Gure taldeak larunbatean jokatu zuen atzeratuta gelditzen zitzaion partida bakarra, Ligako hirugarren jardunaldiari zegokiona. Aurkari bezala, Auzoak de Zierbena taldea, errebantxarako gogoz etortzea espero zena, ibartarrek beren etxean 2-7 irabazi ostean.

Markagailua estreinatu eta atsedenaldira aurretik

Partida Zumeta, Iñigo, Antxon, Juaristi eta Peñarekin hasi zen. Azken honi dagokionez, gogotsu itzuli zen bere atea defendatzera denbora luze batez jokatu gabe egon ondoren. Hasiera oso ona izan zen gure taldearentzat; izan ere, markagailua 1:30ra baino ez zuten estreinatu, Antxonek Iñigoren baloia hegaleko sake batetik jaso ondoren egindako golari esker. Horrekin, intentsitateak gora egin zuen eta bisitariak presio handia egiten hasi ziren. Bi taldeen lehen faltak ere iritsi ziren. Bitartean, baloiak oso azkar mugitzen jarraitzen zuen. Horrela, atsedenaldirako 12:48ren faltan, Zumetak 2 eta 0-ekoa jarri zuen, eskuadratik izugarrizko gola sartuz. Horren ostean, aurkariak hirugarren falta egin zuen, gureak erasoan gelditu nahian. Hala ere, eta partidaren erdialdera iristeko 9:20 falta zela, Juaristik area erdian Antxonen baloia jaso eta 3 eta 0-ekoa igo zuen.

Emaitza ikusita, bisitariek hutsartea eskatu behar izan zuten, atsedenaldira iritsi baino lehen aldeak murriztu ahal izateko. Behin baino gehiagotan saiatu ziren, baina, 5:45en faltan, gure taldea zen bere bosgarren falta igotzen zuena. Horrek betikoa eragiten zuen: lasaitzeko eta kontu handiz ibiltzeko beharra. Seigarren bat egiteak eta bisitariari penalti bikoitz batetik gola sartzeko aukera emateak jokoa erabat ezegonkortu zezakeen. Hala ere, minutura, Zierbenak ere bosgarren falta egin zuen. Hortaz, arrisku egoera berean egonik, inorrek ez zuen arriskatu nahi izan eta, beste aldaketarik gabe, 3 eta 0-eko emaitzarekin iritsi ginen lehen zatiaren amaierara. 

Guztientzako aukerak bigarren zatian

Bigarren zatia Raid, Juaristi, Zumeta, Alvaro eta Jorgerekin hasi zen. Zierbenak lehen segundotik presio handia egiten zuen bitartean, gu aldeak handitzen saiatu ginen. Aukera ona izan genuen Alvaroren lapurreta baten ondoren 3×2-ko eraso batean. Dena den, gure gogoz kontra, baloiak ez zuen sartu nahi izan. Bizkaitarrek ere aukera nabarmenak izan zituzten, baina ez zuten lortzen jokaldiak amaitzea; baloi guztiak kanpora ateratzea lortu bait zuen gure taldeak. Horrela, amaierarako 13:46 falta zirenean, Antxonek 4 eta 0-ekoa jarri zuen kontraeraso batean. Handik 5 minutura, 8:22ren faltan, bizkaitarrek espero zuten gola iritsi zen (4-1). Ondoren, aurretik 6 minutu luze izanda, Zierbenak 5-eko jokoaren alde egin zuen eta gu berriro jarri ginen 5 faltarekin. Arrisku egoera bera eta horri eutsi ahal izateko indar mentalez betetako jarrera bera. Horren aurrean, talde bisitariak 5-eko jokoa mantendu zuen ia partidaren amaierara arte. Bigarren gola sartzeko aukera izan zuten penalti bikoitz batean, baina ez zuten asmatu. Aurrerago, amaierarako 3:13ra, Juaristik 5 eta 1-ekoa jarri zuen une erabakigarri batean.

Bizkaitarrek atezain jokalariarekin jarraitzen zuten bitartean, Jorgek, adi-adi, aukera bikaina ikusi zuen bere atetik eta punteria handiz jaurti zuen baloia ate hutsean sartu eta 6 eta 1-ekoa jarriz. Partida ez zen oraindik amaitu, baina gure taldeak ezin izan zion eutsi eta areto futbolean gutxitan ikusten den gertaera hau ospatu zuen. Euforiaren ostean, 12 segundoren faltan, Antxonek partida erabakita utzi zuen 7 eta 1-ekoa ipiniz Juaristiren laguntzaz.

Partida guztiz konpletoa

Partidaren amaieran, Jotak honakoa adierazi zuen: “Partida joan den astekoaren oso antzekoa izan da, baina gu hobeto aritu gara. Defentsan oso ondo dagoela erakutsi du taldeak eta, erasoan, oso arin. Faltak kontrolatzen saiatu behar dugu, baina oso zaila da oreka mantentzea defentsan hain erasokorrak izanda”.

Partida osoa eta emozioz betea. Puntuak gehitzen jarraitzen dugu eta egun liderra den Otxartaberekin berdinduta gaude. Hala ere, azken hauek mantentzen dute lidergotza, talde moreak baino partida bat gutxiago jokatu dute eta.

Gure jokalariak hurrengo asteari begira daude jada. Beste behin, Belabietan neurtuko dira eta Juventud del Círculo izango dute aurkari. Horrekin lotuta, gogora dezagun Burgosko taldeari 3 puntu besterik ez dizkiogula ateratzen eta beren etxean 7-5 galdu genuela. Beraz, beste behin, neurketa garrantzitsua. Gure indar guztiekin hura aurrera ateratzen saiatuko gara noski!

GOAZEN LAUBURU!!!!