Lauburu K.E. Ibarra kadeteak garaiturik atera ziren joan den igandean Intxaurrondoko Mons kiroldegitik. 3-2ko emaitza estu batekin, Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurka.

Nahiz eta punturik ez lortu, kadeteek Donostian partidu ona jokatu zuten, partiduaren lehen zatia parekatua hasi zen, baina pixkanaka Lauburu jokoa menderatzen hasi zen eta aurkako atean aukerak sortzen, baina etxekoak izan ziren saria jaso zutenak ibartarren bi hutsegite aprobetxatuz 17 eta 19. minutuetan, atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin iritsiz.

Bigarren zatia ere ez zen ondo hasi Laubururentzat, 2. minuturako 3-0ekoa jasan zuten, baina taldeak ez zuen amore eman eta 10. minutuan Alex-ek distantzia murriztu zuen markagailuan (3-1). Gol honek partidua altxatzea posible zela pentsarazi zien ibartarrei eta ahaleginetan jarraitu zuten, 20. minutuan Gurruk 3-2koa egin zuen, eta azken minutuak intentsitate handikoak izan ziren mutikoen ahaleginaren sariaren bila, baina hau ez zen iritsi.

Lauburu Berastegi senior neskek joan den ostiralean garaipena lortu zuten Belabietan, 6-1eko emaitzarekin Eskoriatza K.E.-ri gailendu zitzaion.

Talde jubenilak, filialak eta infantilak joan den asteburuan atsedenaldia izan zuten egutegia dela eta.

El conjunto cadete de Lauburu K.E. Ibarra salió derrotado el pasado domingo del polideportivo Mons de Intxaurrondo con un ajustado resultado de 3-2 contra Inter Fachadas Guipúzcoa.

Buen partido de los cadetes en Donosti a pesar del resultado, en la primera mitad el partido comienza igualado, pero poco a poco Lauburu empieza a dominar el juego y a tener ocasiones en la portería rival, pero son los locales los que obtienen el premio al aprovechar dos fallos del Ibarra para marcar en el minuto 17 y 19 llegando al descanso con un marcador de 2-0.

La segunda mitad, tampoco arranca bien para el Lauburu, que para el minuto 2 encaja el 3-0, a pesar de ello el equipo no baja los brazos y en el minuto 10 Alex acorta distancias en el marcador (3-1). Este gol hace creer a Lauburu en la remontada y lo sigue intentando, en el minuto 20 Gurru hace el 3-2, y los últimos minutos son intensos en busca del premio al esfuerzo de los chavales que definitivamente no llegó.

El sénior femenino Lauburu Berastegi conseguía la victoria el pasado viernes en Belabieta imponiéndose por un contundente 6-1 a Eskoriatza K.E.

El juvenil, el filial y el infantil descansaron este pasado fin de semana por motivo de calendario.