14 2016.10.14

Berriro kanpoan jokatuko du Lauburu Mahalak oraingoan Torrelavegan / Nueva salida para el Lauburu Mahala a Torrelavega

2016-10-14T15:51:47+02:0014/10/2016|

Jubenilen Ohorezko Mailak jarraian egingo duen bigarren irteera izango da, larunbatekoa. Kanpoan jokatzea egokituta, berriro autobidea hartu beharko dute gazteek; oraingoan, Torrelavega helmuga. 16:00etan hasiko da partida eta Mar Rock C.D. taldea izango dute aurrean Vicente Trueba pabilioian. Pabilioi historikoa da, hauxe; bertan, ACB-ko partidak jokatzen zituen Lobos Cantabria taldeak. Gaur egun, areto futboleko partidak eta gizonezkoen bigarren mailako esku-baloiko partidak hartzen ditu eraikinak, 3000 lagunentzako aforoa duelarik. Kantabriako taldea, sei punturekin, taularen laugarren postuan dago egun; hiru partidetatik bi irabazi ditu eta bat galduta. Juananen apopiloak berriz, ligaren hasiera bikainarekin jarraitzen dute, hiru partidetatik hiru irabazita, lidergoa Laskorainekin partekatzen [...]

11 2016.10.11

Lauburu Mahalaren hirugarren garaipena jarraian / Tercera victoria consecutiva del Lauburu Mahala

2016-10-11T17:47:41+02:0011/10/2016|

Etxetik kanpo eta erritmo biziko partida batean lortutako beste garaipen bat 1-8 Lauburu K.E. Ibarra klubeko kanterako altxorrak, hirugarren garaipena jarraian egin zuen aurkariaren etxean; liga hasiera honetan imajina ezin zitekeen emaitza izugarriarekin, gainera. Emaitza hauek egiazkoak badira ere, piparreroen taldeak eta bere gorputz teknikoak badaki, hau hasiera besterik ez dela, eta denboraldian zehar ezusteko handiak jasotzeko prest egon behar duela; txapelketa aurrera doan heinean, doitzen eta errendimendua hobetzen joango diren taldeak izango dituzte aurrean. Bitartean, bizilaguna dugun Laskorain taldea ere, taularen goiko postuei begira dago, soinu handirik gabe baina eraginkor, tolosar blokeari dagokion moduan. Zierbenan jokatutako partida erritmo biziarekin [...]

10 2016.10.10

Laubururen akatsak zigortu zituen aurkariak garaipena lortuz (2-5) / El Lauburu cae en Belabieta ante un rival que supo aprovechar sus errores

2016-10-10T17:24:19+02:0010/10/2016|

Porrota gogorra, ibartarrek jasandakoa; aurkariak, oso lehiakor eta esperientzia handikoak, piparrero gazteen akatsak aprobetxatzen jakin izan zuten. Etxekoek, partida serioa jokatu bazuten ere, markagailuan azpitik egotea ezin izan zuten gainditu, nahiz eta lehenbiziko zatia oso parekatua izan zen. Partidaren hasieran defentsa-lanak nagusitu ziren erasoen gainetik eta ondorioz, gol-aukera gutxi ikusi zen. Bi taldeak fisikoki higadura handia sortzeko jokoa erabili zuten, 40 minutuetan zehar erresistentzia eta konzentrazioa mantentzea garrantzitsua bilakatuko zelarik. Higaduraren ondorioz, eta etxekoen akats bat medio, Andonik bere atean sartu zuen eta bisitariaren lehenbiziko tantoa iritsi zen. Aurkariaren golak bizitu egin zituen etxeko mutilak, eta erasoen mailan beren minuturik [...]

7 2016.10.07

Lauburuk Segorbe F.S. jasoko du Belabietan / El Lauburu K.E. recibe la visita de Segorbe F.S.

2016-10-07T08:57:38+02:0007/10/2016|

Larunbatean, Lauburu K.E. Ibarrak Segorbe F.S., Castellóko taldea jasoko du Belabieta kiroldegian. Arratsaldeko 16:30ean izango da. Bisitariek etxekoek baino puntu bat gehiago dute sailkapen taulan, eta azken partidan, Santurtzi F.S. taldearen aurka berdinketa lortu zuten. Denboraldi honetarako lau fitxa berri egin ditu Valentziako taldeak, lauak jubeniletik igo direlarik. Talde borrokalaria da eta jokoan dauden hiru puntuak eskuratzen saiatuko da, taulan erditik gorako postuan kokatuz hurrengo partidak lasaitasun handiagorekin hartzeko helburuarekin. Ibartarrak, aldiz, Zierbenan partida on bat jokatzetik datoz, nahiz eta 4-1eko emaitzak zapore gazi-gozoarekin utzi zituen. Mikel Diestroren mutilak, markagailuan hiru puntu dituztela, etxean jolastearen abantaila aprobetxatu beharko dute garaipena [...]

6 2016.10.06

Lauburu Mahalak irabazten segi nahi du Zierbenan / Lauburu Mahala a seguir victorioso en Zierbena

2016-10-06T06:50:38+02:0006/10/2016|

Pasa den larunbatean, Belabietan eskainitako gol-festaz gozatu ondoren, aste honetan txapelketaren hirugarren partida jokatzea tokatzen zaigu Bizkaian. Aurkaria Zierbena da, hiru partidetatik bakarra irabazita, sailkapenean, hiru punturekin, bosgarren postuan dagoena. Gure mutilak berriz, bi partidetatik bi garaipen lortu ostean moralki oso indartsu daude. Misterrak nahikoa lan izango du aste honetan gazte hauen euforia kudeatzen. Azpimarratu nahi dugu, larunbatean, aulkian, Elgoibarko Concepto Egile taldearen denboraldi arrakastatsu batean kide izan ziren bi lagun, berriro elkartuko direla; Juanan Rodriguez moratuekin eta Arkaitz Sisniega “Txubas” galipoekin. Ibarrako espedizioaren autobusa, 14:45ean irtengo da Belabieta kiroldegitik, Zierbenako Udal Kiroldegian, 18:00etan partida jokatzea. Beste aldetik, Lauburu Aldaz [...]

4 2016.10.04

Lauburu Mahalaren gol-festa Belabietan / El Lauburu Mahala se da un festín en Belabieta

2016-10-04T07:00:12+02:0004/10/2016|

Harmailetan ikusle mordoa jubenilen joaz txundituta Aurreko astean, Errioxan jokatu zuten partida eta gero, Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailak amestutako hasieraz hitz egin genuen; Orain, denboraldiaren debutean, gazte oparoak, ligaren hasiera bikain horri jarraipena eman diotela esan daiteke, Belabietan aspaldi ikusi ez zen gol-festaren bidez. Gora Bilbao aurkaria, bi partidetatik bi irabazita zetorren Ibarrara, baina etxekoen joarekin etsi behar izan zuen; hamahiru gol izan ziren guztira, gure aldeko 12-1eko emaitzarekin amaitu zelarik partida. Zuri-ri egindako penaltiak ireki zuen markagailua, hirugarren minutuan, eta Zuri berak jaurti zuen. Lehenengo tantoarekin bisitariak blokeatuta geratu ziren eta ondorengo lau minutuetan etxeko taldeak 4-0eko emaitza [...]

2 2016.10.02

Garesti ordaindu du Lauburuk txapeldunaren pistan (4-1) / El Lauburu vende cara su piel en la pista del vigente campeón (4-1)

2016-10-02T22:01:26+02:0002/10/2016|

Zapore gazi-gozoarekin itzuli dira gure mutilak Bizkaiatik. Taldeak aurrez aurre jokatu zuen, askoren esanetan, kategoriako aurkaririk indartsuena denarekin; markagailuan aurreratzea lortu eta defentsan lan bikaina egin bazuten ere, bigarren zatiaren hasieran, aurkariak une zehatzetan asmatu izanak emaitza irauli zuen, eta gureak ezin izan zioten buelta eman. Partidaren hasieran, etxeko taldeak kantxa guztian zehar presioa sartzen igaro zuen, eta piparreroak, aldiz, pista erdian defentsa indartuz. Lehendabiziko zati guztian, orokorrean, aurkariaren erasoak geratzeko bi taldeak izan zuten gaitasuna geratu zen agerian; gol-aukera guztiak aurkariaren zelaian ostutako baloien bidez izan ziren. Gauzak horrela, lehendabiziko zatian ez zen arrisku handiko egoera askorik sortu, bi [...]

1 2016.10.01

Cristianen hutsunea betez, Javi Saldiserekin indartuko da Lauburu / El Lauburu se refuerza tras la baja de Cristian con Javi Saldise

2016-10-01T09:36:05+02:0001/10/2016|

Klubak, ilusio handiarekin eta ongietorri beroa emanez, jokalari berri baten berri eman nahi du. Javi Saldise da, Italiako Areto Futbolean Bigarren Mailan jokatzen duen Virtus Noicattarotik dator gurera. 24 urte egin berri dituen jokalari “beteranoa”, Irurtzungoa izatez, Lauburura dator hilabete zailak igaro ondoren, bai kirol arloan eta baita arlo sozialean ere. 2015eko udan, Xotarekin, Lehenengo Mailan debutatu ondoren, protagonismo handiago baten bila, maletak egin eta Zamoran, Bigarren Mailan, hasi zen jokatzen. Javi beraren esanetan, kirol arloan garai arrakastatsua izan zen, minutuak eta golak pilatuz joan zena, baina kirolarekin zerikusik ez duten gaietan oso garai zaila; Lantaldeari ordaintzetik utzi ondoren, 2015eko [...]

Go to Top