30 2016.09.30

Lauburu K.E. Ibarra Zierbenara doa / El Lauburu K.E. Ibarra se desplaza a Zierbena

2016-09-30T18:41:20+02:0030/09/2016|

Larunbatean, 18:00etan Lauburu K.E., Zierbena, kategoriako izarretako baten aurrean jarriko da. Galipoek, jokatutako bi partidetatik biak irabazi dituzte, Segorbe F.S. taldearen aurka 6-1ekoarekin, azken jardunaldian eta Tafatrans F.S. taldearen aurka 0-4 lehendabizikoan. Emaitza hauek erakusten dute talde bizkaitarrak duen gaitasuna eta irabazteko grina. Zierbenak, astean zehar, Errege San Juan F.S. Iruñeko taldeari 6-0 irabazi dio; garaipen honek ohorezko mailara sartzeko aukerak irekitzen dizkie bizkaitarrei. Konpetizioaren hasiera-hasieratik zaila jartzen ari da talde hau eta nafarrek ezin izan zuten ezer askorik egin hauen aurka. Ligako irabazle izan da hiru alditan eta ez bada mailaz igo, kategoriak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko zailtasunak [...]

30 2016.09.30

Lauburu Mahalak Gora Bilbao jasoko du Belabietan / Lauburu Mahala recibe la visita del Gora Bilbao

2016-09-30T08:32:47+02:0030/09/2016|

Larunbatean 18:30ean, LAUBURU MAHALAk Belabietan debutatuko du Gora Bilbao talde bizkaitarraren aurrean, bi jardunaldi egin ostean, txapelketan nagusi dena. Bana garaipen lortu duten bi talde dira, ligako bigarren jardunaldi honetan. Piparrero gazteak, pasa den astean C.D. Valle del Ebro taldeari, Errioxan, 1-7 irabazi ondoren moralki indartsu datoz, baina ezin dute gehiegi fidatu, lehen aipatu bezala, bizkaitarrak, lehendabiziko bi jardunaldietan bi garaipen eginda baitatoz eta txapelketan liderrak dira. Jubenilen Ohorezko Mailaren partida aurretik, 16:30ean kadeteek lagunarteko bat jolastuko dute Xota talde nafarren indartsuaren kontra. Honela, prestakuntzarekin jarraituko dute, geroz eta hurbilago dagoen lehiaketari begira. Larunbata honetan, beraz, aukera bikaina izango da [...]

27 2016.09.27

Lauburu Mahalak garaipenarekin debutatu du Logroñon / Debut con victoria en Logroño del Lauburu Mahala

2016-09-27T15:42:58+02:0027/09/2016|

Piparreroek 1-7ko emaitzarekin gailendu ziren ligako debutean. Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasiera izan zuen C.D. Valle del Ebro taldearen aurrean, Errioxan bertan. Taldeari Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian jokatzea egokitu zitzaion denboraldiaren hasiera honetan, aurkariaren ezaugarri askorik ezagutzeko aukerarik gabe, baina hasiera ona emateko haina ilusio sartuta motxiletan. Lehendabiziko unetik partida irabaztera atera ziren moratuek, defentsa altu eta presioa eginez hasi zuten norgehiagoka, aurkariaren atearen bila. Lehendabiziko minutu eta erdian Zurik, kokapen eraso batean, eta ongi landutako jokaldi baten bidez, markagailua igo arazi zuen. Partidan lanean jarraitzeko beharrezko poza eta konfiantza barreiatu ziren, aldi berean, ibartarren aulkian. Aurkaria pista erdian [...]

25 2016.09.25

Gazteek ausardia erakutsi zuten: Lauburu 7-Tafatranas 2 / Los "niños" se sueltan la melena: Lauburu 7-Tafatranas 2

2016-09-25T20:09:46+02:0025/09/2016|

Sub-19ko 4 golek klubaren apustua babesten dute Atzo arratsaldez Belabietan jokatutako partidak bi zati oso desberdinak erakutsi zizkigun. Lehendabiziko zatian Lauburu presaka eta pazientziarik gabe ibili zen, markagailuan eragitea lortu ezinik; bigarren zatia, aldiz, bertakoen abilezia medio, tanto-jaialdia bilakatu zen. Pinsequen jokatutako partida bikainaren ostean Lauburuk afizioaren aurrean debutatu behar zuen eta hiru puntuak eskuratzeko beharra zuen gainera, sailkapenean beheraka egin nahi ez bazuen, behintzat. Honek, partidaren lehendabiziko minutuetan ezin asmatuz ibiltzea eragin zien. Bisitarien eskuadra defentsa sutsua egiten ibili zen baina, aldi berean, atearen inguruan ere bai; moratuei arriskuak sortzea dezente kosta zitzaien, gogo gehiegi jartzen zutelako agian. Gauzak [...]

23 2016.09.23

Lauburu Mahalak Valle del Ebro taldea izango du aurrean / Lauburu Mahala se enfrenta al Valle del Ebro

2016-09-23T15:07:32+02:0023/09/2016|

Larunbatean izango du debuta Jubenilen Ohorezko Mailak, Logroñoko Fuenmayor hiriko (Errioxa) CD Valle del Ebro taldearen aurka jokatuko duen partidan. Logroñoko Gonzalo Berceo kiroldegian jokatuko dute partida 18:30etik aurrera. Taldea eta afizioa eramango dituen autobusa Belabieta kiroldegitik aterako da 15:00etan. Errioxarrak, Zierbenaren aurka 6-4 galdu zuten lehendabiziko partida baina maila ona eman zuten beren debutan. Beste aldetik, gure gazteek, aurre denboraldi bikaina egin eta aurreko larunbatean filialaren aurka irabazitako partidaren ondoren, sentsazio onekin joango dira. Piparreroen entrenatzaileak ligaren hasieran honela zioen: “talde bezala era ordenatuan jolastetik urrun gaude oraindik, baina normala da, denbora gutxi daramagu elkarrekin, lantaldean aurpegi berri asko [...]

22 2016.09.22

Lauburuk Tafatrans F.S. taldea jasoko du / Lauburu K.E. recibe la visita de Tafatrans F.S.

2016-09-22T16:06:44+02:0022/09/2016|

Bigarren B Nazionaleko txapelketako bigarren jardunaldian, Lauburuk Belabietan debutatuko du Tafatrans F.S. talde nafarraren kontra. Bi taldeak, porrota bana jasan ostean jokatuko dute aurrez aurre. Piparreroak 4-2ko emaitzarekin itzuli ziren Pinseque F.S. taldearen aurka eginda eta nafarrak, berriz, Zierbenaren etxean 0-4 galdu zuten. Lehendabiziko porrotaren ordainetan, Alfredo Hualde entrenatzailea, ukitutako hainbat jokalari berreskuratzen saiatuko da, erronka berri honi bermearekin aurre egin ahal izateko. Lantaldea konfiguratzen jarraitzen dugu, denboraldi hasiera honetan. Aste honetan Cristian Davilak baja eman du, lan arloan hainbat aldaketa izan eta hartutako konpromisoa betetzeko aukerarik gabe geratu denean jakinarazi dio klubari. Baina albiste guztiak ez dira txarrak izan. [...]

19 2016.09.19

Lauburu on batek Pinseque indartsua estu hartu zuen, ate aurreko eraginkortasunean erabakitako partidan (4-2) / Un buen Lauburu KE planta cara al Pinseque en un partido deicidido por el acierto de cara al gol (4-2)

2016-09-19T07:12:28+02:0019/09/2016|

Futsaleko partida bikainaz gozatzeko aukera izan zen atzokoan, Pinseque-ko Udal pabilioian. Bi taldeak eraginkorrak izan ziren jokoan eta erasoek, defentsa gain hartuz, bi atezainen lan onari bide eman zien. Lauburuk, adoretsu, lantaldera etorritako berrien errotazioarekin gozatuz. Erasozko joko arin batekin hasi zuen partida, aurkariaren defentsara burutsu zuzenduta. Honela, lehendabiziko minutuetan ibartar taldeak hainbat gol-aukera sortu zituen, baina Guillermok, atezain aurkariak, lan bikaina egin zuen. Talde bisitaria kantxan ongi egokituta zegoen momentuan iritsi zen 1-0ekoa, Cristianek zuzendutako eta amaitutako bakarkako jokaldi bikain baten bidez. Tanto hau kolpe galanta izan zen gure mutilentzat eta errekuperatzerako minutu batzuk pasa behar izan zuten. Une [...]

18 2016.09.18

Gure kadeteak eta Bigarren Maila Nazionaleko Ordizia K.E. Nesken Areto Futbola taldearen artean jokatu den lagunartekoa, esperientzi izugarria izan da / Increíble experiencia la de la mañana del sábado en el amistoso celebrado en Belabieta entre nuestros cadetes y el Ordizia K. E. Nesken Areto futbola

2016-09-18T09:22:36+02:0018/09/2016|

Larunbat goizean Belabietan, gure kadeteak eta Bigarren Maila Nazionaleko Ordizia K.E. Nesken Areto Futbola taldearen artean jokatu den lagunartekoa, esperientzi izugarria izan da. Emaitzak garrantzirik izan ez duen esperimentu aberasgarria bi taldeentzat. Eskerrik asko!!! Filiala eta Jubenilen Ohorezko Maila ere aurrez aurre izan dira gaur 9:30ean. Gazteak irabazi dute 4-5eko emaitza estu batekin; datorren asteko debutari begira pasa beharreko testa, eta sentsazio onak izan dira bi lantaldetan. Goazen LauburuKEIbarra! Zorte on Ordizia K.E. Nesken Areto Futbola, denboraldi berrian! Increíble experiencia la de la mañana del sábado en el amistoso celebrado en Belabieta entre nuestros cadetes y el Ordizia K. E. [...]

16 2016.09.16

Hasi da denboraldia Ohorezko Jubenil mailan / Arranca la liga en División de Honor Juvenil para el Lauburu Mahala

2016-09-16T17:28:19+02:0016/09/2016|

Klub honen oinarriaren adierazle gorena den taldearentzat, larunbatean hasiko da denboraldi berria, nahiz eta piparrero gazteek hurrengo asteburura arte ez duten jokatuko; multzoa bakoitia izaki, atseden egitea egokitu baitzaie egutegian. Irailaren 24ko estreinaldirako prestatzen joan ahal izateko eta Fuenmayorreko C.D. Valle del Ebro taldeari aurre egiteko, larunbatean, 9:30ean, beste lagunarteko bat jokatuko dute senior filialaren aurka. Lantaldea asko berritu da 10 jokalari berriekin; hauetatik zortzi, kadete mailatik igo dira, hau da, lehendabiziko urtekoak dira maila honetan: Eñaut Zumeta (atezaina), eta Asier Aierbe, Liher Gartziarena eta Alex Firiscec jokalariak. Aurreko kanpainan denboraldi bikaina egin zuten bere mailan. Jokalari etorri berriak berriz, [...]

15 2016.09.15

Lauburuk Aragoien hasiko du denboraldia/ Lauburu K.E Ibarra inicia la temporada en tierras aragonesas

2016-09-15T08:51:35+02:0015/09/2016|

Lauburu Ibarrak larunbatean hasiko du denboraldia, 19:00etan Pinseque aragoiar taldearen aurka, bertako udal pabilioian jokatuz. Kategoriako oilarretako bat da Pinseque, Areto Futboleko bigarren B nazionalaren bigarren multzo honetan, aldi oro, txapeldun-gai izaten dena. Sailkapen taularen posturik altuenean egoteagatik bereizten den kluba da. Orotara, hamabi talde dauzka klubak hainbat kategoria nazional zein erregionalean banaturik eta urtez-urte bere kirol-egitura zein soziala hobetzen joateko apustu irmoa egina du. Pasa den larunbatean, piparreroek beren azken lagunartekoa jokatu zuten Iruñeko C.D. San Juanen aurka. Partida hau, bi aste atzerago Iruñean jokatutakoaren bueltakoa izan zen eta oraingoan garaipena morez jantzi zen, 5-3ko emaitza lortuz. Emaitza honek [...]

Go to Top