Zierbena 5-1eko emaitzarekin erori zen Belabietan / Un ordenado Zierbena cae por 5-1 en Belabieta

Taldean bajak izan arren, galipoek partida serioa egin zuten Lauburu Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila eta Zierbena, bizkaitar taldearen artean egindako partida ez zen oso parekatua izan. Piparreroek deialdi osoa aurkeztu bazuten (10 jokalari gehi bi atezain), Arkaitz Sisniega, Txubasek gidatutakoek pistako sei jokalari gehi bi atezainekin egin behar izan zieten aurre partidari; jokalari falta, hala ere, ez zen partida serio eta ordenatua ez aurkezteko aitzakia izan. Hutsean mantendu zuten beren [...]

2016-11-30T12:21:33+01:0030/11/2016|

Lauburuk ez du berdinketatik pasatzea lortu Santzurtzin aurrean / El Lauburu no logra pasar del empate ante el colista Santurtzi

Larunbatean Belabietan Lauburuk lortutako emaitza, okerrenetik onena izan zela esan daiteke. Mikelen mutilak ezin izan zuten Santurtzi garaitu, argi geratu zen sailkapenak erakusten duena baino talde hobea dela. Partida, hasi orduko zaildu zitzaien ibartarrei; lehenbiziko hiru minutu bete aurretik, Miguelek, Markelen zerbitzu on batez baliatuz, bigarren zutoinetik sartuta amaitu zuen bisitariek egindako kontra bizkor bat. Gol honek jakindakoa berretsi zuen, alegia, Mati Carrascosaren taldea bere zoritxarreko aldiari buelta emateko eta [...]

2016-11-28T11:44:26+01:0028/11/2016|

Puntuen beharra duen Santurtzi FS jasoko du Lauburuk / Lauburu KE recibe a un Santurtzi FS necesitado de puntos

Iruñean San Juan C.D. taldearen aurrean gutxiengatik galdu ondoren, moratuek Santurtzi F.S. taldea jasoko dute larunbatean, Belabietan, 16:30ean. Bizkaitarrak konpetizioan azkenak dira une hauetan baina horrek ez du partida erraztuko. Mikel Diestroren mutilak egoki ulertu beharko dute partida, bi ahoko arma bilaka daitekeelako. Azken jardunaldian, esateko, Pinseque F.S. taldearekin batera lidergoa duen Zierbena F.S. ahalguztidunaren kontra 3-4 estu batekin erori zen, etxean. Ezkerraldeakoek urte asko daramatzate kategoria honetan lehian, eta [...]

2016-11-25T18:29:59+01:0025/11/2016|

Lauburu KE Ibarrak Mahalak Zierbena CDF jasoko du / El Lauburu KE Ibarra Mahala recibe al Zierbena CDF

Hamaikagarren jardunaldia izango da Jubenilen Ohorezko Mailako mutilentzat eta larunbatean jokatuko da, 18:30ean, Belabietan. Zierbena C.D.F. taldea jasoko dute, zazpi punturekin sailkapeneko seigarren postua betetzen duena. Aurreko asteko partidan egoera zailak gainditzeko ikastaro azkarra pasa eta garaipena lortu ostean, Juananek gidatutako jokalariek, norbanakoen zein taldearen hazte prozesuarekin jarraitzen dute. Larunbat honetan aurrera egiteko aukera berri bat izango dute, aurkariek, sailkapenean atzetik joanda ere, ez dizkielako gauzak erraztuko. Sailkapenean liderrak izateak [...]

2016-11-24T17:13:45+01:0024/11/2016|

Galtzen hasi eta irabazten amaitu du Lauburu Mahalak, estreinakoz denboraldian / Primera remontada del Lauburu Mahala esta temporada

Ibartarrak galtzen ari ziren, 2-0 atsedena aurretik eta 3-2 hiru minutu faltan Kirol honek, pista itxietan denbora geratuarekin jolasten diren kirol guztiek duten aberastasuna du, hau da, klimari, lurrari edota beste hainbat faktoreei begira, baldintza egonkorrak ditu. Honek, ikuskizuna lehertzea eta ikuslearen pultsazioak azkartzea eragiten du askotan; beste kiroletan ez bezala, hemen ikusten ari denagatik azkartzen dira pultsazioak, ez kolore batzuengatik sentitzen den pasioagatik, eta askotan, adrenalinaz beteta, gizakiak formak [...]

2016-11-22T22:44:00+01:0022/11/2016|

Lauburu garaipenetik gertu, baina esku hutsik itzuli behar izan zuen (2-1) / El Lauburu se vuelve de vacío tras ver de cerca la victoria (2-1)

Mikel Diestroren mutilak porrota gogorra jasan zuten San Juan Kirol Elkartea bisitatzea joanda. Gogorra, Zuhaitzek atean egindako lanagatik gehienbat, talde nafarraren erasoak kontrolatzen jakin izan zelako eta partida amaitzeko 10 minutu falta zirela, markagailuan aurreratzea lortu genuelako, alde honekin azken 3 minutuetaraino iritsiz, baina zoritxarrez, etxeko koadroak markagailuari buelta eman zion, bakarka egindako bi ekimenekin. Pentsatuta bezala hasi zen partida, bi taldeak beren defentsak gailentzen, intentsitateaz eta ongi ekinez. Lauburuk [...]

2016-11-20T22:19:56+01:0020/11/2016|

Lauburuk San Juani egingo dio bisita Iruñean / El Lauburu visita en Pamplona al San Juan

“Partida berezia izango da larunbatekoa, kategoriako talderik onenetako baten aurka jokatuko dugu”. Hauxe zioen teknikari moratuak ligako hurrengo hitzorduari buruz. Mikel Diestrok gidatutako taldeak A.D. San Juan bisitatuko du. Norgehiagoka 18:00etan hasiko da Iruñeko San Jorge auzoko Donibane eraikinean. Irteera berri honek helburua garbia duela dio misterrak: “gehitzen joatea eta etxetik kanpora lehenbiziko garaipena lortzea da garrantzitsua”. Nafarroan irabazteak taularen goiko postuei begira jartzeko aukera emango luke, multzo horren liderrak [...]

2016-11-18T18:16:15+01:0018/11/2016|

Lauburu Mahalak Gora Bilbao Redblue izango du aurrean / Lauburu Mahala se enfrenta al Gora Bilbao Redblue

Bigarren buelta honetan izango den irteera luze bakarra; Jubenilen Ohorezko Maila Bilboko La Peña auzora joan beharko du, Larunbatean 18:30etik aurrera Gora Bilbao Redblue taldearekin neurtzera. Talde hau beteranoa da kategoria honetan, sailkapenean bosgarren postua betetzen du eta Zierbenarekin berdinketa eginda dator partidara. Ibartar gazteak, Laskorainekin puntuetan berdinduta, sailkapenean lidergoa dute berriro aurreko larunbatean Valle del Ebro errioxar taldeari irabazi ostean. Partida hark, hainbat jardunaldietan aurkituko dutenaren ideia izateko balio [...]

2016-11-17T10:35:30+01:0017/11/2016|

Ganorazko partida, Lauburu Mahalak jokatutakoa / Partido serio del Lauburu Mahala

Gazte oparoak 3-0ekoarekin gailendu ziren Errioxar taldearen aurrean Lehenengo taldearen derbi zoragarria, 5-0eko garaipena eta klubeko talde guztien argazki-saio atseginaren ondoren, Jubenilen Ohorezko Mailaren unea iritsi zen; bigarren itzuliari hasiera eman behar zion, lehenbiziko jardunaldian atseden hartu eta gero. Aurkaria, C.D. Valle del Ebro, Errioxako taldea, Zierbenari 6-0 irabazita zetorren partidara; lehenbiziko jardunaldian, gureak han jokatu zutenetik, hobetzen joan direla argi ikusten da honekin. Piparreroak aldiz, lehenbiziko bueltaren ostean ezin [...]

2016-11-15T16:59:04+01:0015/11/2016|

Gipuzkoako derbian poztasun handia hartu zuen Lauburuk bikote nafarrak gidatutako partidan (5-0) / El Lauburu se da una alegría en un derby guipuzcoano guiado por su dupla navarra (5-0)

Garaipen lasaia lortu zuen Lauburuk, denboraldiko partidarik onena egiten zuen bitartean; oso serioa eta jokoaren fase guztietan eraginkor, norgehiagoka sasoi-betean dauden bi jokalariek erabaki zuten: Andoni Carlosena eta Javi Saldise.   Elkar oso ongi ezagutzen duten bi taldeen arteko derbi batean aurreikusi daitekeen tentsio logikoarekin hasi zen partida. Bi taldeak defentsa-zorroztasunean gailentzen saiatu ziren, ibartar kuadroak konbinazio-erasoa lantzen zuen bitartean eta donostiarrek berriz, baloi luzeekin moratuen bizkarraldea bilatzen zuten bitartean. [...]

2016-11-14T08:06:16+01:0014/11/2016|

Title

Go to Top