29 2017.04.29

Gaurkoa egun handia izan daiteke Laubururentzat / Hoy puede ser un gran día para el Lauburu K.E.

2017-04-29T08:46:48+02:0029/04/2017|

B mailako taldea Logroñora joango da eta Jubenilen Ohorezko Maila ligako txapeldun izan daiteke gaur arratsaldean Belabietan. Pasa den larunbatean derbian C.D. Debabarrenaren aurka izandako garaipenaren ostean, talde ibartarra Errioxara joango da permanentzia jada patrikan sartuta duelarik. Aurkaria Logroñoko C.D. Graccurris F.S. taldea izango da, jaitsiera saihesteko ahaleginetan dabilena. Errioxarrak galtzen badute eta Santurtzik irabazi, automatikoki hirugarren mailako taldea izatea pasako da. Moratuek denboraldi zail baten ostean, lesioek eraginda gehienbat, ligako azken hiru partidetan talde bezala hazten saiatuko da eta Logroñora batere presiorik gabe hiru puntuak lortzera abiatuko dira. Mikel Diestrok, hain zuzen, ez ditu Arros eta Aitzol eskura izango, [...]

28 2017.04.28

Belabietak berriro amets egin nahi duelako / Porque Belabieta quiere volver a soñar

2017-04-28T18:32:43+02:0028/04/2017|

Gaur Belabietan Castro Urdiales F.S. taldeari irabaziz gero, Lauburu Ibarra Mahala Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun izango da eta Espainiako Jubenilen Koparako sarrera lortuko du. Neurketa gaur 18:00etan hasiko da. Pasa den astean Usabalen, taldea garaipenera eramaten paper garrantzitsua jokatu ostean, ibartar afizioak beste hitzordu saihetsezina du gaur, aurreko astean egindako lan bikain hori errematatzeko. Zaleen bultzadak berebiziko garrantzia izango du, partidaren une zailetan taldea babestua sentitu dadin. Gaurkoa bezalako neurketa batean presak sortzea ohikoa da eta garaipenari heltzeko gogoak mutilak geldiaraztea ere bai, beraz afizioaren babesa nahitaezkoa izango da helburua lortzeari begira, ondoren denok elkarrekin ospatzeko; taldeak eta afizioak. Azkenekoz, [...]

26 2017.04.26

Lauburu Mahalak lidergoa berreskuratu du Laskorainene kontra Usabalen / Lauburu Mahala recupera el liderato frente al Laskorain en Usabal

2017-04-26T16:20:53+02:0026/04/2017|

Beste behin egin dute piparreroak eta etxetik kanpora gailendu dira, azken jardunaldira arte guztia erabakitzeko utziz. Usabal ia-ia beteta eta bi afizioak bakoitza bere taldearen alde dena ematen; honela hasi zen Jubenilen Espainiako koparako sarreraren erdia jokoan zuen derbi atipiko bat. Atipikoa diogu, kategoria honetan Estatu osoko kluben arteko txapelketa goreneko hamar multzoetako batez ari garelako eta ez delako ohikoa, eskualde bereko bi talde izan eta beste partehartzaileekin alderatuta, halako berdinketa eta abantailarekin liderrak izatea. Beste euskal talde batzuk ez ezik, Cantabria, Errioxa eta Nafarroak ere, parte hartzen dute. Xehetasun honek, eskualdea bera eta bertan dagoen potentziala goratzen ditu. Azken [...]

24 2017.04.24

Gipuzkoar derbia irabazita Lauburuk ziurtatu du Bigarren B mailan permanentzia (5-3) / El lauburu se adjudica el derby guipuzcoano y certifica su permanencia en Segunda B

2017-04-24T18:43:04+02:0024/04/2017|

Gipuzkoako denboraldiko azken derbia jokatu zen atzo arratsaldean Belabietan. Intentsitate handiko partida izan zen, jokoagatik eta sortutako aukerengatik bietako edozeinek irabaz zezakeen horietako bat. Ohi bezala, jokoan gauza gehiago zituen taldeak irabazi zuen; Elgoibareko taldea atzoko neurketara urgentziarik gabe etorri zen bezala, ibarrak bazekien aurrean zuen trenari ezin ziola ihes egiten utzi. Eta halaxe izan zen; moratuek zailtasunetik indartu eta permanentzia balio duen garaipen bat lortu zuten. Bi taldeak defentsa oso goian jarrita hasi zen neurketa. Elkarri errespetu handia dioten bi talde dira, batak bestearen bertuteaz jabe delarik. Hasi eta gutxira, Andoni Carlosenak lehen lerroan baloia ostu eta Javi Saldisekin [...]

21 2017.04.21

Lauburuk permanentzia ziurtatzea bilatuko du derbian / El Lauburu buscará certificar la permanencia en el derby

2017-04-21T16:13:32+02:0021/04/2017|

Ibarrak derbi liluragarria jokatuko du Elgoibarreko C.D. Debabarrenaren kontra, larunbatean 17:00etan Belabietan. Oso partida zaila izango da, aurkariak eskarmentu eta kalitate handiko jokalariak baititu, baina sari mamitsua lortu dezake bertan. Mikel Diestroren mutilak larunbateko norgehiagokan garaipena lortzen badute brontzeko kategorian beste urtebeteko permanentzia ziurtatuko dute. Debabarrena taldea taularen seigarren postuan dago 37 punturekin, bosgarrenetik bost puntura eta atzekoek jarraika dituela. Joaneko neurketan, Elgoibarren, ez ohiko 0-0ekoarekin amaitu zuten. Seguraski biak ala biak partida hau irabazi nahiko dute eta batik bat, Gipuzkoar derbia irabaztearen ohorea eskuratu. Norgehiagoka honetarako misterrak Garmen berreskuratu du behin betiko. Ez dira bertan izango, berriz, ez Joseba [...]

21 2017.04.21

Lauburu Mahala azken jardunaldirako ligaren bila joaten ahaleginduko da / Lauburu Mahala busca llevar a la última jornada la lucha por la liga

2017-04-21T10:04:29+02:0021/04/2017|

Garrantzia handiko derbien arratsaldea izango da larunbatean Lauburu K.E. Ibarrarentzat, 17:00etan Bigarren B Nazionalak Elgoibareko C.D. Debabarrenaren aurka jokatuko du Belabietan. Jokoan, Areto Futbol Nazionaleko brontzezko kategorian beste urtebetez jarraitzeko aukera. Klubak eskaintza berezia egingo du denboraldi guztian babestu eta lagundu gaituzten bazkide guztientzat. Honela, abonatu bakoitzak lagun bat eraman ahal izango du, dohainik, partida ikustera. Eskaintza honekin, denboraldi honetan taldeak izandako zailtasun egoeratan lagundu diguten guztiei gure esker ona erakutsi nahi diegu eta aldi berean, Ibarrako afizio guztia neurketa garrantzitsu honetara etortzea gonbidatu. Babes guztia ongietorria izango da eta jokalariak eskertuko dute. Klubarentzat oso garrantzitsua izango den neurketa hau [...]

14 2017.04.14

Uzturpe ikastolako haurrekin teknifikazio saioa / Jornada de tecnificación con los alumnos/as de Uzturpe

2017-04-14T10:30:36+02:0014/04/2017|

Pasatako aste bukaeran (Apirilak 8) eta Uzturpe ikastolarekin Lauburu KE-ak duen hitzarmena aurrera eramanez, Areto futboleko Teknifikazio saio bat egin genuen. Saioa bi zatitan banatu zen : lehena 9:00-tatik 10:15-etara eta bigarrena 10:15-etatik 11:30-etara. Lehenengo zatian Alebinak izan ziren parte hartu zutenak eta denera 19 neska mutil etorri ziren. Bigarren zatian berriz Benjaminak izan ziren 26 neska mutil gerturatu zirelarik. Teknifikazioaren garapena Cesar Roca Lauburu KE-ko harrobiaren koordinatzaileak eraman zuen eta bertan laguntzen lehenengo taldeko hiru jokalari izan ziren : Joseba, Aitzol eta Garmen. Haurrak oso gustura ibili ziren eta errepikatzeko gogoarekin geratu ziren. Gure aldetik ere goiza bikaina igaro [...]

12 2017.04.12

Erabaki beharrekoak erabakita joan ziren Lauburuko neskak Anoetara / Las chicas del Lauburu se enfrentaron con todo decidido en Anoeta

2017-04-12T17:20:37+02:0012/04/2017|

Ligako bigarren postua ziurtatuta eta, ondorioz, play offetarako txartela eskuratuta Gauzak horrela, ostiral iluntzeko partida igarobide bat besterik ez zen eta, ondorioz, ez zen intentsitate altuko partidarik espero. Ez zen horrela izan, ordea. Epaileak partidari hasiera eman zionetik gogotsu eta sendo aritu ziren ibartarrak, baloia mugituz, joku bizkor eta dinamikoa egiten. Korner batean etorri zen lehen gola. Jokaldi taktiko batean Amaia Olazabalek gola sartu zuen. Atzetik beste hiru gol sartu zituen Lauburuk. Lehendabizikoa Olaia Lizartzak eta ondorengo biak Ane Artutxak. Atsedenaldira iritsi aurretik ibartarrek gol bat jaso zuten arren, partida aldeko jartzea lortu zuten. Bigarren zatira, ordea, fidakor atera ziren [...]

11 2017.04.11

Lauburu Mahalak Torrelavegako Marrock taldeari irabazi zion Belabietan / Lauburu Mahala gana en Belabieta al Marrock de Torrelavega

2017-04-11T18:27:24+02:0011/04/2017|

Kantabriako taldeak zailtasun handiak jarri zizkion Ibarrari Kirol munduan beti esaten da: “nola entrenatu, hala jolastu”; orokorrean betetzen den topiko bat da, bereziki, asteko lana, ona edo txarra izan, bizpahiru ziklotan luzatzen denean. Esaera orduan bihurtzen da benetan errealitate. Taldearen dinamika ez da egokiena, azken hilabetean faktore asko izan dira taldeak asteko lanarekin mantendu duen errutina ona bonbardatu dutenak; Hiru saio iraunkor, lesioei dagokienez zorte ona eta baja gutxi, baina badira jada, aste dezente dinamika hau ukitua dagoela: lehenengo taldeko bajak, ikasketak, lan-kontuak edota beste hainbat arrazoik, taldearen egunerokoan eragin dute lantaldearen errendimendua jaitsiz. Hala ere, inplikazio ona izaten jarraitzen [...]

10 2017.04.10

Garaipena ukitu ostean puntu baliotsu bat lortu du Lauburuk (4-4) / El Lauburu obtiene un valioso punto tras ver de cerca la victoria (4-4)

2017-04-10T17:46:49+02:0010/04/2017|

Partida zirraragarria, zalantza emaitzan eta puntuen partiketa azkenean. Kategoria salbatzeko aurrera pauso bat izan bada ere, amaitzeko lau minutu faltan gureak 2-4 irabazten zihoazela jakiteak, zapore gazi-gozoarekin geratzea eragin zuen. Ibarrak norgehiagoka defentsa pista erdian ipiniz hasi zuen, jokoa aurrera zihoan heinean aurreratzeko asmoz. Santurtzik, bere aldetik, ibartarren baloi irteera presionatzen saiatzen ziren. Moratuek, atzo txuriz, hasierako jokaldi hauetan erasokorrago egon ziren eta lehenbiziko arrisku egoerak beraiek sortu zituzten. Beñat, Javi Saldise, Andoni Zumeta eta Ioritz markagailua estreinatzeko zorian egon ziren, baina lehenbiziko minutu hauetan ez zuten asmatzea lortu eta honek Santurtzi hauspotu zuen erasoan. Lehenbiziko zatiaren erdian indarrak orekatuak [...]

Go to Top