22 2015.12.22

Mahala Laubururen berdinketa garrantzitsua Bilbon / Valioso empate de Mahala Lauburu en Bilbao

2015-12-22T18:43:37+01:0022/12/2015|

 Oso partidu borrokatua, Mahala Lauburuko Jubenilak igande goizean Bilbon jokatu zutena. Azken segundura arte lehiatu behar izan zuten partidu batetik, binako berdinketa baliotsua ekarri zuten etxera. Norgehiagoka Bilbo C.F.S. taldearen irteera indartsuarekin hasi zen, baina Txubelek defentsa prestatzen denbora gutxi behar izan zuen, horrela, etxekoen lehenengo unetako nagusitasuna gainetik kenduz. Bi taldeak izan zituzten gol aukerak, bi atezainak kinka larrian jarriz baina hauen lan bikaina medio, lehenengo tantoa luze joan zen. 1-0ekoa lehenengo zatiaren azken minutuan iritsi zen. Ibartarrak falta zorrotz baten ondorioz gola jasan zuten eta emaitza horrekin joan behar izan zuten atsedenaldira. Bigarren zatian aldatu ziren gauzak eta [...]

21 2015.12.21

Lauburuk bi puntuak galdu ditu Belabietan / Lauburu deja escapar dos puntos de Belabieta

2015-12-21T18:39:39+01:0021/12/2015|

Piparreroek hiruna egin zuten Sala Quinto F.S. taldearen aurka, hasieratik bukaeraraino etxekoek menderatu zuten partidu batean. Ibartarrak, hasiera-hasieratik gidatu zuten partidua eta jada lehenengo jokaldietan markagailua aldatzeko aukera garbiak izan zituzten. Bigarren minutuan, baloia defentsan ostu eta kontraerasoan Garmenek errematatu zuen 1-0ekoa eginaz. Lehen minutu bikainak Laubururentzat, baloiaren jaun eta jabe ziren eta bien arteko aldea handitzeko aukerak ere, ugari iristen zitzaizkien. Seigarren minutuan landutako jokaldi bikain baten bidez, Andonik, ezkerrarekin gogor jo eta atezain aurkaria azpitik menderatu zuen, 2-0ekoa eginaz. Bi taldeek egindako jokoa ikusita, ibartarrentzat nahikoa izango ez zen emaitza honekin atsedenaldira joan ziren. Bigarren zatian, Sala Quinto [...]

18 2015.12.18

Mahala Lauburuk Bilbon jokatuko du / Mahala Lauburu se desplaza este domingo a Bilbao

2015-12-18T15:39:58+01:0018/12/2015|

Jubenilen Ohorezko Mailako ibartar gazteentzat 2015eko azken jardunaldia izango da hau. Bilbon jokatuko dute igande honetan, San Ignacio kiroldegian Bilbo Areto Futbol taldearen aurka, goizeko 11:30etan. Piparreroek kategori honetan ongi ezagutzen duten taldea da, denboraldi asko eta euskal kopako final mordoetan izan dira aurkari, ibartarrak garaipen gehiago pilatu dituztelarik. Kategoria hau, oso lehiakor doa eta une hauetan nahikoa estu gainera. Ibartarrak hiru puntuak etxera ekartzea oso ona litzateke, taulako lehenengo postuak gehiago estutu ahal izateko. 12 puntu eta Errioxako Cerveranorekin berdinduta, bigarren postuan dago Bilbo taldea, Ribera Navarra hirugarren eta Txubelen mutilak berriz, laugarren postuan 11 punturekin. Atzetik bi talde, [...]

17 2015.12.17

Belabietan jokatuko den urteko azken partidua / Último partido del año en Belabieta

2015-12-17T18:42:36+01:0017/12/2015|

Hamalaugarren jardunaldia Belabietan jokatuko da, larunbatean 18:30etik aurrera, Sala Quinto F.S. aragoiar taldearen aurka. Etxean jokatuko den 2015eko azken partidua izango da. Piparreroak Ebrosalaren aurka 4-2 galdu ostean iritsiko dira partidu honetara. Galdu ez ezik, taldeak, garesti ordaindu behar izan du, gainera. Lesioagatik bajan dauden Unai eta Uzkuduni, orain, Arrosen baja gehitu behar zaio, orkatileko lesioa ez zaiolako sendatu. Hirurak mediku taldearekin lanean dihardute baina hurrengo norgehiagokara baldintza onean iristea zaila izango da. Aurten ere, Lauburuko entrenatzaileak asteko entrenamenduak prestatzen zailtasunak ditu, lanagatik edota lesiogatik bajak direla eta. Sala Quintoren aurka jokatu beharko dute larunbatean; Zaragozako 2000 biztanleko herri batetik [...]

16 2015.12.16

Mahala Laubururen berdinketa Belabietan / Tablas del Mahala Lauburu frente a Xota

2015-12-16T08:26:33+01:0016/12/2015|

Bi taldeek kalitate txikiko partida eskeini ziguten, azpimarratzeko bakarra, ibartar gazteen erreakzioa, non etxeko lehenengo porrota ekiditeko beharrezko tantoa lortu zuten. Norgehiagoka ongi hasi zen, lehen 30 segunduetan nafarren defentsa baten atzetik Tobik baloia ostu eta 1-0ekoa egin zuen. Hasiera honen ondoren bi taldeek golerako hainbat aukera izan zituzten baina akatsak ongi egindakoak baina gehiago izan ziren. Zazpigarren minutuan, korner batean, eta piparreroen defentsaren akats bat medio, Xotak berdinketa lortu zuen Mikelen golarekin. 1-1ekoa zen. 10. minutuan, antzeko jokaldi batekin eta ibartarren beste akats bat medio, berriro Mikelek 1-2koa egin zuen. Harridurazko momentuak izan ziren Txubelen taldearentzat. Hala ere, ez [...]

14 2015.12.14

Porrota liderraren aurrean / Derrota de Lauburu frente al líder

2015-12-14T11:41:46+01:0014/12/2015|

Partidu bikain batean Mikel Diestroren mutilak, Zaragozan, 4-2 galdu zuten Ebrosalaren aurka. Kategorian buru doan taldearen aurka eta kanpoan jokatzea zaila izango zela aurreikusten zen; ibartarrak, gainera, lantaldea ere ez zuten aldeko, izan ere, Unai, Uzkudun, Aitzol eta Josebaren baja garrantzitsuak kontuan hartu behar ziren. Hala eta guztiz ere, piparreroak jokoa menperatuz eta Ebrosala kinka larrian jarriz hasi ziren. Bertakoak baloia ateratzeko zailtasun handiak zituzten ibartarrek lehenengo lerroan ezartzen zuten presioa zela eta. Lauburu kokatuago zegoen kantxan eta aurkariari Endikaren atera iristen ez zion uzten; lehenengo zatian aukera guztiak piparreroentzat ziren baina ez zuten azken metroetan asmatzea lortzen eta Ebrosala [...]

11 2015.12.11

Mahala Lauburuk Xota jasoko du / Mahala Lauburu K.E. recibe a Xota

2015-12-11T18:56:35+01:0011/12/2015|

Jubenilen mailako zazpigarren jardunaldi honetan, Irurtzungo Xota etorriko da Belabietara Laubururen aurka jokatzera. Partida borrokatua izango da, izan ere, bi taldeek antzeko metodologia lantzen baitute kategori honetan. Bi taldeentzat 3 puntuak lortzea garrantzitsua izango da, eta jokuan dagoena zera da: ibartarrak lehenengo postuetan mantentzea eta nafarrak Gora Bilbao taldearen aurka lortutako emaitzaren bolada onarekin jarraitzea eta aurreko jardunaldietan izandako beherakada gainditzea. Aurredenboraldian jokatu zuten bata bestearen aurka eta nafarrak irabazi zuten 2-4ko emaitzarekin. Xotak aurreko kanpainako jokalari asko mantendu ditu baina kirol honetan buru-belarri sartu diren gazte berriei ere eman die aukera. “Aurreko ikasturtean ligako txapeldun izan zenetik, taldeak lantaldean [...]

10 2015.12.10

Liderraren kantxara doa Lauburu /Lauburu visita la cancha del líder

2015-12-10T18:45:09+01:0010/12/2015|

Datorren larunbatean Lauburu Zaragozara joango da, arratsaldeko 16:00etan kategorian buru doan Unizar Ebrosala A.D. taldearen aurka jokatzea. Belabietan Fuenmayor taldeari irabazi ondoren, Lauburu, Ebrosala, Pinseque eta Zierbenaren atzetik laugarren postuan dago. Ibartarrak lehenengo hamabi jardunaldietan egindako 7 garaipen, berdinketa bat eta 4 porrotekin lehia bizian daude lehenengo hiru postuetan sartu eta datorren kanpainan Errege Kopa jokatzeko eskubidea lortzeko. 22 punturekin, aldeko 45 gol eta 29 kontrako dituztelarik, txapelketaren une hauetan eta II. Multzo honetan, gol gutxien jasan duen taldea da. Mikel Diestrok piparreroen gaurko egoera izan du hizpide: “Taldeak, jokua eta emaitzei dagokienez, dinamika baikorra du, bereziki defentsan. Talde guztia [...]

9 2015.12.09

Jubenilen Ohorezko taldeak etxean garaipena lortu du / Victoria del Juvenil Nacional ante Ribera de Navarra

2015-12-09T09:12:17+01:0009/12/2015|

Bisitariak hala eskatuta partida atzeratu ostean, ostiralean 20:00etatik aurrera jokatu zuten bigarren jardunaldia Belabietan, eta bertan, Mahala Lauburuk 4-3 irabazi zion Ribera de Navarra taldeari. Areto-futbol erakustaldi bikaina ikusteko parada izan zen, partiduko 40 minutuak oso biziak izan ziren, eta bi taldeak golerako aukera asko izan zituzten. Ibartarrek, indar handia erakutsiz eta partiduaren zama jasanez, markagailua aldeko edukitzea lortu zuten eta txapeldungaietako bat garaitu zuten. Oso berdindua eta tantoa egiteko aukera askorekin hasi zen partidua, baina atezainen lana bikaina izan zen. Mahala Lauburu izan zen gola sartu zuen lehenengoa, Josuk, zazpigarren minutuan aldaratze batean. 1-0ekoa zen. Tantoarekin piparreroak hazi egin [...]

7 2015.12.07

Lauburuk bolada onarekin jarraitzen du / Lauburu continúa con su gran racha

2015-12-07T17:56:56+01:0007/12/2015|

Lauburuk 4-1 irabazi zion Fuenmayor taldeari, lehenengo zatian erabakita geratu zen partidu eroso batean. Mikel Diestroren taldeak, bizi-bizi hasi zuen partidua, bertakoen nagusitasuna garbi ikusten zen hasierako segunduetatik. Lehenengo minutuan jada, taldeko kapitain den Unaik, jokaldi estrategiko bati bukaera emanez egindako tantoarekin aurretik jarri ziren. Hurrengo minutuetan ere, etxekoen nagusitasuna agerikoa zen. Bosgarren minutuan Txipik ezker aldean jasotako baloiarekin eta jaurtiketa eder batekin errioxarrei eskuadratik sartuz 2-0ekoa egin zuen. Tanto honen ondoren errioxarrak aurreratzen saiatu ziren baina emaitza handirik gabe, ibartarrentzat baitziren aukera guztiak, eta hamabosgarren minutuan jokaldi bikain bat medio, hirugarren gola sartu zuten; Cristianek Txipiri egindako pase on [...]

Go to Top