10 2016.09.10

Lauburuko gorputz teknikoan doikuntzak egingo dira maila guztietan / Ajustes en el cuerpo técnico del Lauburu K.E. Ibarra a todos los niveles

2016-09-10T11:17:25+02:0010/09/2016|

Oporrak amaitu orduko, klubaren beheko kategoriak denboraldi berria prestatzen hasiak dira jada. Hilaren 29an, LAUBURU-MAHALA, jubenilen ohorezko maila hasi zen lanean Juanan Rodriguezen esanetara, zeinak, Txubel ordezkatuko du aulkian. Txubelek, klubaren lehendakari izaten jarraitzeaz gain, tekniko bezala Areto Futbol nazionalaren oinarrian erregina den kategorian lan bikaina egin ondoren, lehenengo territorialen jokatzen duen filial seniorraren ardura hartuko du. Beste jarduerekin bateragarria izan dadin, bere kategoria fetitxean (ligako bi titulu lortu eta espainiar txapelketan hainbatean jokatu duen kategorian) atsedena hartuko du. Juanan berriz, aulkietan orokorrean, eta Ibarran bereziki, oso ezaguna da. Ibartar teknikoa kluba hazi eta jokalari berriak prestatzen ahaleginduko da, etorkizunean [...]

10 2016.09.10

San Bartolome festetako 3×3 txapelketaren 9.edizioa partehartze handiarekin burutu da / La 9 edicion del campeonato 3×3 de las fiestas de San Bartolome se ha desarrollado con una gran participacion

2016-09-10T07:00:45+02:0010/09/2016|

San Bartolome festetako 3x3 txapelketaren 9.edizioa partehartze handiarekin burutu da / La 9. edición del campeonato 3x3 de las fiestas de San Bartolome se ha desarrollado con una gran participación Pasa diren San Bartolome jaietan Lauburu K.E. Ibarrak udala eta Xepla eta Deportiva Ibarra elkarteen laguntzarekin antolaturiko 3x3 txapelketaren 9. edizioa balantze bikaina izan du. Berriz ere nabarmendu parte-hartze kopuru handia. Emeterio Arrese parkera bertaratu zirenek izugarrizko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Neskak 2002-2003-2004 Beatzi Eztala sartzen 2005-2006 Izarrak Ibarrako neskak   Mutilak 2002-2003-2004 Txinpartak Las Parras 2005-2006 Galaxi Deabruak 2007-2008 Uzturre Tximistak Zorionak denei! Magnífico el balance de la [...]

9 2016.09.09

Nesken taldeak bere lehenengo saioa egin du / Hoy primera sesión del recien creado equipo femenino

2016-09-09T08:11:55+02:0009/09/2016|

[EUS] Gabon Piparreroak!!! Jada martxan daude, sortu berria den nesken taldeak bere lehenengo saioa egin du. Ilusioz beterik eta guztien parte hartzearekin hasi dira. Ongi etorri Lauburura. Egindako apostuarekin ez huts egitea eta futbol aretoarekin tope gozatzea espero dugu. Goazen LauburuKEIbarra!!!! [CAS] Gabon Piparreros!!! Ya están en marcha, hoy primera sesión del recién creado equipo femenino, empiezan con un pleno de asistencia y las mochilas cargadas de ilusión. Bienvenidas al Lauburu, esperamos no defraudaros con vuestra apuesta y que disfrutéis a tope del fútbol sala. Goazen LauburuKEIbarra!!!!

8 2016.09.08

Lauburu K.E. Ibarrak denboraldi liluragarria mimo handiz prestatu du / Lauburu K.E. Ibarra prepara con mimo una ilusionante temporada

2016-09-08T14:20:22+02:0008/09/2016|

Uztailaren 7an Ibarrako udaletxeko bilkura aretoan klubaren batzar orokorra egin zen. Bertan, 2015-16 denboraldiko balantze ekonomikoa onartzean gain,2016-17 denboraldirako 115.000 euroko aurrekontua aurkeztu zen. Aurrekontu honek %11ko igoera izan du aurten, guztizkoaren ia %60a Bigarren B taldeari dagokiolarik eta gainerakoa, berriz, ikasturte berrian aurkeztuko diren beste sei taldeen artean banatuko da. Aurrekontuaren igoerak klubaren oinarria indartzea du helburu, eta pixkanaka handitzen ari den proiektu bati egonkortasuna ematea. Aurten klubak, senior kategorian, nesken taldea izango du eta azpiko kategorietan infantilen bigarren taldea gehituko da, izandako eskaria kontuan hartuz. Senior filialak Lurraldeko Lehen Mailan jarraitzen du, etaJubenilen Ohorezko Maila, hirugarren urtez jarraian, [...]

8 2016.09.08

Kadeteen kanpaina izugarriaren amaiera / Fin de una espectacular campaña para los cadetes de Lauburu K.E. Ibarra

2016-09-08T13:59:08+02:0008/09/2016|

Lauburuko kadeteak txapelketaren lehendabiziko egunean kanporatuak izan eta asteburuko ligaxkara pasatzeko aukerarik gabe geratu baziren ere, Espainiako txapelketa jokatzera Kantabriara joandako espedizioak, esperientzia ahaztezina bizitu du bertan. Txapelketa ostiral goizean hasi zen, eta Ibarrak Burela Pescados Ruben, galiziar txapeldunen aurka jokatu zuen lehendabiziko partida, hain zuzen ere, Mostoles hirian jokatuko den Final Four-a lortzeko faboritoetako bat zena, hasiera batean. Neurketaren lehendabiziko zatia oso parekatua egon zen; ibartarren intentsitateak eta defentsan egindako lanak gol-aukera asko ekidin zituen, baina zoritxarreko jokaldi batean Barelak markagailuan aurreratzea lortu zuen, ibartarrak, baloia urruntzeko asmoekin, euren atean gola sartu zutenean. 1-0ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatia [...]

8 2016.09.08

Kadeteak Espainiako txapelketa jokatzera doaz Castrora/ Los cadetes viajan a Castro Urdiales a disputar el campeonato de España

2016-09-08T13:42:03+02:0008/09/2016|

Euskadiko selekzioen txapelketa zela eta, bertan jokatu duten lau jokalariek izan ezik, kadete gehienek astebeteko atsedenaldiaz gozatu ondoren, iritsi da espainiar kluben arteko Txapelketa bezalako erronkari aurre egiteko unea. Konpromezu zaila eta aldi berean ilusio handia eragiten duena. Txapelketaren finala Madrilgo Mostoles hirian jokatuko da, baina lehendabizi ibartarrak, Castron burutuko den lauen arteko finalaurrekoa jokatu beharko dute. Ibarrari, zozketan, honako taldeak egokitu zaizkio: CFS Castro Urdiales, Kantabriako irabazle eta finalaurrekoaren antolatzailea, Burela Pescados Ruben, Galiziako irabazlea, Moprisala, Gaztela-Mantxako irabazlea eta Alhambra de Guijuelo, Gaztela-Lehoiko irabazlea. Ibartarrak lau talde hauekin jokatu beharko dute eta guztien artean, lehenengo sailkatua suertatzen denak, Mostolesen [...]

Go to Top