Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa du jokoan / Lauburu Berastegi se juega la Copa de Gipuzkoa

Berastegiko neskek ostiral honetan emakumezko Areto Futboleko Gipuzkoar Kopan hiruko finala jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian. Ibartar neskak Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T. taldeak izango dituzte aurkari. Lehendabiziko neurketa 20:00etan izango da, Idiazabalen aurka. Galtzaile suertatzen denak Anoetaren aurka jokatu beharko du, eta hirukoa lehendabiziko partidako irabazleak itxiko dute Anoetaren aurka jokatuz. Lauburu Berastegi taldea indartsu dator final honetara, finalaurrekoan Samaniego Orixe taldeari 6-1 eta Legorreta A.F.T. taldeari 2-8 irabaztea [...]

2016-04-29T08:21:41+02:0029/04/2016|

Mahala Lauburuk Euskal Kopako itzulian galdu du / Mahala Lauburu cae derrotado en el partido de vuelta de Copa Vasca

Belabieta kiroldegian jokatu zen Euskal Kopako final-aurrean, Mahalak Laskorainen aurka jasandako 0-3ko porrotarekin esan dio agur denboraldiari. Itzulerako partida ederra eskaini zuten bi taldeek. Joaneko partida tolosarrek irabazi zuten, 2-1eko emaitza eginez, hala ere, ez zegoen guztia galduta eta oraingoan edozer gauza gerta zitekeen baina hura, ez zen Txubelen mutilen eguna izan. Jaurtiketak atera ez iristea eta tolosar atezainen lana izan ziren neurketaren gakoak. Laskorainek azkar estreinatu zuen markagailua, jokaldi [...]

2016-04-27T08:17:45+02:0027/04/2016|

Lauburuk kategoriari eutsi dio / Lauburu sella la permanencia

Ibartarrek Ebrosalari 4-0 irabazi zieten Belabietan eta taldeak, hala, Bigarren B Mailari eutsi ahal izango dio datorren kanpainarako. Neurketa etxekoek menderatuz hasi zen, Ebrosala baja ugarirekin iritsi zen Ibarrara eta ibartarrek kategoria ziurtatzeko beharrezko hiru puntuak bereganatzeko aukera ezin zuten galtzen utzi. Lauburu gol-aukerak sortzen hasi zen, pixkanaka aragoiarrak beren arean estutzen zituelarik. Hamabigarren minutuan iritsi zen lehendabiziko gola piparreroentzat. Unaik, Garmenek bidalitakoa hartu eta eskuinarekin jaurtiz, kapitainak 1-0ekoa ezarri [...]

2016-04-25T07:59:46+02:0025/04/2016|

Mahala Lauburuk Euskal Kopako finala du jokoan / Mahala Lauburu se juega un puesto en la final de Copa Vasca

Igande honetan 11:00etan, Areto Futboleko beste jaialdi bikain bat izango da Belabietan bertan, Jubenilen Ohorezko Mailako Euskal Koparen finalaurrekoa. Eta aurkariak, Mahala Lauburu eta Laskorain K.E. Txubelen mutilak Belabietan jokatuko duten denboraldiko azken neurketa izango da. Denboraldi bikaina izan dute piparrero gazteak eta ongi baino hobeto bukatuko lukete, kategoria honetako Euskal Koparen titulua seigarren aldiz lortuz gero. Joaneko emaitza 2-1ekoa izan zen beraz, itzulerako partidak tentsioa eta zirrara agintzen du [...]

2016-04-22T17:59:11+02:0022/04/2016|

Lauburuk iraunkortasuna du helburu / Lauburu busca sellar su permanencia

Larunbat honetan, hilak 23, Lauburuk txapelketaren hogeita zortzigarren eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko du Ebrosala A.D. taldearen aurka. Neurketa 18:00etatik aurrera izango da. Ibartarrentzat norgehiagoka garrantzitsua izango da, taldeak kategorian mantentzea baitu helburu. Beraz, jardunaldi honetan hiru puntuak gehitzea erabakigarria izango du taldeak, datorren kanpainan Bigarren B Mailan jarraipena ziurtatu nahi badu. Mikelen mutilak Fuenmayorren aurka 9-7 galdu ostean datoz neurketa honetara. Ondorioz, bederatzigarren postuan kokatu dira, jaitsierako postuetatik 8 puntura, [...]

2016-04-21T11:34:20+02:0021/04/2016|

Mahala Lauburuk Euskal Kopako joanetako partidan 2-1 galdu du / Mahala Lauburu cae derrotado en el partido de ida de Copa Vasca

Mahalak, neurketa gogor eta lehiakor batean, 2-1eko emaitza estu batekin galdu zuen Laskorainen kantxan. Datorren igandean, hilak 24, Belabietan erabakiko da nork jokatuko duen Euskal Koparen finala. Ibartarrak markagailuan aurreratu ziren, Asierrek amaitu zuen kontra eraso batekin; Laskoraingo atezainak egindako lanarengatik eta baita izandako zoritxarragatik, ezin izan zen alde hori gehiago handitu. Lehendabiziko zatian falta asko egin zituzten eta Mahalak bost pilatu zituen minutu gutxian. Horrela, zalantza handiko ekintza batean, [...]

2016-04-19T07:34:39+02:0019/04/2016|

Lauburu Fuenmayorren aurrean erori da / Lauburu cae derrotado en la locura de Fuenmayor

Partida zaila aurreikusten zen, bi taldeak taulako zazpigarren eta zortzigarren postuetan eta Lauburuk ukitutako jokalari ugari: Arros, Cris, Aitzol, Unai eta Xabi. Neurketa ez zen gaizki hasi, Unaik jaurtiketa on batekin tanto bat egin eta ibartarrak aurretik jartzea lortu zuen lehenengo minutuan. Pozak, hala ere, ez zuen asko iraun, etxekoek zazpigarren minuturako hiru gol jarraian sartu eta markagailua 3-1ean ezarri baitzuten. Ibartarrak erreakzionatu eta partidari itzuli bat eman zioten, lehendabiziko [...]

2016-04-18T07:24:25+02:0018/04/2016|

Mahala Lauburu Euskal Kopa jokatzen hasiko da / Mahala Lauburu inicia la competición de la Copa Vasca

Amaitu du liga Mahalak, eta denboraldia bukatzeko, Euskal Koparen apustua soilik falta da. Erkidegoko lau talde izango dira ikuskizun honetan, bi gipuzkoar eta bi bizkaitar, eta bikoteak ere horrela atera dira: Laskorain – Mahala Lauburu eta Zierbena – Bilbo. Apirilaren 16 eta 23an jokatu beharko dituzte finalaurrekoak, partida bikoitzetan eta zozketan taldeak era honetara suertatu direnez, apirilaren 30ean Bizkaian jokatuko den finalean herrialde bakoitzeko talde bat ziurtatua dago. Piparreroek apirilak [...]

2016-04-15T07:28:32+02:0015/04/2016|

Lauburu Errioxara joango da / Lauburu se desplaza a La Rioja

Ibartarrak Fuenmayor C.D. taldearekin neurtuko dira txapelketako hogeita zazpigarren jardunaldiko partidan. Larunbatean 19:30etan izango da. Denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan, Lauburu K.E. Ibarrak garaipena eskuratu eta 3 puntuak lortu beharko ditu kategorian jarraitzea ziurtatu nahi badu. Aurreko jardunaldian ere izan zuen irabazteko aukera baina lantalde gazteak egindako esfortzuak ez zuen saririk izan. Jaitsieratik bederatzi puntura daude gaur, baina seira jaitsi daiteke oraindik, Xotak, Labastidarekin atzeratutako partida jokatu eta irabazten badu. [...]

2016-04-14T07:41:17+02:0014/04/2016|

Porrota derbian eta ligako azken partiduan / Derrota en el derbi y último partido de liga

Mahalak ligako azken neurketan Tolosako Laskorain K.E. taldearen aurka galdu zuen, lehiakortasun handiko derbi batean. Emaitzak ez zuen inolako eraginik izan bi taldeengan, ligako azken partida honetarako jada, guztia erabakita baitzegoen. Lauburuk jokalari batzuk lehenengo taldera eraman zituenez lantalde urriarekin aurkeztu zen norgehiagokara. Neurketa Urtziren golarekin hasi zen baina Laskorainek zortzigarren minutuan, Lasaren bidez, berdinketa lortu zuen bandako sake baten ostean. Bederatzigarren minutuan Tobik 1-2koa ezarri zuen area kanpotik egindako [...]

2016-04-12T17:48:30+02:0012/04/2016|

Title

Go to Top