Lauburuk garaipen baliotsua eskuratu zuen Joseba bikain bati eta zorte onari esker (4-3) / Un enorme Joseba y algo de fortuna permiten al Lauburu sumar un valiosísimo triunfo (4-3)
Sufrimendu handiko arratsaldea, eta emozio handikoa, Belabietan bizitu genuena larunbatean. Zorionez, amaiera bikaina izan zuen ibartarrentzat, Sala Quinto F.S. taldeari gailendu zitzaizkielako, nahiz eta aragoiarrek, jokoagatik zein aukerengatik, zerbait gehiago ematea merezi izan zuten. Etxeko taldea bizi-bizi hasi zen, arintasunez jokatuz eta Alejandroren atera erraz iritsiz. Bisitariek aurkari gogorrak izatearen itxura zuten baina lauburutarren lehenbiziko errotazioen bultzadekin gaindituta geratu ziren. 10 minutuz piparreroek nagusi izan ziren eta honela, markagailuan aurreratzeko [...]