Lauburuk denboraldiko hirugarren porrota jasan zuen Santurtzin 4-3 egin ondoren.

Zigor handiegia Mikel Diestroren mutilentzat Bizkaian. Kirola horrelakoa da eta askotan lan ona egitea ez da nahikoa izaten, xehetasun txikienak ere garrantzitsuak izaten dira eta kasu honetan zortea bizkaitarren aulkira mugitu zen azken minutuetan.

Indartsu hasi ziren ibartarrak, jokoa menperatzen. Seguruenik, egin zituzten partiduko minuturik onenak izan ziren. Horrela, bigarren minutuan, Andoniren asistentziarekin Unaik sarera bidali zuen baloia. Kendutako baloiekin egindako trantsizioek abantaila handitzeko aukera ugari eskeini zuten baina azken metroetako argitasun ezak markagailua mugitzea eragotzi zuen. Piparreroek faltak pilatzen zituzten heinean, etxekoek pixkanaka partiduan sartuz joan ziren eta penalti bikoitz bat medio, lehenengo zatiko azken minutuan berdintasuna lortu zuten.

Atsedenaldia iritsi zen eta emaitza bestelakoa izan behar zuenaren sentsazioa nagusi bazen ere, markagailuak 1-1 soila erakusten zuen.

Bigarren zatian paperak aldatu ziren, ibartarrak baloiak galduz eta pase onak bukatu ezinik ibili ziren, 7 minututan 4 falta pilatu zituztelarik. Santurtzik gainera, lehenengo zutoinera botatako korner batean, aurretik jartzea lortu zuen. Hala ere, zortzigarren minutuan, Cristianek berdintasunera eraman zuen berriro markagailua, Josebak sake luze batetik hasitako jokaldia borobiltzean.

Denbora aurrera zijoan eta bi taldeak nagusitasuna ezarri ezinik eta aukerak borobildu ezinik zebiltzala, 17. minutuan bertakoak berriro aurreratu ziren markagailuan, banakako ekintza on batekin. Ibarrak atezain-jokalaria atera behar izan zuen eta minutu batetara, berdintasunera iritsi ziren berriro.

Zortea, hala ere, Santurtziren alboan kokatu zen azken minutuan. Karanbola batzuen ondoren nahaspilatutako jokaldi batekin azken tantoa sartu zuten, markagailua 4-3an ezarriz. 40 segundu falta ziren eta markagailuan eragiteko aukera gehiago ez zuten izan piparreroak.

Aurkaria zoriontzea eta lanean jarraitzea geratzen zaigu. Goazen Lauburu!

030-2

Lauburu K.E. Ibarra sufrió su tercera derrota de la temporada al caer por 4-3 en Santurtzi.

Demasiado castigo el recibido por los de Mikel Diestro en tierras vizcaínas pese haber realizado trabajo suficiente para haber traído algo más, pero esto es deporte y los pequeños detalles marcan la diferencia, en este caso, la fortuna en los últimos instantes sonrió al conjunto vizcaíno.

Empezaron enchufados los de Ibarra, dominaron el juego en los primeros compases del partido, en lo que probablemente fueron sus mejores minutos. Así, en el minuto 2, Unai mandaba a la red un rechace de un gran disparo tras una buena asistencia de Andoni. Hubo ocasiones para poder incrementar la ventaja mediante transiciones tras varios robos de balón, pero la falta de claridad en los últimos metros hizo que el electrónico no se moviera. El equipo local fue poco a poco entrando en el partido a medida que los piparreros se cargaban de faltas, y así, en el último minuto del primer tiempo los locales consiguieron igualar la contienda a merced de un doble penalti.

El descanso llegaba con la sensación de que se tenía que haber llegado con otro resultado, pero lo cierto era que el marcador reflejaba un 1-1.

En el segundo tiempo cambiaron las tornas y los de Santurtzi parecían más entonados. Los ibartarras no conseguían entrelazar buenos pases y las constantes pérdidas de balón propiciaron que el equipo acumulara 4 faltas en apenas 7 minutos. Santurtzi, además, consiguió ponerse por delante tras un córner sacado al primer palo. Cristian, sin embargo, conseguía igualar la contienda en el minuto 8 tras materializar una jugada iniciada por Joseba con un saque en largo.

Transcurrían los minutos sin que ninguno de los dos equipos consiguiera imponer su ritmo ni materializar sus ocasiones hasta que en el 17 los locales se volvían a adelantar en el marcador tras una buena acción individual. Al Ibarra le toco jugársela con el 5 para 4, y un minuto después, conseguía empatar de nuevo el partido tras una buena salida de presión.

La fortuna, sin embargo, estuvo del lado Santurtziarra que en el último minuto y en una jugada embarullada tras varias carambolas conseguía poner el que a la postre sería el definitivo 4 a 3 en el luminoso. Tocaba remar otra vez a contracorriente, pero quedaban apenas 40 segundos y esta vez el marcador no se movió.

No queda otra que felicitar al rival y seguir trabajando. Goazen Lauburu!