Lauburuko gorputz teknikoan doikuntzak egingo dira maila guztietan / Ajustes en el cuerpo técnico del Lauburu K.E. Ibarra a todos los niveles
Oporrak amaitu orduko, klubaren beheko kategoriak denboraldi berria prestatzen hasiak dira jada. Hilaren 29an, LAUBURU-MAHALA, jubenilen ohorezko maila hasi zen lanean Juanan Rodriguezen esanetara, zeinak, Txubel ordezkatuko du aulkian. Txubelek, klubaren lehendakari izaten jarraitzeaz gain, tekniko bezala Areto Futbol nazionalaren oinarrian erregina den kategorian lan bikaina egin ondoren, lehenengo territorialen jokatzen duen filial seniorraren ardura hartuko du. Beste jarduerekin bateragarria izan dadin, bere kategoria fetitxean (ligako bi titulu lortu eta espainiar txapelketan hainbatean jokatu duen kategorian) atsedena hartuko du. Juanan berriz, aulkietan orokorrean, eta Ibarran bereziki, oso ezaguna da. Ibartar teknikoa kluba hazi eta jokalari berriak prestatzen ahaleginduko da, etorkizunean [...]