11 2016.04.11

Lauburuk Belabietan galdu du / Lauburu sucumbe en Belabieta

2016-04-11T11:49:35+02:0011/04/2016|

Ahazteko moduko partida batean, ibartarrek 2-3 galdu zuten Segorberen aurka. Hasieratik jarri zen Laubururen aurka partida, bisitariak lehenengo minutuan lehen tantoa egin baitzuten. Alexek amaitu zuen estrategiazko jokaldi eder batekin egin zuten 0-1ekoa. Bateko horren ondoren, piparreroak ez zuten erreakzionatzen jakin izan, intentsitate handirik gabe jokatzen zuten, aurkariaren atea urduri jartzea ere lortu gabe. Segorbe berriz, egoeraz baliatzen zen eta gol-aukera ugari sortu zituen baina punteria faltari esker atsedenaldira 0-1ekoa mantenduz iritsi ziren. Lehen zati txarraren ondoren, bigarren zatian zerbait indartsuago atera ziren Mikelen mutilak. Gol-aukerak ikusten hasi ziren baina defentsa ahaztu gabe jokatu behar izan zuten, Segorbek, trantsizio azkarren [...]

8 2016.04.08

Liga agurtzeko, Gipuzkoar Derbia Jubenilen Ohorezko Mailan/ Derby Guipuzcoano en División de Honor Juvenil para despedir la liga

2016-04-08T08:54:04+02:0008/04/2016|

Txubelen taldeak 2015-16 denboraldiko ligako azken partida jokatuko du larunbatean. Amaiera emateko gipuzkoar derbian neurtuko da Laskorain K.E. taldearen aurka Tolosako Usabal kiroldegian, 15:30etan. Neurketa polita izango da, bi taldeek, bien arteko lehia dela eta, gogotsu espero zutena. Joaneko partidan, ibartarrak, hasieran 0-2 galtzetik 6-2ko emaitza sendo batera itzuli bat emateko gai izan ziren eta merezitako garaipena lortu zuten. Bietako inork ez du ezer jokoan denboraldiko azken partida honetan baina bi taldeak gogotsu aterako dira, elkarrekiko duten lehiakortasun jatorra dela eta. Gainera, partida honek, Mahala eta Laskorainek datozen bi asteetan jokatuko duten Euskal Kopako kanporaketa prestatzeko balioko die. Kanporaketan garaile [...]

7 2016.04.07

Segorbe Belabietara etorriko da / Segorbe visita Belabieta

2016-04-07T17:28:52+02:0007/04/2016|

Larunbatean, apirilaren 9an, Lauburu K.E. Ibarra – Segorbe C.D.F.S. taldeen arteko norgehiagokarekin batera, Bigarren B Maila Nazionaleko txapelketa itzuliko da Belabietara. Hitzordua 18:00etan izango da. Ibartarrek, Nafarroan San Juanen aurka partida zail bat jokatu ostean jasoko dute Castelloko taldea. Partida hartan gazteen taldeko beste bi jokalarien debuta ikusteko parada izan zen, Urko Gago eta Xabier Arranz. San Juan bezalako aurkari baten aurrean maila emateko gai izan ziren bi gazteak. Lehenengo taldean bajekin dagoen egoera ikusita, Txubelek gidatzen dituen gazteen urtea izaten ari da aurtengoa. Zortzi jokalariek lortu dute taldearekin jokatzeko deialdietan sartzea, ibartar gazteen lehiakortasuna areagotuz. Berri ona da hauentzat, [...]

5 2016.04.05

Lauburu Berastegi taldea azken txanpan / Lauburu Berastegi encara el final de temporada

2016-04-05T17:29:21+02:0005/04/2016|

Denboraldiaren azken txanpan sartu aurretik, orain artekoa errepasatzeko garaia izan du Aste Santu hauetan Lauburu-Berastegi taldeak eta esan behar da benetan ondo joan direla gauzak, bai joko eta baita emaitza aldetik ere. 8 taldek osatutako Gipuzkoako Areto Futboleko emakumeen liga hau amaitu berri da eta lehen 4 sailkatuak final erdietara sailkatzen ziren, hauek maiatzaren 7an jokatuko direlarik. Etxeko taldea bertan izango da 14 partidu jokatu ondoren 11 irabazi eta 3 galduta, 3. postuan amaitu baitute, lehenengo izan den Inter - Altzako eta bigarren Idiazabal K.E. taldeengandik puntu bakar batera. Final erdietan Inter Altzako Eskoriatzaren aurka lehiatuko da eta Lauburu - [...]

4 2016.04.04

Ibarra gazte batek San Juanen aurka galdu du / Un Ibarra lleno de juventud cae ante San Juan

2016-04-04T17:41:31+02:0004/04/2016|

Mikel Diestrok deitutako 10 jokalarietatik, lau jubenil eta lehendabiziko urteko bi senior zeuden taldean. San Juan sailkapeneko laugarren postutik Errege Kopa jokatzeko lehenengo postuengatik lehian bizian dagoenez, gazte hauentzat erronka zaila izatea espero zen. Ligan gol gutxien jasandako bi taldeak neurtu ziren eta horrek, gol-aukera gutxi sortutako partida izatea eragin zuen. Ibarrak lehenengo aukera norgehiagokaren hasieran ikusi zuen, Xabik baloia ostu zuenean, baina aurkari batek gol-marratik baloia atera eta Andonik tantoa egitea eragotzi zuen. Neurketak aurrera jarraitu zuen, etxekoek baloiaren jabetza handiagoarekin baina menderatze argirik gabe. Hamargarren minutuan, trantsizio baten bidez, San Juanek 1-0ekoa egitea lortu zuen. Hala eta guztiz [...]

Go to Top