek, jokaldi eder batekin, bigarren tantoa egin zuen eta handik gutxira, Andonik hirugarrena sartu zuen, Iraitzek kontraerasoan Garmen-i jaurtitako sake baten asistentziarekin.

Partiduan Mikel Diestroren mutilak nagusitu ziren, eta erraz iristen ziren aurkariaren atera. Horrela, bigarren zatiaren lehenengo minutuetan, Arros eta Uzkudunek laugarren eta bostgarren golak sartu zituzten, Belabietako grada jendetsua lasaituaz.

Bukaerarako 2 minutu falta zirela, Xabik seigarren gola sartu zuen trantsizio on bat medio eta segundu gutxi barru Uzkudunek 7-0 ezarri zuen markagailuan. Ibartarrak partiduaren azken segunduetan jasan zuten aurkarien gol bakarra, 7-1 eginez.

Partidu ederra eta garaipen ona Laubururentzat, lehenengo 3 puntuak lortzeak taldeari konfidantza ematen baitio laugarren jardunaldia, Santurtziren aurka indarrez jokatzeko.

078-2

Cómoda victoria de los de Mikel Diestro la cosechada el pasado sábado en Belabieta. Tras irse 1-0 al descanso, no dieron opciones a Sala Cadrete en la segunda mitad y terminaron goleando por 7-1.

El partido comenzaba con claro dominio del conjunto piparrero, enfrente, un recién ascendido Sala Cadrete 2010 que solo podía defenderse de las acometidas ibartarras. Las ocasiones comenzaron a caer para el conjunto local, pero una vez más, el poco acierto en los últimos metros hacía que el marcador no se moviera hasta el minuto 12 de partido.

Fue entonces cuando Lauburu robaba una pelota en media cancha, Arros recogía el esférico y lanzaba una contra acompañado por Ioritz, este recibía en banda, y tras un disparo cruzado, el balón tropezaba en el 11 de los locales para terminar colándose en la meta rival. El 1-0 subía al electrónico.

Los siguientes minutos seguían por los mismos derroteros, los de Ibarra gozaban de claras ocasiones y no pasaban demasiados apuros en defensa, pero no acertaban a ampliar el marcador y se fueron a los vestuarios con el 1-0.

En la segunda mitad cambiaron las cosas, si en la primera parte no estuvieron acertados en los metros finales, en la segunda paso todo lo contrario. Antes de llegar al primer minuto, Uzkudun marcaba el segundo en una gran jugada personal, y un minuto más tarde, Andoni hacía el tercero en un buen contraataque lanzado por Iraitz de un magistral saque desde la meta para Garmen que asistía con maestría.

El encuentro se ponía muy de cara para los intereses de los de Mikel Diestro que seguían dominando y llegando con claridad a la meta visitante. Así, a los 7 de la reanudación hacían el cuarto y quinto gol por mediación de Arros y Uzkudun, y ponían la tranquilidad definitiva en una poblada grada de Belabieta.

A 2 minutos para el final, Xabi ponía el sexto en el luminoso en una buena transición, y segundos más tarde Uzkudun ponía el 7-0. Los ibartarras encajaban el definitivo 7-1 a pocos segundos del final del choque.

Gran partido y buena victoria de Lauburu que se estrena en el casillero con sus 3 primeros puntos, y arma al equipo de confianza para preparar la próxima salida a tierras Vizcaínas, y disputar la cuarta jornada ante Santurtzi.