Joan den martxoaren 8an, Uzturpeko umeekin bigarren teknifikazio saioa ospatu zen Belabietan. Bi txandatan banatu ziren kategoriaren arabera, goizeko 9:00etatik 11:45etara.

Areto Futbolean klubeko tekniko eta jokalariekin batera gozatzeko beste aukera bat izan zuten.

Cesar Roca izan zen saio berri honen eragilea eta 50 ume inguruk hartu zuten parte.

Teknifikazio saioaren ostean, maila goreneko gipuzkoar derbia ospatu zen eta atsedenaldian, Uzturpeko umeek euren ahalmenak erakusteko aukera izan zuten.

Egin klik eta ikusi teknifikazioko argazkiak!
IMG_0216