11 2016.11.11

Saio bikoitza larunbatean Belabietan: gipuzkoar derbia eta ustekabe gehiago / Sesión doble, derby guipuzcoano incluido y más sorpresas éste sábado en Belabieta

2016-11-11T01:30:49+01:0011/11/2016|

 Larunbat honetan, Ibarran, handitasunezko derbia ikusteko aukera izango dugu: Lauburu K.E. eta Internacional de Intxaurrondo “D4” neurtuko dira, 16:30etik aurrera, eta biek oso helburu ezberdinen pean, gainera. Donostiarrek putzutik ateratzen lagunduko dien puntuen bila joango dira eta gureak berriz, aurreko astean Aragoiarren aurka egindako berdinketa hobetzean izango dute begia, honela, dinamika berean jarraituz, pixkanaka, sailkapenean erditik gorako postuetan kokatzen joateko. Donostiar taldea kategoria honetan berria da eta agian bertan finkatzen kostatzen ari zaio, baina lehiakor izaten jarraitzen dute. Azken jardunaldian, bigarren sailkatua den Zierbena taldearen aurka 1-3 estu batez galdu zuten, beraz, larunbatekoa, ez dela partida erraza izango pentsatu behar [...]

10 2016.11.10

Lauburu K.E. Mahalak Ibarran hasiko du bigarren itzulia / El Lauburu K.E. Mahala inicia la segunda vuelta en Ibarra

2016-11-10T16:38:31+01:0010/11/2016|

Bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian (ligako zortzigarrena) atseden hartu ostean, Jubenilen Ohorezko Mailak txapelketan jarraituko du, oraingoan, seigarren sailkatua den Valle del Ebro C.D. taldearekin neurtuz. Errioxarrak aurreko jardunaldian Zierbenari 6-0 irabazi zion; Laskorainek, Castro Urdialesen, 1-2 estu batekin irabazi zuen eta Marrock taldeak, Gora Bilbao Redblue taldearen aurka bosnako berdinketarekin amaitu zuen. Juananen mutilak kontzentrazioa eta intentsitatea mantendu beharko dute jokoan, akatsak garesti ordaintzen baitira bestela. Belabietan futbol arratsalde zoragarria igarotzeko aukera: 2.B-koen derbia lehenengo, 16:30ean; atsedenaldian infantilen bi taldeak ikusteko aukera izango dugu, klubaren etorkizuna. Derbia amaitu ondoren, familia-argazkia aterako dugu, Lauburu Ibarraren egitura osatzen duten talde guztiekin, eta [...]

6 2016.11.06

Azken minutuetan garaipenak alde egin eta etxetik kanpora lortutako lehenengo puntua gehitu du Lauburuk (3-3) / El Lauburu suma su primer punto fuera de casa en un partido en el que la victoria se escapó en los últimos minutos (3-3)

2016-11-06T22:34:33+01:0006/11/2016|

Emaitza gazi-gozoa, Aragoitik ekarri zutena ibartarrak larunbatean; Alde batetik, harro, Belabietatik kanpora lortutako lehenbiziko puntuak egindako lan bikaina erakusten duelako, baina gazi, bestetik, bi golen errenta alferrik galtzen utzi izanagatik. Bi taldeak bizi-bizi atera ziren partidaren hasieran, eta hau azpimarratzekoa da, izan ere, istripu bat medio, autobusak ezin izan baitzuen ordurako Ibarrara iritsi eta gure mutilak Zaragozara kotxez joan behar izan zuten, bidaia oraindik gehiago zailduz. Hala ere, kontzentratuta sartu ziren autoan eta bertako taldeak eragindako presioa indargabetzeko gai izan ziren. Honela, aurkariak bere defentsa gure kantxa erdira igotzen zuen bitartean, moratuek, atzetik, beren eraso-jokoa josten asmatzen zuten. Eraso horietako [...]

3 2016.11.03

Lauburu K.E. Ibarrak Aragoira bidaiatuko du / El Lauburu K.E. Ibarra viaja a tierras aragonesas

2016-11-03T20:17:31+01:0003/11/2016|

Lauburu K.E. Ibarra, Aragoiko lurraldera mogituko da, Zaragozara, hain zuzen ere. Bertan, Nuestra Señora del Portal Clubaren aurka jokatu beharko du; mailaz igo berria den taldea da, Zaragozakoa, izan ere, pasa den denboraldian, hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu eta Bigarren B mailara pasatzeko aukera izan baitzuen. Aurkariak izango diren bi klub hauetan azpiko kategoriek berebiziko eragina dute Bigarren B mailako taldean. Lantaldeko 14 jokalarietatik 10 kanteratik datoz eta honek kategoria horietan lan bikaina egiten ari direla erakusten du. Sailkapen orokorrean puntu baten aldea daukate bi taldeak. Biak, taulako toki lasai batean kokatuak daude eta bizpahiru partida jarraian irabazten saiatuko [...]

1 2016.11.01

Lauburu Mahalak 1go buelta bikaina itxi du / Lauburu Mahala cierra una 1ª vuelta notable

2016-11-01T21:16:32+01:0001/11/2016|

Garaipen berri bat kanpoan Castro Urdiales C.F.S. taldearen aurka 4-6 Jubenilen Ohorezko Mailak amaitu du lehenbiziko buelta, eta nota altuarekin gainera, nahiz eta kanpoan lau partida jokatu behar izan dituen eta etxean bi besterik ez. Bost garaipen eta porrota bakarra egin dute eta honek, sailkapenean lehenengo postura igo ditu Laskoraingo bizilagunekin puntuetan berdinduta. Lauburu Mahalaren partida Castron beste lehenengo bueltako partidak bezala hasi zen, era kuriosoan; bigarren minutuan Zurik (partida bikaina jolastu zuen) 0-1ekoa egin zuen. Hau izango zen, guztira lau gol sartuta, bere arratsalde goleatzailearen hasiera; partidako jokalaria izan zen. Hala ere, Kantabriakoek ez ziren kokildu ezustekoarekin eta berdinketaren [...]

Go to Top