5 2016.12.05

Lauburu Mahalak menderaezin jarraitzen du Belabietan / El Lauburu Mahala mantiene su imbatibilidad en Belabieta

2016-12-05T18:24:50+01:0005/12/2016|

Torrelavegako Marrock-en aurrean garaipen berri bat gehitu du (3-1) Jubenilen Ohorezko Mailak ibilbidea zalantzakor hasi bazuen ere, garbi dago pixkanaka doitzen doala eta jardunaldiz jardunaldi geroz eta zirrara handiagoko partidak eskaintzen dizkiola ikusleari; hau denontzako da ona, baita taldearentzat ere, jardunaldiz jardunaldi aurreratzen baitute. Kantabriako taldea, orain arte ibartarrari puntuak ostu dizkion bakarra zen eta holaxe iritsi zen Belabietara. Fisikoki talde sendoa da, baina gure kirol honen funtsetik urrun dago; hala ere, kategoria hau ez dago apaindura gehiegietarako eta jarrera on bat eta fisikoki maila handiago bat izatea nahikoa da lehiatzeko eta atsekabea sortzeko. Gure mutilak ere, ez daude onenean. [...]

5 2016.12.05

Lauburuk puntu bat gehitu du defentsak nagusitu ziren derbi batean (0-0) / El Lauburu suma un punto en un derby guipuzcoano dominado por las defensas

2016-12-05T10:43:28+01:0005/12/2016|

Intentsitate handiko partida izan zen, igandean Elgoibarko IMH eraikinean jokatutakoa; kantxan nagusitu zen parekotasunarekin batera, intentsitatearen tonika gailendu zen norgehiagoka guztian zehar. Markagailua ez bazen mugitu, Zuhaitz eta Endika, ibartar atezainen lanarengatik izan zen neurri handi batean, Debabarrenak bere eraso-jokoan egindako makina jaurtiketa alderatzen jakin izan baitzuten. Lehenbiziko zatian etxeko taldeak pista erditik urrunagoko defentsarekin probatu zuen, ongi landutako bakarkako defentsa aldaketekin erabiliz; Lauburuk berriz, bere euste-lerroa marra banatzailearen inguruan finkatu zuen, eta handik aurrera, bakarkako defentsa landu zuen. Partidaren pisua eta arrisku sentsazio handiagoa norgehiagokaren zatirik luzeenean etxeko koadroari egokitu zitzaion. Hala ere, Lauburuk, bere defentsa lan bikainarekin jakin [...]

2 2016.12.02

Derbi gipuzkoarra Elgoibarren: Debabarrena Concepto Egille – Lauburu K.E. / Derbi guipuzcoano en Elgoibar: Debabarrena Concepto Egille – Lauburu K.E.

2016-12-02T18:25:39+01:0002/12/2016|

Aurreko larunbatean hondarreko den Santurtzi taldearen aurka egindako berdinketaren ostean (emaitzak ezin zuen okerragoa izan), aste honetan Elgoibarrera joatea egokitzen da. Han, Gipuzkoako derbia jokatuko dute Debabarrena Concepto Egille taldearen aurka; igandean 12:30ean Elgoibarko IMH eraikinean izango da. Debabarrenakoek taulako bosgarren postu eroso batean kokatuta daude, Ibarrakoek baino bi postu gorago soilik. Zierbenara egindako azken bidaian, pasa den asteburuan, Concepto Egille taldeak porrota handia jasan zuen; ezin izan zioten eutsi multzoko liderrak ezarritako erritmo fisikoari. Moratuek berriro, etxetik kanporako hiru puntuen bila joango dira. Kasu honetan, derbiak eragiten duen lehiakortasunak amestutako puntu horiek Ibarrara ekartzeko haina indar ematea espero dugu [...]

2 2016.12.02

Lauburu K.E. Mahalak berriro etxean jolastuko du / Lauburu K.E. Mahala vuelve a jugar en casa

2016-12-02T12:37:47+01:0002/12/2016|

Zierbenaren aurrean garaipen berri bat lortu ostean, oraingoan Marrock C.D. etorriko da Ibarrara. Kantabriako taldea Lauburu K.E. Ibarra Mahalaren aurren neurtuko da larunbatean 18:30ean Belabieta kiroldegian. Kantabriakoak kategorian debutatzen badute ere, sailkapenean laugarren postuan daude 13 punturekin. Ibartarrak, beste aldetik, sailkapenean liderra dira, Laskorainekin lehia bizian, biak 24 puntu baitituzte. Bi talde hauek hurrengo jardunaldian neurtuko dira. Partida garrantzitsua, beraz, Juananen mutilentzat; hiru puntuak lortu beharrean daude sailkapenean gorenean jarraitzeko eta derbira moralki indartsu iristeko. Hala ere, Torrelavega taldeak ez dizkie gauzak erraztuko, orain arte irabaztea lortu duen talde bakarra baita. Partida hura, bigarren zatian okertu zen Odein kaleratzearekin eta [...]

Go to Top