Lauburu Mahala estropezu egin du Castro Urdialesen / Lauburu Mahala tropieza en Castro Urdiales
Kantabriako taldeak sufritzen jakin izan du ibartarren igoera ekiditeko Ibartarrak bazekiten Peru Zaballakoa, partida zaila izango zela eta konpromiso zail honi aurre egiteko zentratuta agertu ziren bertara. Taldearen egoerak okerrera egin zuen larunbat goizean, Zuri, amonaren heriotzagatik, partidan baja izan zelako. Klubaren izenean, besarkada handi bat familia guztiari orokorrean eta bereziki, Laubururen parte diren bi anaiei. Bajen zerrenda luzeari beste bat gehiago gehituz aurkeztu zen taldea, beraz, kostako herri honetara eta ligako titulua lortzeko lehian ezinbestekoak diren hiru puntuen bila, taldeak, guztia eman zuen bertan; porrota garesti eskaini zuen eta pistan piparreroen DNA guztia utziz, azken segundora arte borrokatu zuen, [...]