Lauburuk puntuak gehitzen jarraitzen du, nahiz eta oraingoan, Sala Quintok partidaren amaieran 1-3ko emaitza irauli eta azken 15 segundoetan lortutako berdinketarekin bi puntuek ihes egin zioten.
Lehenengo denbora nahi eta ezinezko zatia izan zen bi taldeentzako, bietako inork ez zuen-eta, izandako aukeretan gola sartzea lortu. Hori bai, aukera garbienak moreentzat izan ziren; lehendabizi Oihanek langa jo zuen korner batean, eta ondoren Adri, jokalari guztien artean egindako tiralinea jokaldi batean sareetara sartzen asmatu ez zuenean. Quintokoek ere, izan zituzten beren aukerak estrategia jokaldietan egindako urruneko tiroekin, adibidez, baina Joseba bere tokian egon zen eta hutseko berdinketa mantentzen asmatu zuen atsedenaldira arte.
Aldageletatik bueltan, ideia garbiagoekin atera zen Lauburu, aurkariaren atera arrisku handiagorekin iristen zelarik. Honela, bigarren zatiko bosgarren minutuan, talde guztiak egindako triangelukatze baten ostean, Danik pase bat jaso bigarren zutoinean eta markagailua 0-1ean ezarri zuen. Bi minutu beranduago, Oihan izan zen lehenengo lerroan ostu eta parekoa saihestuz atezaina azpitik gainditu eta 1-2koa egin zuena. Denbora asko geratzen zen oraindik eta Aragoiarrek bazuten zeresana. Lehenbizi Sergio Tomasek langara bota zuen eta ondoren Antoniok, gurutzatutako tiro bat langa joaz sareetara sartzen asmatu zuen 1-2koa eginez. Alta, talde moreak irabazi egin nahi zuen eta segidan, Danik ia angelurik gabe baloia eskuadran jarri eta 1-3koa egin zuen ibartarrentzat. 10 minutu luze geratzen ziren oraindik eta Quintokoek saiatzen jarraitu zuten, baina ez zuten lortu azken bost minutuek arte. Lehendabizi Pedro Monzón kapitainak 2-3koa egin zuen defentsa morean izandako doitze-arazo bat medio, eta handik aurrera bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuten. Ibarrakoek ongi babestu zuten atea aurkariaren erasoetatik, baina 15 segundoen faltan, defentsako beste doitze txar baten ondorioz, Jorge Royok ez zuen barkatu eta bigarren zutoinean sortutako diagonal batekin hiruko berdinketa ezarri zuen. Azkeneko jokaldian Lauburu bostekoarekin saiatu zen, baina ezin izan zuen aurreratu.
Puntu bat gehiago beraz, eta jardunaldiak emandako emaitzek ikusita, oso liga lehiakorra izango dela garbi dago, lehenbiziko 6 sailkatuak puntu bakarreko aldea besterik ez dute-eta. Datorren artean beste irteera zail bat tokatzen da, oraingoan Alicantera bidaiatu beharko du Lauburuk Ibi taldearen kontra jokatzeko. Norgehiagoka zaila, izan ere, Alzirari etxean irabazi diote eta konfiantza oso goian izango baitute.
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMOREeginLAUBURU
XEHETASUNAK
SALA QUINTO FS: Alejandro, Aitor, David, Antonio (1) eta Pedro (1)
Beste parte-hartzeak: Sergio Tomás, Jerónimo, Jorge (1), Alberto García eta Alberto Morer.
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Andoni C., Javi Saldise, Andoni A. y Beñat Aldalur.
Beste parte-hartzeak:, Aitzol, Oihan (1), Adri, Dani G. (2), Garmen eta Peña.
TXARTEL HORIAK:
Jorge eta Antonio (SALA QUINTO FS)
Aitzol (LAUBURU K.E. IBARRA)
GOLAK
0-0
ATSEDENALDIA
0-1 MIN 25 Dani García
0-2 MIN 27 Oihan
1-2 MIN 29 Antonio
1-3 MIN 30 Dani García
2-3 MIN 35 Pedro
3-3 MIN 40 Jorge
EPAILEAK
Ivan Hernández Falcato (Errioxako Komitea)
Oscar Crespo Nájera (Errioxako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Cinta Marín Pastor (Aragoiko Komitea)