Andoni Carlosena eta Javi Saldise Nafarroako selekzio absoluturako deituak izan dira / Andoni Carlosena y Javi Saldise convocados con la selección absoluta de Navarra

Andoni Carlosena eta Javi Saldise, Laubururen lehenbiziko lantaldeko bi jokalariak, Alfredo Hualde nafar entrenatzaileak hautatu ditu, Nafarroako konbinatuak Kantabriako selekzioa eta F.S. Santurtziren aurka jokatuko duen hiruren arteko torneoan parte hartzeko. Klubetik, gure lantaldeko bi jokalari nabarmenenak nazio mailako eta izen handia duten beste jokalari askorekin batera aritzeko aukera izatea txalotzen dugu. Torneo hau Santurtzin jokatuko da datorren ostiralean, hilak 30 eta ongintzazko ekimen bat izango da, bertan, esklerosi anitzaren [...]

2016-12-29T16:20:28+01:0029/12/2016|

Lauburuko lau jokalari Euskadiko Sub-19 Selekziorako deituak izan dira / Cuatro jugadores del Lauburu convocados para la Selección de Euskadi Sub-19

Lehenengo taldeko Agustin Garmendia eta Andoni Agirrezabala jokalariak eta Jubenilen Ohorezko Mailako  Iñaki Peña eta Ander Zuriarrain jokalariak, selekzioko Joseba Hulek hautatu ditu, abenduak 26 eta 28an Getxon burutuko den kontzentraziora joateko. Lau jokalari hauek, guztira 14 hautatuek osatzen duten zerrendaren parte dira eta zerrenda honetatik aterako da Espainiako selekzioen txapelketan lehenbiziko fasea jokatuko duen behin betiko selekzioa. Euskadiko selekzioa, Nafarroa, Balear irlak eta Galiziakoarekin batera kokatua geratu da. Torneoa [...]

2016-12-25T22:21:45+01:0025/12/2016|

Lauburu Mahalak Castroren kontra lortutako garaipenarekin amaitu du urtea / El Lauburu Mahala cierra el año con victoria frente al Castro F.S.

Galduta ere, kantabriarrak irudi bikaina eskaini zuten Belabietan Gabonen hasierarekin batera, Jubenilen Ohorezko Mailak ligako hamalaugarren jardunaldia amaitu du; egutegiak markatutako itzuli oso baten amaiera izan da aldi berean, izan ere, multzo honetan 7 talde bakarrik egonik, 28 jardunaldi osatzeko bi itzuli oso egin beharko baitituzte. Egoera honekin orain arte gertatutakoaren analisia egiteko aukera ematen du; guztiak guztien kontra jokatu dutenez, bai etxean eta baita kanpoan ere, balorazioa zehatzagoa izan [...]

2016-12-20T17:39:42+01:0020/12/2016|

Lauburu bikain batek merezi gabeko porrota jaso du (2-1) / Un buen Lauburu sufre una derrota que no mereció (2-1)

Oso bizia eta parekatua izan zen larunbat arratsaldean Aurrera de Vitoriak eta ibartarrak Gasteizen jokatu zuten norgehiagoka. Parekidetasuna orokorra izan zen partida osoan, gehienbat bi taldeak egindako defentsa-lan bikainean. Erasoari dagokionez, bietako inork ez bazituen arrisku egoera asko sortu ere, jokoa sortzeko garaian Lauburu pixka bat biziago egon zela esan daiteke, baina atearen aurrean ezin asmatuak eta gure zein besteen zenbait erabakien ondorioz, Gasteiztik hutsean etortzea eragin zuen.  Bi taldeak [...]

2016-12-19T16:56:12+01:0019/12/2016|

Lauburu K.E. etxetik kanporako lehenbiziko garaipenaren bila / Lauburu K.E. a por su primera victoria a domicilio

Lauburu K.E.-k C.D. Aurrera de Vitoria taldeari egin beharko dio bisita larunbatean 18:30ean hasiko den partida jokatzeko. Askotan jokatu dute aurrez aurre bi taldeak, bai Bigarren B-an eta baita aurretik ere, euskal multzoan, Hirugarren Mailan. Arabarrak emaitza txarrak izan dituzten azkenaldian eta bere kantxa aprobetxatu nahiko dute ibartarrak menperatzeko, horrela urtea ongi amaitu eta pixkanaka, sailkapenean postuak igotzen hasi. Zumeta jokalariak, gasteiztarren kamiseta jantzia izan du lehendik baina oraingoan ezin [...]

2016-12-16T18:49:13+01:0016/12/2016|

Lauburu K.E. Ibarra Mahala urtea ongi bukatzera / El Lauburu K.E. Ibarra a terminar bien el año

Urteko azken jardunaldia gainean dugu, Jubenilen Ohorezko Mailaren kategoriako txapelketaren liga erdia beteko duena. LABURU IBARRA MAHALA-k Castro Urdiales taldearen bisita jasoko du larunbatean; arratsaldeko 18:30ean izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Ibarrako taldeak aurreko jardunaldian jasandako porrota gainditu beharko du eta lanean jarraitu astez-aste, norbanakoen eta taldearen aurreratze prozesuan. Gainera, kontuan hartu behar da, Castro Urdiales taldea hirugarren sailkatua dela, Lauburu Ibarra Mahalatik hiru puntura, eta Ibarrara garaipenaren bila etorriko [...]

2016-12-15T20:21:07+01:0015/12/2016|

Derbia eta lidergoa lortu du Laskorainek / Derby y liderato para Laskorain K.E.

Dena aldeko izanik, Ibartarren puntuak hanka egin zuten azken minutuetan. Jubenilen Areto Futbol Nazionaleko kategoria goreneko Tolosaldeako derbiak ez zien hutsik egin larunbat arratsaldean Usabalera hurbildu ziren 400 bat zaleei. Bertan, gure kirolean eskualdeko gazte oparoenak diren asko jokatzen ikusteko aukera izan zen. Partida ikusgarria, non denetatik ikusteko parada izan zen: 10 gol markagailuan, penalti bikoitzak, atezain jokalaria, estrategia-golak, etab., azken finean, gure kirolak dituen osagai guztiak partida ikusgarri batean [...]

2016-12-13T17:24:45+01:0013/12/2016|

Lauburuk eraginkortasuna aurkitu du garaipen garrantzitsua lortzeko (8-2) / El Lauburu encuentra la efectividad para conseguir una importante victoria (8-2)

Partida bikaina, Lauburuk atzokoan jokatutakoa. Alfredo Hualdek gidatuta, gure mutilak seriotasun eta iraunkortasun handia erakutsi zuten; jarrera honek Graccurris errioxar taldeak eragindako zailtasunak saihesten lagundu zien eta bigarren zati bikain batean partida erabakita uzteko trebetasuna izan zuten. Norgehiagokaren hasieran laubururen kuadroa bere defentsa aurkariaren kantxa erdian mantentzen saiatu zen, eta abilezia erakutsi zuen jokaldi honekin, izan ere, Graccurris taldeari baloia ateratzea asko zaildu zion eta aldi berean, baloi-osteak sortzen zituzten [...]

2016-12-12T18:19:56+01:0012/12/2016|

Lauburu K.E.k Graccurris F.S. taldea jasoko du Ibarran / Lauburu K.E. recibe en Ibarra al Graccurris F.S.

Aurreko asteburuan Elgoibarren lortutako berdinketaren ostean, Lauburu K.E. Ibarrak, larunbatean 16:30ean, jasoko du Graccurris F.S., errioxar taldea. Derbi hartan ikusitakoaren arabera, ibartarrak agian, zerbait gehiago ere merezi izan zuten, lehenbiziko zatian bereziki. Taldeak Santurtziren aurrean Belabietan egindako azken berdinketari ere buelta eman nahiko die; partida txarra egin zuten etxekoek egun hartan, kategoriako hondarrekoaren aurka. Alfarokoek, 9 punturekin, sailkapeneko taularen beheko aldean kokatuta daude. Etxean indartu egiten dira eta bertan puntuak [...]

2016-12-09T22:19:30+01:0009/12/2016|

Lauburu K.E. Ibarra Mahala Usabalera joango da Laskorainekin neurtzera / Lauburu K.E. Ibarra Mahala visita Usabal para enfrentarse al Laskorain K.E.

Jubenilen Ohorezko Mailak, zubian atsedenik hartu gabe, bigarren itzuli honetako azken aurreko jardunaldia jokatuko du asteburu honetan, zirraragarria izango den derbia, hain zuzen. Hitzordua larunbatean, Tolosako Usabal kiroldegian, 15:30ean. Bertan aurrez aurre, txapelketan buru diren eta hamarretik bederatzi partida irabazi dituzten bi taldeak: Lauburu K.E. Ibarra Mahala eta Laskorain K.E. Edozein derbi baten aurretik esaten den moduan, ez dago faborito garbirik eta norgehiagoka oso lehiatua eta parekatua izango dela aurreikusi [...]

2016-12-09T10:29:17+01:0009/12/2016|
Go to Top