Berdinketa nagusi Bigarren B Mailako II. Multzoan / Máxima igualdad en el Grupo ll de la Segunda División B

Larunbatean, Lauburu K.E. Ibarrak Fuenmayor C.D. taldearen aurka jokatuko du Belabietan arratsaldeko 18:00etatik aurrera, txapelketako hamabigarren jardunaldian. Valentzian, Segorberen aurka irabazi ondoren, ibartarrak indartsu datozte. Taulan bosgarren postua lortu dute eta orain aste gutxi, urrun ikusten ziren lehenengo postuetarako lehian erabat sartuta daude. 2015-16ko denboraldiko 11 jardunaldi jokatu ostean, bigarren multzo honetan berdinketa da nagusi, izan ere, 10 talde baitaude lehenengo postuetara igotzeko borroka bizian, bost puntuko aldea besterik ez [...]

2015-12-04T15:20:21+01:0004/12/2015|

Mahala Lauburuk Aspil Vidal Ribera de Navarra jasoko du / Mahala Lauburu K.E. recibe a Aspil Vidal Ribera de Navarra

Denboraldiko bigarren jardunaldian egindako atzerapenari dagokio ostiral honetan Txubelen taldeak jokatuko duen partida Ribera de Navarra taldearen aurka, 20:00etatik aurrera Belabietan. Talde nafarra oso lehiakorra da eta atera nahiko duen arantza batekin etorriko da gainera, izan ere, iazko kanpainan piparreroek, ligako titulua, nafarren kantxan eta puntuak berdinduta zituztelarik jokatutako partida bizi batean lortu baitzuten. Bi taldeek taulan igotzeko aukera ezin hobea dute. Bakoitzak lau partida jokatu dituelarik, Ribera de Navarra [...]

2015-12-03T08:28:47+01:0003/12/2015|

Asteburuko emaitzak / Resultados de la semana

Lauburu K.E. Ibarra kadeteak garaiturik atera ziren joan den igandean Intxaurrondoko Mons kiroldegitik. 3-2ko emaitza estu batekin, Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurka. Nahiz eta punturik ez lortu, kadeteek Donostian partidu ona jokatu zuten, partiduaren lehen zatia parekatua hasi zen, baina pixkanaka Lauburu jokoa menderatzen hasi zen eta aurkako atean aukerak sortzen, baina etxekoak izan ziren saria jaso zutenak ibartarren bi hutsegite aprobetxatuz 17 eta 19. minutuetan, atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin iritsiz. [...]

2015-12-01T19:03:23+01:0001/12/2015|

Title

Go to Top